Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoak urtean 123.000 tona elikagai xahutzen ditu, 170 kilo pertsona bakoitzeko

Gipuzkoak urtean 123.000 tona elikagai xahutzen ditu, 170 kilo pertsona bakoitzeko

Asensio: “Elikagaien xahuketaren saihesteak ingurumenarekiko inpaktu handia dauka emisioen gutxitzeari dagokionez eta betebehar soziala da"

2018/06/11

“Saving Food” proiektua abian jarriko da Deustuko Unibertsitatearekin, Ausolanekin eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean, Gipuzkoako ostalaritzan kozinatutako elikagaien bilketa ezartzeko, sukalde zentraletan sortzen diren elikagai kozinatuen soberakina aprobetxatzeko, honen bidez egunero 50 anoa inguru aprobetxatu ahal izango dira.

José Ignacio Asensio: “Elikagaien xahuketaren saihesteak ingurumenarekiko inpaktu handia dauka emisioen gutxitzeari dagokionez eta betebehar soziala da. Proiektu honek Gipuzkoari bere klima aldaketaren estrategian aurrera egiten eta lurralde jasangarri bat izaten lagunduko dio ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokionez”.

 

Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako elikagaien xahuketaren inguruko jardunaldia egin du gaur. Topaketa honetan ezagutzera eman dira elikagaien xahuketa Gipuzkoak diagnosiaren emaitzak, “Saving Food” proiektua aurkeztu da Gipuzkoako ostalaritzaren sektorean kozinatutako elikagaien bilketa ezartzeko eta gai honen inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan ildoak azaldu dira.

 

Munduko populazioaren zati handi baten kontsumoak bere oinarrizko premiak asetzeko eskasegia izaten jarraitzen duen bitartean, munduan ekoizten diren elikagaien herena xahutu egiten da, FAO erakundeak dioenaren arabera. Horren aurrean, garapen jasangarriko helburuak, 2030. Urterako, erdira murriztu nahi du biztanle bakoitzeko elikagaien xahuketa. Ingurumeneko Diputatuak azaldu du Gipuzkoak ere baduela horren berri, “dure Departamentua lanean ari da elikagaien xahuketa prebenitzeko, lurraldeko hondakinen kudeaketa plangintzaren, ekonomia zirkularraren eta hondakinen hierarkiaren ildotik”.

2017an, hondakinen hierarkiaren lehen maila, prebentzioarena, balioan jarri nahian, bi jarduketa berri abiarazi dira. Alde batetik, diagnostiko bat egin da Gipuzkoako elikadura sisteman gertatzen den elikagaien xahuketari buruz. Diagnostiko horrek azaleratu du Gipuzkoan 123.000 tona elikagai xahutzen direla (%23a alferrik galdutakoa eta %77 galerak), bereziki etxeetan eta ostalaritza sektorean (hotel, jatetxe eta kafetegietan). Bestetik, emateko modukoak izan daitezkeen ostalaritza sektoreko soberakin kozinatuen kuantifikazioa egiten hasi zen. Ekimen horri esker, proiektu pilotu bat abian jarri ahal izan da, Ausolan enpresaren eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntzaz, Ausolaneko sukalde zentraletan sortzen diren elikagai kozinatuen soberakina aprobetxatzeko. Laster abian jarriko den proiektu honen bidez, egunero 50 anoa inguru aprobetxatu ahal izango dira.

Gaur egeungo kalkuluen arabera, mundo osoan gizakiek kontsumitzeko ekoizten dire elikagaien herena inguru zarrasteltzen edo galtzen da urtero, eta horrek kostu ekonomikoan eta ingurumenari lotutakoan eragina dauka. Gipuzkoan, zehazki, 120.000 tona elikagai zarrasteltzen edo galtzen dira urtero. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera hasi zen lanean 2007. urtean, herritarren artean “azken minutukoak” (galkorrak izan arren arazorik gabe kontsumi daitezkeen produktuak) gisa ezagutzen diren eta saldu ezin diren elikagai kontsumigarrien bilketa egiteko. Elkarlan emankor horri esker, azken urteetan 800.000 kilo elikagai inguru bildu eta banatu dira urtero. Familia gipuzkoar askoren beharrak arintzeaz gain, arazorik gabe kontsumi daitezkeen elikagaiak hondakin moduan kudeatzea saihestu da, hondakinen hierarkiaren lehen mailari balioa emanez: prebentzioari.

 

Ingurumeneko Diputatuak nabarmendu du elikagaien zarrastelkeria Klima Aldaketaren aurka borrokatzeko “beste neurri bat” dela. “Alferrik galdutako elikagaiek herrialde bat osatuko balute, munduan berotegi-efektuko gas gehien sortuko lukeen hirugarren herrialdea izango litzake, Txinaren eta Amerikako Estatu Batuen ondoren. Horregatik, elikagaien zarrastelkeria arazo nagusietako bat bezala hartu behar dugu”, adierazi du Asensiok.

 

Elikagaien xahuketaren aurkako ekintzak

 

- "Azken minutua" programa: Handitu egin da Elikagaien Bankuarekin genuen lankidetza, alde batetik, entitate berriek elikagaien dohaintzan parte har dezaten sustatzeko eta, beste alde batetik, ostalaritza sektoreko elikagai kozinatuen soberakinen bilketa martxan jartzeko.

- Proiektuen azoka: Jardunaldi bat egingo da elikagaien xahuketaren kontra lanean ari diren eragileekin, guztien artean elikagaien xahuketa prebenitzeko ideia berritzaileak sortzeko. Era berean, ezartzekoak izan daitezkeen ideiak zehaztu ondoren, horien eraginkortasuna eta bideragarritasuna aztertuko da, lehentasunak jartzeko.

- “Gourmet bags”: Donostiako Udaleko Ingurumen Zuzendaritzaren laguntzaz, proiektu pilotu bat egingo da elikagaien xahuketaren arazoarekin konprometituta dauden eta hori murrizteko neurriak hartzen dituzten Alde Zaharreko establezimenduekin. Hartuko diren neurrien artean, bitartekoak emango zaizkie bezeroei jakinarazteko etxera eraman ditzaketela soberako anoak (“gourmet bags”).

- 2019-2030 Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren prebentzio programan sartzea elikagaien xahuketa, lehentasunezko ildo gisa.

- Azkenik, Elikaduraren Mundu Eguna dela eta, urriaren 16rako aurreikusita dago herritarrei zuzendutako ekitaldi bat egitea, elikagaien xahuketaren arazoa gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik ikusarazteko, gai horren inguruan kontzientziatzeko eta hondakinen prebentzioan inplikatzeko.

  

1964