Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako ibilgailuaren giltzak eman dizkie Marisol Garmendiak “Grezian Zaporeak” proiektuko ordezkariei
Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako ibilgailuaren giltzak eman dizkie Marisol Garmendiak “Grezian Zaporeak” proiektuko ordezkariei
Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako ibilgailuaren giltzak eman dizkie Marisol Garmendiak “Grezian Zaporeak” proiektuko ordezkariei
Horrela, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Intxaurrondotik-Wukrora Gobernuz Kanpoko Erakundearen eskaerari erantzun dio, eta furgoneta bat utzi die, elkarteak elikagaiak banatu ditzan Grezian dauden errefuxiatu siriarren artean.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak Renault Kangoo modeloko furgoneta baten giltzak entregatu ditu ostiral honetan, maiatzak 6. Ibilgailua zerbitzu publikotik desatxiki da, Intxaurrondotik-Wukrora Intxaurrondoko Gastronomi Elkarteari doan uzteko. Elkarteak furgoneta erabiliko du elikagaiak banatzeko Grezian dauden errefuxiatu siriarrei eta bertan lanean ari diren boluntarioei, hala nola Salvamento Maritimo Humanitario euskal erakundeko boluntarioei. Elkartea eremu horretan lanean ari da jada, eta material eta elikagai gehiago eramateko asmoa du, baina horretarako ezinbestekoa da guztia garraiatzeko ibilgailu bat eskuratzea.
Horregatik, elkarteak eskaera bat egin zuen, eta Lurralde Antolaketako eta Lankidetzako zuzendaritzek, elkarrekin, erabaki zuten furgoneta honen doako besterentzea egitea, elkarte horren alde, “Grezian Zaporeak” proiektua eta elikagaien banaketa egin ahal izateko. Ondoren, beharrezkoak izan diren izapideak egin eta gero, diputatuak ibilgailuaren giltzak entregatu ditu.
Marisol Garmendiak esan du, baita ere, “elkarteak eskaera egin zuenetik, Lurralde Antolaketako eta Lankidetzako zuzendaritzek martxan jarri zituzten eskaerari erantzuteko beharrezkoak ziren tramite guztiak. Elkartearen beharretara egokitu zitekeen ibilgailu bat aurkitu genuen, eta legez ezarritako bideari jarraituz, Diputatuen Kontseiluak zegokion erabakia hartu zuen. Horregatik, orain giltzak entregatu ditzakegu, elkarteak furgoneta laguntza humanitariorako erabili dezan.”
1523