Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako hondartzek % 20 inguru murriztu dituzte sortutako hondakinak 2020. urtearekiko

Gipuzkoako hondartzek % 20 inguru murriztu dituzte sortutako hondakinak 2020. urtearekiko

Nik Hondartzak" aplikazioak 900.000 sarrera inguru erregistratu ditu.

2021/09/22

Udan, ordea, hondakinei buruzko datuak aurreko udako datuen oso antzekoak dira, seguruenik hondartzak topagune gisa okupatu direlako pandemia garaian, gaueko aisialdiak dituen mugen testuinguruan.

Edukiera kontrolatzeko, "Nik Hondartzak" aplikazioak 900.000 sarrera inguru erregistratu ditu. Iazko ekainean merkaturatu zenetik, 55.000 deskarga inguru ditu.

José Ignacio Asensio: "Sentsibilizazio-kanpainak indartzen jarraitu behar dugu, eta herritarren konpromisoa aldarrikatzen gure hondartzak zaintzen jarraitzeko; ez dezagun ahaztu gure itsasoetako hondakinen eta plastikoen arazoa Gipuzkoak duen ingurumen-arazo garrantzitsuenetako bat dela".

Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok ezagutzera eman ditu Gipuzkoako 2021eko hondartza-denboraldia buruzko datuak, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariarekin batera. Pandemia-garaiko hondartzen denboraldiko bigarren urte honetan, Ingurumen Departamentuak 210.000 euroko aurrekontu gehigarria bideratu du prebentzio- eta sentsibilizazio-neurriak indartzeko, kutsatzeak saihesteko eta hondartzen kudeaketa jasangarrian aurrera egiten jarraitzeko.

Ingurumen Departamentuak hainbat jarduera garatu ditu 2021eko hondartza-denboraldirako; besteak beste, hondartzetako bideometria bidezko kontrol-sisteman hobekuntzak egin dira, herritarrek hondartzak segurtasunez erabiltzen dituztela bermatzeko. Alde horretatik, azpimarratu behar da edukierak kontrolatzeko "Nik Hondartzak" aplikazioak 900.000 sarrera inguru erregistratu dituela, eta iazko ekainean merkaturatu zenetik, 55.000 deskarga inguru ditu. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azpimarratu du aplikazio horrek onura handiak dituela hondartzen erabilera behar bezala kudeatzeko: “‘Nik Hondartzak’ herritarren eskura jartzen ditu baliabide guztiak, hondartzen erabilera arduratsua bermatzeko. Aplikazioakri esker,  bateragarri egiten dira, batetik, hondartzak gozatzea eta, bestetik, osasuna babestea".

Bestalde, departamentuak bideratutako aurrekontu gehigarria garbiketa zaintzera eta COVID-19aren hedapena ahalik eta gehien murriztera ere bideratu da; horretarako, paper-ontzi guztietan pedal bidezko eragintza-sistema ezarri zen, gainazalak ukitzean arriskurik ez izateko. Hondartzen kudeaketa jasangarrirako politikarekin jarraituz, beirarako 5. paper-ontzia ere ezarri zen; eta kostaldeko udalentzako dirulaguntzak ere bideratu dira, segurtasunari dagokionez Kostaldeko Foru Bideometria Sarean oinarrituta emandako laguntzaren osagarri gisa.
 

Erregistratutako sei hondartzetako okupazio-mailek % 20 inguruko beherakada izan dute 2020. urtearekin alderatuta, nahiz eta Zarauzko hondartzak beherakada handia izan duen asistentzia-mailan, 2020an erregistratutako igoera handiarekin alderatuta. Zarautzen beherakada ia % 45 izan da aurreko urtearekiko (571.678 erabiltzailetik 316.020 erabiltzailera), eta, azterketa sakonagorik ezean, arrazoia izan daiteke hondartza horrek itsasgoran izan duen muga handia. Bestalde, aipagarria da ere,  okupazio handiko egun gehiago erregistratu direla orokorrean hondartza guztietan.  

2021eko urtarrilaren 1etik irailaren 15era, 431.657 kilo hondakin bildu dira Gipuzkoako hondartzetan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta %20 gutxiago. Udako denboraldian, ordea, 213.127 kilo hondakin erregistratu dira; 2020ko udako denboraldian bezala, gutxi gorabehera. Hondakinak % 0,5 baino gutxiago murriztu dira, nahiz eta hondartzetako erabiltzaile kopuruaren murrizketa nabarmen handiagoa izan. Horren arrazoia izan daiteke pandemia-garaian gaueko aisialdia aldatu egin dela eta hondartzak gaueko topagune gisa hartu direla hainbat kasutan. Hondakin gehiago sortu dira, batez ere Orion, Zumaian eta Mutrikun, aurreko urtean baino. Hondarribian, Zarautzen eta Getarian, berriz, beherakada nabarmena izan da.

Foru diputatuak adierazi duenez, "pandemia kontrolatzeko irizpideak  direla eta,  gaueko aisia-ohituretan izandako aldaketek markatu dute urte hau; ondorioz, datuak irregularrak dira eta ezin dira joera orokor gisa hartu". Era berean, foru diputatuak adierazi duenez, "positiboa da, egoera konplexuan gauden arren, urteko datuak hondartzetako hondakinen % 20 inguruko beherakada markatzen duela, eta berriz ere agerian uzten duela gipuzkoarrek birziklatzearekin duten konpromisoa". Ildo horretan, Asensiok iragarri duenez, "Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak egindako kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpainak indartzen jarraitu behar dugu, ez baitugu ahaztu behar gure itsasoetako hondakinen eta plastikoen arazoa Gipuzkoak duen ingurumen-arazo garrantzitsuenetako bat dela".

Segurtasunari dagokionez, gogoratu behar da bideoometria-sareari esker korronteen eta olatuen mapak lor daitezkeela, eta bainatzeko eremu arriskutsuenak zehaztu. Denboraldi hasieran tablet bat eman zitzaion hondartza bakoitzeko sorospen-zerbitzuari, informazio hori izan zezaten eta aplikazio baten bidez egunero kontsultatu ahal izan zezaten aurreikuspena, bai eta udan bildutako korronteen aurreikuspenaren historikoa ere. Ildo horretan, uda lasaia izan da oro har, itsaso gutxikoa eta olatu gutxikoa. Erreskate gehienak abuztuan egin dira eta 144 pertsona erreskatatu dira: 86 Zarautzen, 19 Zumaian, 27 Orion, 6 Deban eta 6 Getarian.

Azkenik, nabarmentzekoa da 587 erabiltzaileri egindako Sentsibiizazio Inkestaren arabera, «Gipuzkoako Hondartzak 2020» hondartzak garbitzeko ABEEarekin lankidetzan, %44k adierazi duela ez duela zaborrik sortzen hondartzan. Nabarmendu beharreko beste datu batzuk honako hauek dira: % 62k ondo edo oso ondo baloratzen du beirarako bosgarren edukiontzia instalatzea, eta % 56k positiboki baloratzen du identifikazio-eranskailuak jartzea. Hondartzan dagoen bitartean zaborra bereizteko ohiturari dagokionez, deigarria da inkestatutakoen % 50ek ez duela egiten frakzioen araberako bereizketarik hondartzan; horietatik % 27k errefusetan uzten du guztia, eta gainerakoek eskura duten horretan.

  

1427