Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gizarte bazterketa egoeran dauden 242 pertsonak lana aurkitu dute

Gizarte bazterketa egoeran dauden 242 pertsonak lana aurkitu dute

Foru Aldundiaren lanbideratzeko programetan parte hartu ondoren. Maite Peña foru diputatua Sendotu Aldiberean programaren lantegietan izan da.

 

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarteratzeko eta lanbideratzeko programetan parte hartu duten bazterketa egoeran dauden pertsonen artetik 242 pertsonak (141 emakume eta 94 gizon) lana aurkitu dute azken urtean. Pertsona horien enplegagarritasuna sustatzeko Gizarte Politikako Departamentuaren eskaintzak programa hauek hartzen ditu: Gizarteratzeko Kudeaketa Aktiboko Sartu eta Erroak, Sartu Zabaltzen, Landuz (Gureak Inklusio Fundazioa), Acceder, Cáritas gizarteratzea eta lanbideratzea, Gurutze Gorriaren enplegu plana, Aukerability (Katealegaia eta Gureak). Gaur goizean, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatu Maite Peña Erroak Sartuko lantegian izan da, Martutenen, Sortu Aldiberean programaren koordinatzailea den Nando Consuegrak lagunduta. Sendotu-Aldiberean programari dagokionez, iaz 404 parte-hartzaile izan zituen, eta horietatik 48k lan kontratu bat lortu dute Sendotu Aldiberean osatzen duten entitateei esker, hala nola  Peñascal, Erroak Sartu eta Sartu Zabaltzen, Elkar-EKIN gizarteratze planaren barruan” nabarmendu foru diputatuak. “Foru Aldundiaren plan honen helburua gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen arreta hobetzea da” azaldu du. “Dena dela, enplegagarritasun zaila duen kolektibo bat da, laguntza eta tutoretza bereziak behar dituena” zehaztu du.

Horrela, erakundeen, unibertsitateen eta hirugarren sektoreko elkarteen eta entitateen eskutik, Elkar-EKIN gizarteratze eta lanbideratzerako aukerak sortzen ari da pertsona bakoitzarentzako programa bereziak prestatuta. “Gipuzkoa gizarte desberdintasun gutxien duen lurraldea izatea nahi dugu; eta hori da, hain zuzen ere, plan honen helburua, Foru Aldundia buru eta koordinatzaile dela, horrela, guztion artean Gipuzkoa solidarioago eta inklusiboagoa egiteko” adierazi du Peñak.

2017ko lehen hiru hilekoan Gizarte Politika Departamentuko enplegu planetan parte hartu duten parte hartzaileei dagokienez, 925 izan dira, horietatik 367 gizonezko eta 558 emakumezko.

Lanaren aurreko programa

Sendotu Aldiberean proiektua elkarlaneko esperientzia bat da, esku-hartze sozialaren arloko hirugarren sektoreko erakundeen eta aipatu entitateen artekoa, GFAko Gizarte Politikako Departamentuarekin koordinatuta. Sendoturen helburua da oztopoak kentzea, lan mundutik urrunduta dauden pertsonak gizarte babes politika trinkoetatik enplegura pasatzea. Horretarako, zenbait jarduera mota ditu enplegu politika aktiboen arloan: lanaren aurreko formakuntza, formakuntza egiaztagarria, ahalduntzea, jarraipena, praktikak, bitartekotza, ekintzailetasuna, eta gizarteratze enpresak.

Consuegrak adierazi du Sendotu Aldiberean lanaren aurreko programa bat dela; hau da, lan merkatutik "urrunen" dauden pertsonek lana lortu ahal izateko “baldintzatan" jartzeko "oinarriak ezartzen ditu". “Arreta integral eta pertsonalizatua ematen duen programa bat da, pertsona bakoitzari egokitutako bideak eraikitzen baititu” azaldu du Consuegrak. Gainera, azpimarratu du emakumezkoak direla parte hartzaileek % 40; izan ere, adierazi du Sendotu Aldiberean programak apustu irmoa egiten duela emakumeen ahalduntze ekonomikoaren alde.  

Sendotu Aldiberean programak Europako Gizarte Funtsaren babesa du (% 50ean finantzatzen du). Gipuzkoa osora zabaltzen da (Donostialdea, Tolosa, Elgoibar, besteak beste) eta hala egiten jarraituko du etorkizunean ere.  Sendotu Aldiberean programako arduradunak adierazi duenez, “prozesu luzeak dira, gauza asko landu eta hobetu behar direlako, hala nola autoestimua, konfiantza, lanerako prestasuna, konpetentzia profesionalak, gaitasun sozialak, lan merkatuan moldatzeko ahalmena,...”. Gainera, azpimarratu du hori guztia lortzeko “denbora eta inbertsioa” behar direla, eta programa 2022ra begira sortu bazen ere, jada ematen ari dela lehenengo emaitzak.  Diputatuak jakinarazi duenez, Foru Aldundiaren gizarteratze eta lanbideratze programetan parte hartzen duten pertsonak 18tik 64 urtera bitartekoak dira eta gizarte bazterketa arriskuan edo bazterketa egoeran daude.

Peñak esan duenez, Gipuzkoako babes ereduaren oinarri da Gipuzkoak duen gizarte kapital “zabal eta dinamikoa”, gizarte zibil antolatuaren familia harremaneko eta elkartasuneko sareetan oinarritutakoa, bereziki hirugarren sektorean, eta pertsonen beharren aurrean konexioa eta laguntza eskaintzen duena kohesio, lankidetza, konpromiso, elkartasun, unibertsaltasun, duintasun eta erantzunkidetasuneko balioetatik abiatuta”.

Azken puntu horri dagokionez, diputatuak Eusko Jaurlaritzaren azken inkesta ekarri du gogora; izan ere, horren arabera, “pobrezia puntu eta erdi jaitsi da” Gipuzkoan 2014. urteari dagokionez, eta orain “% 5,1ean dago”. “Hau da, 11.200 pertsona pobreziatik atera dira, eta hori pozik egoteko modukoa da, zalantzarik gabe, baina kezkatuta gaude pobreziako egoera larriak edo bazterketa egoerak kronifikatzen ari direlako. Eta arlo horretan saiatu behar du bereziki Elkar-EKIN Planak” esan du bukatzeko Peñak.

11.200 pertsona pobreziatik atera dira, eta hori pozik egoteko modukoa da, zalantzarik gabe, baina kezkatuta gaude pobreziako egoera larriak edo bazterketa egoerak kronifikatzen ari direlako
  

1491