Gipuzkoako enpresek Ekonomia Zirkularraren arloan duten esperientzia partekatu dute
Gipuzkoako enpresek Ekonomia Zirkularraren arloan duten esperientzia partekatu dute
Asensio: “Gaur egun, Gipuzkoak 75 enpresa baino gehiago ditu birziklapenaren arloan lanean".
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak antolatutako Ekonomia Zirkularrari buruzko III. Nazioarteko Topaketa, estatuko eta nazioarteko 15 herrialde eta 560 profesionalengana iritsi da.
Bigarren jardunaldi hau enpresari eta honek ekonomia zirkularrerako trantsizioan duen garrantziari buruzkoa izan da.
José Ignacio Asensio: “Gaur egun, Gipuzkoak 75 enpresa baino gehiago ditu birziklapenaren arloan lanean, 10.000 enplegu baino gehiago sortzen dituzte eta Lurraldearen BPGaren % 7 osatzen dute”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gaur burutu du Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketaren bigarren saioa, EuRIC Europako Birziklatze Industrien Konfederazioarekin eta FER Espainiako Berreskuratze eta Birziklatze Federazioarekin elkarlanean. Bigarren jardunaldi hau enpresari eta honek ekonomia zirkularrerako trantsizioan duen garrantziari buruzkoa izan da.
Ekonomia Zirkularreko topaketa honek garrantzi berezia hartu du, lehen aldiz on line egin baita, eta, horri esker, mundu osoko 560 pertsona eta 15 herrialdetara iritsi da. Aurtengo edizioan, jardunaldiek oso ikuspegi praktikoa eskaini dute, eremu eta toki desberdinetan egiten ari diren ekintza zehatzak ezagutzeko.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak inauguratu du bigarren saioa, eta honako hau azpimarratu du: “Gipuzkoak birziklatzearen arloan duen indarra enpresa-ekosistema sendo batean dago oinarrituta, hazkunde esponentzial handikoa, gure lurraldea ingurune erakargarri eta aukeraz betea bihurtzen duena birziklatzearen eta berrerabiltzearen sektorearentzat”. Era berean, foru-arduradunak azaldu duenez, “gaur egun Gipuzkoak 75 enpresa baino gehiago ditu birziklapenaren arloan lanean, 10.000 enplegu baino gehiago sortzen dituzte eta Lurraldearen BPGaren % 7 osatzen dute. Gipuzkoan, 2016. urtetik ari gara lanean sektore honetan, GK Recycling berrerabiltze eta birziklatze klusterraren bitartez”.
Enpresetan politika zirkularrak nola aplikatzen diren jakiteko, Ladeja Godinaren parte-hartzea izan da; Zirkular Change-ren sortzaile eta zuzendari exekutiboa eta European Zirkular Economy Stakeholder Platform-en koordinazio-taldeko lehendakaria. Godina mundu osoko ekonomia zirkularraren arloko aholkulari nagusietako bat da eta Europako hainbat herrialdetarako ibilbide-orriak egiten parte hartu du.
Gainera, gaur, ‘GK Recycling’ berrerabiltze- eta birziklatze-klusterra osatzen duten enpresa batzuek arrakasta-kasuen berri eman dute. Arrakasta-kasu horiek inspirazio-iturri gisa balio dute eta gure negozioen oinarri izan behar duela gogorarazten digute. Besteak beste, Tecnaliako Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentroko Guillermo
Pozo Zamorak parte hartu du, eta hondakinak baliabide berrietan transformatzeko teknologia berritzaile berriei buruzko erakustaldia egin digu. Seigarbost enpresako Luis Zufiriak urruneko kontroleko sistema integralean oinarritutako proposamena aurkeztu du, hiri hondakinen edukiontzien erabilera kontrolatu eta optimizatzeko.
Ainhoa González Campezo-Asfaltiako Ingurumen Estrategiaren arduradunak politika zirkularrak aplikatzen duen esperientzia erakutsi du, batez ere hondakinen aprobetxamenduaren eta eraikuntzaren sektorean bigarren mailako lehengaien erabileraren arloan. Bestalde, Plastigaur enpresako Andrea Sánchezek plastikoaren industriaren berrikuntzan jarri du arreta.
Ekonomia zirkularraren arloko proposamen berriak ezagutzeko aukera ere izan dugu, Baltex proiektuaren bidez. Proiektua Cortés RPA eta Balab Factory-ren ekimena da, eta Javier Aguirrek aurkeztu du; moda jasangarriarekin eta 3D inprimaketarekin lotutako proiektua da. Ekograseko Géraldine Petiteuk kafe-kapsulen balorizazioaren bidez produktu berriak lortzeko esperientzia partekatu du. ScrapAd-eko Samuel Ruizek berriz, birziklatutako materiala salerosteko plataforma digital berria ezagutarazi du; eta, azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako Cristina Peñak Ekonomia Zirkularrean unibertsitateak duen esperientzia zehaztu du, eta horretarako berariazko gela baten sorrera azpimarratu du, ikasleen artean berrikuntza eta ikerketa garatzeko helburuarekin.
2040