Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro GK Green Fashion klusterrak Gipuzkoako ehungintzaren industria gure ekonomiaren eragile bilakatu nahi du

GK Green Fashion klusterrak Gipuzkoako ehungintzaren industria gure ekonomiaren eragile bilakatu nahi du

Asensio: “Gure xedea da egun erabiltzeko eta botatzeko dagoen ekonomia linealaren eredua eraldatzea eta ekonomia zirkularrera egitea".

2019/02/28

José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak, ‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda iraunkorreko klusterraren 2019ko plangintza estrategikoa aurkeztu du. Gipuzkoako Ingurumeneko Departamentuaren ekimena da eta lehengo 2017ko martxoan Gipuzkoako lehendabiziko diseinatzaile iraunkorren katalogoari ekin zion. Katalogoa osatzen dute ehun birziklatuekin, jasangarriekin, eta Green etiketarekin lan egiten duten 12 etxeren bildumak. Klusterraren helburua da Gipuzkoako ehungintzaren industria gure lurraldeko ekonomiaren eragile bilakatzea.

 

2019ko plangintza estrategikoaren berrikuntza nabarmenena da ‘Slow Fashion: The positive change for planet and people’ jardunaldia eta desfilea. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimen hau antolatu du Euskadiko Klima Aldaketaren Astearen baitan (Asteklima) eta bihar egingo da Miramar jauregian. Honetaz gain, Gipuzkoa de Modarekin elkarlanean jarraituko da Donostiako Udalako EKonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin batera eta baita Slow Fashion Next-akin ere; Emaús Gizarte Fundazioarekin elkarlanean Gipuzkoako batxilergoko eta Lanbide Heziketako gazteei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina burutuko da moda jasangarriari eta kontsumo arduratsuari buruz; Miramar jauregiko Moda Iraunkorreko desfilearen laugarren edizioa egingo da; ‘Made in, made for’ GK Green Fashion klusterreko Bask Brand enpresarekin elkarlanean dokumentala estreinatuko da; eta POCTEFA proiektu bat gauzatuko da Donostiako Impact Hub-ekin lankidetzan, lihoaren hazkuntza berreskuratzeko ehun iraunkor eta zirkularra bezala, enplegua eta ekosistema zirkularra zein iraunkorra sortuz

 

Ingurumeneko diputatuak azaldu du Moda Iraunkorraren Klusterra helburu hirukoitzarekin sortzen dela: ingurumena babesteko politikak babesteko, enplegua sustatzeko eta industria-sektorea bultzatzeko. “Gure iritziz hiritarrei moda iraunkorraren garrantzia helarazteko beharrezko tresnak eta ezagutza ematea gure eginkizuna da. Horren bitartez, Gipuzkoako ehungintza gure herrialdeko ekonomiaren eragile bihurtzeko”, nabarmendu du. Iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetutsua den modaren garrantzia azpimarratu du ere. “Gure zeregina da beraien lana ezagutzera ematea, baliabideen kontsumo jasangarriaren inguruan sentsibilizatzea eta gure tokiko diseinatzaileen hazkunderako eta sustapenerako baliagarria den eredu ekonomiko berria bultzatzea”.

 

Ondoren, Gipuzkoako Moda Iraunkorreko Klusterraren plangintza estrategikoa zehazten dugu:
 

1. Slow Fashion: The positive change for planet and people

Euskadiko Klima Aldaketaren Astearen baitan (Asteklima) “Slow fashion: The positive change for planet and people” izeneko side eventa antolatu da. Ekintza hau bihar, martxoaren 1ean burutuko da eta moda iraunkorraren inguruko jardunaldi bat zein desfilea izango ditu ardatz.

2. Lankidetza Slow Fashion Next-akin

Apirilaren 5ean eta 6an Moda Iraunkorrari buruzko VIII. Jardunaldia burutuko da Madrilen. Slow Fashion Nextak ehungintzaren industriaren profesional ugari biltzen ditu. Bertan izango dira GK Green Fashion moda iraunkorraren klusterreko kideak. Erakusketa ibiltaria martxan jarriko da ere Espainiako hainbat hiriburuetan: Madrid, Cádiz, Sevilla eta Donostian.

3. Sentsibilizazio eta dibulgazioa

- Gipuzkoako batxilergoko eta Lanbide Heziketako gazteei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina moda jasangarriari eta kontsumo arduratsuari buruz Emaús Gizarte Fundazioarekin batera.

  • Gaur egun modaren kontsumo neurrigabeari lotuta dauden arazoeta sakonduko da.
     
  • Gure etxeetan sortzen diren ehun-hondakinak sailkatzeko prozesu baten simulazio erreal eta praktikoa egingo da Emaús Social Faktory gunean.
     
  • Behin arropa sailkatu ondoren, ehunari balioa ematean sortzen diren fluxu guztiak aztertuko dira.
     
  • Azkenik, Emaúsek gai honetan egiten duen lanaren azpian dagoen alderdi soziala eta ingurumenekoa azalduko du.

- Miramar jauregiko moda desfilearen laugarren edizioa azaroaren 23an. Ingurumeneko Departamentuak antolatu du Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearen baita. Tokiko diseinatzaileentzako erakusleiho hobezina.

- ‘Made in, made for’ GK Green Fashion klusterreko Bask Brand enpresarekin elkarlanean dokumentala estreinatuko da non klusterreko diseinatzaileek parte hartuko duten.

5. Lihoa hazkuntza berreskuratzeko POCTEFA proiektu europarra

Donostiako Impact Hub-ekin lankidetzan, lihoaren hazkuntza berreskuratzeko ehun iraunkor eta zirkularra bezala, enplegua eta ekosistema zirkularra zein iraunkorra sortuz.

  

1661