Gipuzkoako Foru Aldudiak 75.000 euro bideratuko ditu Eskoriatzako, Lazkaoko eta Anoetako udal bidegorri berrietarako
Gipuzkoako Foru Aldudiak 75.000 euro bideratuko ditu Eskoriatzako, Lazkaoko eta Anoetako udal bidegorri berrietarako
Gipuzkoako Foru Aldudiak 75.000 euro bideratuko ditu Eskoriatzako, Lazkaoko eta Anoetako udal bidegorri berrietarako
Marisol Garmendiak eta Eskoriatzako alkateak herri horretako bizikleta-bide berriaren trazadura bisitatu dute
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru-diputatu Marisol Garmendia sozialistak Eskoriatzan iragarri du, gaur, 75.000 euroko diru-laguntza bideratuko dela zenbait udalerritan udal-bidegorriak eraikitzeko; zehazki, Eskoriatzan, Lazkaon eta Anoetan.
Mugikortasun Departamentuak udalei zuzendutako diru-laguntza horiek berreskuratu ditu aurten, “udalerrien eskumeneko bizikleten eta oinezkoen bideen finantzaketan laguntzeko —adierazi du Marisol Garmendiak—.Aitortu behar da Gipuzkoako Udalak ahalegin berezia ari direla egiten bizikleta-bideak sortzeko eta bizikletaren erabilera sustatzeko, garraiabide iraunkorra eta osasungarria den aldetik”
Gipuzkoako lurraldearen bidegorri-sarearen 336 kilometroetatik, 100 kilometro inguru bizikleten eta oinezkoen udal-bideei dagozkie, eta gainerakoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko foru-sareari.
10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriei zuzendutako deialdi honetara guztira 6 proiektu aurkeztu da, eta, azkenean, horietako 3 hautatu da: Eskoriatzako, Lazkaoko eta Anoetako udalek aurkeztutako proiektuak, eta 37.000, 27.000 eta 11.000 euro jasoko dituzte hurrenez hurren.
Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatuak Eskoriatzan eman du deialdi horren emaitzaren berri. Izan ere, bertan bildu da José Ramón Zubizarreta udalerri horretako alkatearekin, eta zuzenean jakinarazi dio udalerrian bizikleten eta oinezkoen bide bat sortzeko laguntza emango zaiola udalari.
Zehazki, bidegorria 900 metro luze eta 3 metro zabal da, Aingeru Guarda eta Kuatruenea auzoaren artean eraikiko da eta LED argiteria izango du. Bide berri hori 3 hilabeteko epean eraikiko da eta jarraipena emango dio udalerriko beste bidegorri bati. Eskoriatzarako “aurrerapauso handia da udalerriko ziklistentzako eta oinezkoentzako azpiegiturak osatzeko, baita Eskoriatzan, eguneroko bizimoduan, joan-etorrietarako bizikleta erabil dadin sustatzen jarraitzeko ere” erantsi du Marisol Garmendiak.
Lazkaoko kasuan, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 27.000 euroko laguntza bideratuko du, bertako Udalak egingo duen bizikleten eta oinezkoen bide-sarea garatzeko.
11.000 euroko diru-laguntza jasoko duen hirugarren proiektuaren bidez, Anoetan oinezkoentzako pasabide berria eraikiko da Oria ibaia zeharkatzeko. Amaitzen denean, eta zenbait jardun osagarri egin ostean, Tolosa eta Billabona arteko ardatza artikulatuko du.
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea Garatzeko Programaren barruan egindako deialdiaren emaitza dira diru-laguntza horiek. Deialdiaren oinarriak 2017ko apirilean onartu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak. Hauek dira onartutako proiektuak:
Entitate onuraduna Entidad beneficiaria |
Diruz lagundutako jarduketa Actuación subvencionada |
Emandako dirulaguntza (€) Subvención concedida (€) |
ESKORIATZAKO UDALA / AYUNTAMIENTO DE ESKORIATZA |
Bizikleta eta oinezkoentzako bidea Aingeru Guarda eta Kuatruenea Auzoaren artean / Vía Ciclista y peatonal entre Aingeru Guarda y Kuatruenea Auzoa. |
37.377,02 |
LAZKAOKO UDALA |
Bizikleten eta oinezkoen bideen udal sarea garatzeko jarduketak / Actuaciones para el desarrollo de la red municipal de vías ciclistas y peatonales. |
26.850,61 |
ANOETAKO UDALA |
Oinezkoentzako pasabide berria / Nueva Pasarela peatonal. |
10.772.37 |
1561