Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako Foru Aldundiak Agustín Ugarte Saria sortu du Nazioarteko Lankidetzari

Gipuzkoako Foru Aldundiak Agustín Ugarte Saria sortu du Nazioarteko Lankidetzari

Harkaitz Millan: " Harkaitz Millan: “ahulen eta desberdinen gorroto- eta bazterketa-diskurtsoen gorakadaren aurrean, pertsona guztiekiko elkartasuna eta gizarte-justizia bezalako balioek duten garrantzia nabarmendu nahi dugu.

2021/04/26

Duela zenbait legealditatik hona, Gipuzkoako Foru Aldundia Garapenerako Lankidetzaren alde lan egiten ari da, eta beharrezkoa ikusten du lan ildo hori sendotzea.  Gaur egun, Gipuzkoako lankidetza-politika murgilduta dago sustapen eta aldaketa garrantzitsuen une batean, aurreko legegintzaldian hasi zena Garapenerako Lankidetzaren Esparru Estrategikoa onartu zenean; izan ere, esparru horretan ezartzen denaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak lan egingo du "Gipuzkoako lurraldean dauden gaitasunak, baliabideak eta esperientzia aprobetxatzeko eta mobilizatzeko, bai erakunde publikoen esparruan, bai gizarteko entitate eta antolakundeetan", eta helburu hori egun prestakuntza prozesuan dagoen plan zuzentzaile berrian jasoko da.

Harkaitz Millan Kultura eta Lankidetza diputatua “Herrien arteko justiziaren alde eta egoera ahulenean dauden pertsonen defentsaren alde lan egiten duten eta gogor lan egin duten pertsonak eta erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik, aitortzeak gizartea sentsibilizatzeko duen gaitasunean sakondu nahi dugu”.

Bultzada hori, gainera, Nazio Batuek duela bi urte onartutako Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Agenda 2030 garatzearekin eta ezartzearekin lotzen da; izan ere, helburu horiek lortzeko, «gizarte guztiak, eragile sozial guztiak, eta erakunde guztiak parte hartu behar dute, leku guztietan, desberdintasunei aurre egiteko».

Prozesu horren barruan, gizarte duin, justu eta inklusiboagoak lortzeko lan egiten duten eta gogor lan egin duten pertsonak eta antolakundeak aitortzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu duen erabakiak gizartea sentsibilizatzeko duen gaitasunean sakondu nahi izan dugu.

Ildo horretan, Kooperante Saria sortzeko lanean ari gara, Gipuzkoako lankidetza-politika zeregin kolektibo gisa ikusarazteko eta Gipuzkoako antolakundeek, entitateek eta pertsona indibidualek gizartearen aldaketaren alde egindako ekarpena aitortzeko eta, halaber, Gipuzkoarako eta harremanak ditugun herrialdeetarako nahi dugun garapen ereduari buruzko eztabaida bultzatzeko.

Nolanahi ere, saria sortu aurretik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak aitorpen xume bat egin nahi dio Agustin Ugarteren bizi-ibilbideari; izan ere, lagun batzuekin batera, Hirugarren Munduko Lagunak elkartea sortu zuen, gerora Bidasoa eskualdeko eta Gipuzkoako elkartasunezko hainbat ekimenen hazia izan den Behar Bidasoa Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde bihurtu zena.

Agustinek gipuzkoar belaunaldi oso bat ordezkatzen du, zailtasun sozial eta politiko handiko uneetan urrats bat eman zuten gipuzkoarrak, erreferente bihurtu zirenak pertsona askorentzat, hain zuzen ere justiziaren eta eraldaketa sozialaren alde etengabeko lana egiten duten pertsona askorentzat.

Agustin Ugarte Irunen jaio zen, 1932ko apirilaren 23an. Baina familia Bidasoaz bestaldean bizi zen, Behobien, non aitak harakin gisa lan egiten zuen.

Gerra Zibila amaitu ondoren, 1939an,  Agustinek zortzi urte zituela, familia Irunera itzuli zen eta Santiago auzoan bizitzen jarri zen. Gaur egun, oraindik ere, Agustinek bertan jarraitzen du bizitzen eta lanean nekaezin, energia solidario baten epizentro bihurtuta. Energia horren fruitu dira hainbat ekimen eta erakunde solidario, eta Behar Bidasoa izan zen hasierakoa.

 Ricardo Alberdi apaiza funtsezko pertsona izan zen bere bizi-ibilbidean, eta erakutsi zion nola bidera zitzakeen bere kezka erlijioso eta sozialak,  bidegabekeria gehien pairatzen dutenekiko konpromisoaren bidez.

13 urterekin hasi zen lanean, aroztegi batean lehenik eta Escalante fabrikako lanpara muntatzaile gisa geroago. Lan horretan jarraitu zuen 60 urterekin erretiroa hartu zuen arte, 1992an.

Gaztedi Langile Katolikoaren (JOC) mugimenduari lotuta, Legazpiko Eskola Sozialean ikasi zuen eta, inplikazio sozial handiagoaren bila, humanismo solidario eta parte-hartzaile baten barruan mugitzen zen. Sentsibilitate hori erakusten du une hartan hain estigmatizatuta zeuden tuberkulosiak jotako gaixoengana hurbiltzean. Uste hori oso errotua zegoen Agustinengan, eta bere jarduera solidario guztiaren muina izango da: kontua ez da laguntzak ematea, baizik eta pertsonei duintasuna eta eskubide osoz dagokiena itzultzea.

Agustin langileen eskubideen defendatzaile handia izan zen, eta Francoren diktadura garaian, lan egin zuen beti legearen barruan maniobrak eginez, eta, aldi berean, hitzarmen kolektiboen bitartez langileen lan baldintzak hobetuz. 

Aurrerago, sindikatuek normaltasunez jarduteko aukera izan zutenean, bitarteko sindikala izan zen eta bere enpresako emakumeen eta gizonen soldatak parekatzea lortu zuen. Testuinguru horretan, funtsezkoa da kooperatiba mugimenduarekiko interesa, talde-lana ere bere bizi konstanteetako bat izan baita.

Frankismoaren azken urteetan, inplikazio handia izan zuen udal bizitzan, eta, erregimenaren aldekoak ez ziren beste pertsona batzuek bezala, auzo mugimenduaren bidez lan egin zuen: Santiago auzoko Auzo Elkarteko presidentea izan zen, eta elkartea ordezkatuz Udaleko osoko bilkuretan parte hartzen zuen.

60ko eta 70eko hamarkada zailetan, Agustinek, elizbarrutiko idazkaritza sozialaren eta Caritasen bidez, non talde handi bat koordinatzen zuen probintzia osoan, erbesteratuei lagundu zien milaka babes-gutun idazten.   Eta langabeziaren errealitatearekin eta horrek familia askotan zituen ondorioekin topo egin zuen.

Halaber, 1976. urtean, Jose Ramon Amunarriz lagunak, Ruandan jada misiolari zenak, herrialde horretako egoera azaldu zion; izan ere, Ruandak egoera sozial nahasia bizi zuen, 1994ko genozidiora eraman zuena.

Egoera horretan, Agustinek,  beste kide batzuekin batera, Hirugarren Munduko Lagunak elkartea sortu zuen, maila pertsonalean finantzatuta, eta horren bidez Kabugan egin ziren lehen proiektuak bultzatu ziren. 1989an, Behar Bidasoa sortu zuten, eta, une horretatik aurrera, Agustinen lana eta bizitza izan zen.

Jarduera ildo nagusiak hauek dira: laguntza humanitarioa bidaltzea, garapen proiektuak martxan jartzea eta Kongoko Errepublika Demokratikoan, Nigerian, Ruandan, Tanzanian, Brasilen, Kolonbian, Kuban, Paraguain, Ekuadorren eta Filipinetan banatutako babesak. Mikrokredituen sistema bat ere jarri dute martxan, baliabiderik ez duten pertsona askori lan jarduera bat hasteko behar duten finantzaketa lortzeko aukera ematen diena.

Azkenik, nabarmentzekoa da  hedapen eta sentsibilizazio lana, eta baita ere hezkuntzaren garrantzia, gizartea eraldatzeko behar diren baliabide guztiekin, modu iraunkor eta etengabean.

 

Tokia:  FICOBAko Areto Nagusia

Eguna: apirilak 30

Ordua: 18:00

  

2473