Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako birziklatze sektoreko enpresa eta entitateetako ordezkariek osatuko dute GK Recyclingen zuzendaritza

Gipuzkoako birziklatze sektoreko enpresa eta entitateetako ordezkariek osatuko dute GK Recyclingen zuzendaritza

Birziklatzeari buruzko GK Recycling klusterrak gaur egin du bere batzorde exekutiboaren lehen bilera

2017/09/11

Birziklatzeari buruzko GK Recycling klusterrak gaur egin du bere batzorde exekutiboaren lehen bilera, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensio buru zuela. GK Recyclingek birziklatzearen sektorean aritzen diren Gipuzkoako berrogei enpresa eta entitate biltzen ditu; sektore horrek 400 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa du urtean, eta 5.200 langile baino gehiago ditu. Klusterraren zuzendaritzako kide dira, orobat, Ekorec-eko Santiago Barba, taldeko lehendakariordea, eta Emauseko Javier Pradini, elkartearen idazkari nagusia. Batzorde exekutiboko batzordekide dira Ekograseko Xabier Muro, Ekotradeko Alex Areizaga eta Asamatu ingeniaritzako Pedro Idarreta ere.

 

GK Recyclingeko lehendakari Jose Ignacio Asensioren hitzetan, zuzendaritza organo bat hautatzea “aurrerapausoa da Gipuzkoako birziklatze sektorearentzat, lurraldean etorkizun ekonomiko handikoa den esparru batean proiektu komunak gauzatzea ahalbidetuko baitu”. Horrekin batera, Asensiok orain arte egin diren urratsen garrantzia azpimarratu du, hala nola sektoreko enpresen katalogoa argitaratzea eta nazioartekotzea laguntzeko lehen misioa egin izana, joan zen ekainean Kolonbiako Acodal azokan izan baitziren.

 

Gaurko bileran, GK Recyclingek 2018rako plan estrategikoa aztertu du, bai eta azaroan izango den hondakinen prebentzioaren asterako aurreikusitako jarduera nagusiak ere. Gainera, Recycling Top topaketen egutegia zehaztu da, eta topaketa horietan bazkideek aukera izango dute klusterra osatzen duten kideen jarduera eta proiektuak ezagutzeko.

  

1643