Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako kirolaren komunitateak parte-hartze prozesua itxi du eta Eskola Kirola eredua berritzea erabaki du

Gipuzkoako kirolaren komunitateak parte-hartze prozesua itxi du eta Eskola Kirola eredua berritzea erabaki du

Bertaratutakoei “oso positiboa” iruditu zaie jolas bidez ariketa fisikoa egiten hasteko adina sei urtera arte zabaltzea eta monitoreei prestakuntza hobea emateko ahalegina.

2017/06/29
El World Café sobre Eskola Kirola

Kirolaren eta hezkuntzaren esparru guztietako ehun lagun inguruk Aldundiko Kirola Departamentuak antolatutako World Cafe izeneko ekintzan hartu dute parte. Bertan, Eskola Kiroleko eredu berrian egindako hobekuntzetan sakondu dute eta haien inguruan eztabaidatu dute.

Bertaratutakoei “oso positiboa” iruditu zaie jolas bidez ariketa fisikoa egiten hasteko adina sei urtera arte zabaltzea eta monitoreei prestakuntza hobea emateko ahalegina.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirola Departamentuak, gaur goizean, World Cafe bat antolatu du Victoria Eugenia Antzokian, eskola-kirolaren inguruko parte-hartze prozesuari amaiera emateko. Jardunaldi horretan eskoletako, ikastoletako, guraso-elkarteetako, kirol-federazioetako, hainbat kiroletako klubetako, unibertsitateetako eta gure lurraldeko udaletako ordezkariek hartu dute parte. Bertan, datozen denboraldian aplikatzen hasiko den eskola-kiroleko eredu berrian egindako hobekuntzak aztertu eta eztabaidatu dituzte. 

Kirolaren eta hezkuntzaren esparruak ordezkatzen zituzten ehun lagun baino gehiagok hartu dute parte prozesuaren azken jardunaldi honetan, sen onean oinarritutako adostasuna bilatuz, eta gauza guztien aurretik haur gipuzkoarren eskubideak eta ongizatea ipiniz.

Haurren iragaiteari loturik, World Cafen parte hartu duten gehienen iritziz egokia izango litzateke haur horiek txikiak direnean euren mugikortasuna bizi diren edo eskolara joaten diren udalerrietara mugatzea.  Haurrak kategoriaz pasatzen doazen neurrian, irizpide hori gero eta gehiago zabalduko da. Halaber, egokitzat jo da jada euren udalerritik kanpoko kirol-eskoletan parte hartzen ari diren haurrak errespetatzea, euren kirol-komunitatetik ez ateratzeko. Muga berriek, baraz, kirola egiten hasten diren ikasle berriengan izango lukete eragina. Bada adostasun zabala lortu duen beste gai garrantzitsu bat: eskola-kirolean lan egiten duten monitoreak gehiago eta hobeto prestatzeko beharra, eskola-kirolean parte hartzen duten ikasleei prestakuntza eta hezkuntza hobea emateko. 

Gaur goizean burututako jardunaldi honetan egindako ekarpen guztiekin, ekitaldiaren dinamizatzaileek, Aldundiko arduradunekin batera, bertan lortutako akordio nagusiak bilduko dituzte; eta, gogoetarako egun batzuk eman ondoren, erabaki horiek foru-arau berrian barne hartuko dituzte. Hala, adostutako aldaketak arauaren behin betiko idazketan jasoko dira eta, ondoren, onartu egingo da.

Denis Itxaso diputatuak azaldu duenez, “esperientzia positiboa eta aberasgarria izan da, non kirol- eta hezkuntza-esparruetako agenteen ordezkaritza zabal batek esperientziak eta iritziak partekatu dituen akordio zabala bilatzeko; eta, akordio horri esker, eskola-kirolari buruzko foru-arau berria oraindik gehiago hobetzeko. World Cafe honetan jasotako gogoetetan oinarrituta, Eskola Kiroleko eredu berria ezartzen saiatuko gara, gure lehentasun nagusia haur gipuzkoarren ongizatea eta ahalik eta prestakuntza osatuena lortzea dela kontuan hartuta”.

Itxasok hauxe azpimarratu du: “lehentasun gisa Gipuzkoako haurren eskubideak eta ongizatea duten erakunde eta kolektibo guztiek euren iritzia emana ahal izan dutela prozesu honetan. Euren ekarpenak kontuan hartuta, entzuteko, malgutasuneko, sen oneko eta adostasunera heltzeko borondatea izan duen prozesu baten ondorioz eskola-kirolari buruzko foru-arau bat amaitzeko adostutako hobekuntzak egingo ditugu”.

  

1741