Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gizarte ongizateari eta ekonomiari lotutako proiektuak sustatuko ditu ‘Gipuzkoa Lab’-ek

Gizarte ongizateari eta ekonomiari lotutako proiektuak sustatuko ditu ‘Gipuzkoa Lab’-ek

Egitasmoaren deialdi berria onartu du gaur Gobernu Kontseiluak, 720.000 eurorekin hornitua, Etorkizuna Eraikiz dinamikaren barruan

2017/02/07

Gipuzkoa Lab ekimenaren diru laguntza deialdi berria onartu du gaur Gobernu Kontseiluak, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan. Horren bitartez, 720.000 euro bideratuko dira bi lan ildo nagusitara: alde batetik, Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuteko eragile ekonomiko eta sozialak martxan jarritako proiektu berritzaileak, eta bestetik, autoantolaketa komunitarioa, bizilagun sareak, eta boluntariotza formula berriak. Gure lurraldearen gizarte orekan eta lehiakortasun ekonomikoan eragiten jarraitzea da helburu nagusia, esperimentazio aktiboaren, eta gizarte zibilarekiko eta beste hainbat eragilerekiko elkarlanaren bitartez.

Imanol Lasa foru bozeramaileak azaldutakoaren arabera, lehen lan ildoaren barruan, arlo hauei lotutako proiektuak sustatuko dira: gobernantza eredu berriak eta lurraldeko garapen komunitarioa; enpresen kompromisoa ingurunearekiko eta eraldaketa sozialarekiko; erakundeen aniztasuna eta horietan dagoen adina kudeatzea, belaunaldi aldaketari dagokionez bereziki; balioetan oinarritutako herritarren formakuntza, hezkuntzaren, kirolaren eta abarren bidez; prestakuntza eskaintza enpresen beharretara gerturatzea eta gazteen orientazio profesionala eta laneratzea hobetzea.

Bigarren lan ildoak, berriz, elkartasun komunitarioari lotutako ekimenak bultzatzea du xede Bizilagun sarea izenburupean, hiru arlo nagusitan: laguntza ematea ahultasun egoeran dauden adineko pertsonei;  kalteberatasun eta gizarte-desabantaila egoeran dauden pertsona eta familiei, eta babesgabetasun egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden haur eta nerabeei. “Herritarrak gizarte ekintzan eta arretan inplikatzea” da helburua, elkartasunezko bizilagun sareak eta gertuko boluntario sareak sortzeko oinarriak jarriz, esperientzia berritzaileen bitartez.

Iazko deialdian 71 proiektu aurkeztu ziren guztira, eta horietatik 14 aukeratu ziren martxan jartzeko. Ateratako ondorioak “oso positiboak” dira, proposamenen kopuru altuagatik, aniztasunagatik, eta balio kualitatiboagatik. Lurraldeko eskualde guztiak egon ziren ordezkatuta, eta arlo sozio-sanitarioa, hausnarketa estrategikoa, gobernantza eta ingurumena izan ziren gehien jorratutako esparruak. Aurtengo deialdiaren oinarriak GAOn argitaratuko dira laster. Deialdian parte har dezakete elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, udal elkarteek, edota interes ekonomikoko agrupazioek, beraien proiektua bakarka zein taldeka gauzatzen dutenak. 

  

1949