Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Donostian, 2024ko otsailaren 12an.

2024/02/12
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, jaien testuinguruan Azpeitian gertatutako eraso matxistak eta salatutako sexu erasoa arbuiatu nahi ditu. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die sexu eraso horiek pairatu dituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Azpeitiko Udalak kaleratu duen adierazpenarekin. Beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra, halako erasoen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza baitago, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.

Emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean. Emakume guztiek dute aisialdiaz eta gizarte harremanez askatasun osoz gozatzeko eskubidea, eta, horregatik, indarkeria sexistarik gabeko kale, auzo, udalerri eta hiriak nahi ditugu.

Nerea Isasi, Berdintasunerako foru zuzendariak gaur, hilak 2, 18:30ean Herriko Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko du.

  

4392