Goierri egongo da Explore San Sebastian Region turismo bulegoan, bere eskaintza turistikoaren berri emanez
Goierri egongo da Explore San Sebastian Region turismo bulegoan, bere eskaintza turistikoaren berri emanez
Goierri egongo da Explore San Sebastian Region turismo bulegoan, bere eskaintza turistikoaren berri emanez
Goierri
- Apirilaren 8an, 10:00etatik 14:00etara, hainbat jarduera egongo dira, familietara zuzenduak.
- Lehenengo hiruhileko honetarako, Goierrik vip txartel bat banatuko du, sektore turistikoa eskualdearen enbaxadore bihurtzeko, eta Donostiako autobus turistikoa errotulatu du “Goierri, San Sebastian Region” esloganarekin.
- Aste Santua une ezin egokiagoa da Segura eta bere prozesioak bisitatzeko eta, apirilaren 19an, Ordiziako Artzain Egunera joateko.
“Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde” ekimenaren barruan, gaur Goierri eskualdea aurkeztu da Explore San Sebastian Region turismo bulegoan. Aurkezpenean izan dira Felix Urkola, Goitur-eko presidente eta Lazkaoko alkatea, Nico Osinalde, Goitur-eko zuzendaria, Maite Cruzado, Turismoko zuzendaria, eta Cristina Iturriagagoitia, Explore San Sebastian Region bulegoko zuzendaria.
Ekimen honen bidez, Gipuzkoako eskualdeek eta herriek eskaintzen dituzten aukera guztien berri eman nahi zaie bai gipuzkoarrei, bereziki donostiarrei, bai eta lurraldea bisitatzen duten turistei ere.
Ostiraletik aurrera, aste osoan egongo da Goierri San Sebastian Region bulegoan, bisitarien eskura jarriz eskualdeak duen eskaintza oparoa: 11 museo eta beste hamaika interesgune turistiko. Bulegoan Goierriko museoetako eta turismo baliabideetako pertsonak egongo dira, nahi duenarentzat informazio xehea eta ongi hornitua emateko. Ostegunean, martxoak 30, arratsaldeko 18:00etan eskualdeak bere burua aurkeztu du sektore turistikoaren aurrean.
Urkolak eta Osinaldek adierazi duten bezala, Goierri produktu anitzeko eskualdea da: gastronomia tradizional oparoa du, natura ospetsu bezain mitikoa eta kultura sendo bat, historiak mendetan zehar zizelkatu duena eta bere 11 museo edo interpretazio zentroetan ezagutu daitekeena.
Urtearen lehen hiruhileko honetarako, Goierrik hiru nobedade ditu:
- Hoteletako eta bestelako ostatuetako harreretan lan egiten dutenei, gida turistikoei eta abarri txartel bat emango zaie, Goierriko museo eta interpretazio zentroak doan bisitatzeko. Horrela, bisitaren ondoren Goierriren enbaxadore bihurtuko lirateke beren bezeroen aurrean.
- Diptiko berri bar, Goierriko produktu eta esperientzia turistiko guztiak labur biltzen dituena.
- Donostiako bus turistikoaren errotulazioa. Busaren atzealdeak Goierriren publizitatea eramango du, “Goierri, San Sebastian Region” esloganarekin. Errotulazio hori martxoaren amaieratik urte amaiera arte egongo da jarria.
Datozen asteak ere oso aproposak izango dira Goierrira gerturatzeko. Esate baterako, Segurako herria oso ezaguna dugu, bere herrigune historiko ederragatik ez ezik, Aste Saindua ospatzeko eragatik, batez ere Ostegun eta Ostiral Santuetan egin ohi dituen prozesio jendetsuengatik. Elizan mezak ospatu ondoren, 10 paso joaten dira prozesioan Segurako kaleetan barrena; guztira ia 400 lagunek parte hartu ohi dute prozesioetan, herriko biztanle guztien laurden batek.
Gainera, apirilaren 19an Artzain Eguna ospatzen da Ordizian. Ordizian egiten den azoka bitxi eta berezienetakoa da Artzain Egunekoa. Goizeko 11:00ak aldera 2.000 ardi inguruko artaldeak zeharkatzen du herrigunea eta Udaletxeko batzar aretoan gazta ebakitzen da, Idiazabal gaztaren denboraldiari hasiera ofiziala emanez sukaldari, artzain eta lagun askoren artean.
Aberastasun kultural horren denaren lagin bat apirilaren 8an izango dugu, 10:00etatik 14:00etara, Donostiako Boulevardean. jarduerak eta tailerrak antolatuko dira, umeak dituzten familientzat, Boulevardeko kioskoan eta plazan. Jarduera eta tailer hauek daude aurreikusita:
- Zumalakarregi Museoak jolas polit bat antolatuko du “Munduari bira 80 egunetan” nobela ospetsuan oinarrituta.
- Gaztaren Interpretazio Zentroak gazta dastaketa antolatuko du familia osoarentzat.
- Ordiziako D´Elikatuz zentroak elikadura osasungarriari buruzko tailerra eratuko du.
- Zeraingo Parke Naturalak bere altxorren berri emango du.
- Besaingo Igartza Multzo Monumentalak Igartzako jauregiaren maketaren eraikuntza erakutsiko du.
- Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren interpretazio zentroak “5 zentzumen egurrean” tailerra jarriko du.
- Aralarreko Parke Naturalaren Interpretazio Zentroak eta Barandiaran Museoak izaki mitologikoak erakutsiko dituzte.
“Eskualdeen Txokoarekin Donostiako publikoa mugiarazi nahi dugu lurraldearen gainerako lekuetara. Gipuzkoako eskualdeek eta herriek ahalegin handia egin dute hamarkada hauetan, eta oso emaitza interesgarriak eta baliabide erakargarriak lortu dituzte.. Goierri eskualdea bisita litekeen aukera harrigarri bat da, desberdina” esan du Maite Cruzado Turismoko foru zuzendariak
Cruzadoren arabera, garrantzitsua da gipuzkoarrok gure herri eta hiriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea, eta, orobat, gure lurraldera iristen diren turista fluxuak gero eta orekatuagoak izan daitezen laguntzea; helburua, azken finean, hori da: turistek Donostia lurraldearekin lotutako hiritzat hartzea, eta gure lurraldeak egun batzuetako bisita merezi duela ikusaraztea.
1781