Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro GUZTIOK MUGITUZ 4.SARIA ABENDUAK 16

GUZTIOK MUGITUZ 4.SARIA ABENDUAK 16

Guztiok Mugituz Sariaren hurrengo banaketa

2020/11/26

Abenduaren 16an egingo da Guztiok Mugituz ekimenaren laugarren edizioa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailak ematen du saria, lurraldean mugikortasun iraunkorra eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimenak, programak edo proiektuak aitortzeko.

Aurtengo saria Lurraldebuseko emakume gidariek jasoko dute, 1995az geroztik gizonak nagusi ohi diren lanbidean bidea egin duten emakume guztiei aitortza adierazteko. Beren jardunarekin, genero-estereotipoak gainditzen eta gizarte osoari aurrera egiten ekarpen handia egin  dute.

Aurreko edizioetako sarituen artean daude Bizikume eta Kalapie elkarteak (2017) "Gaur nire txanda da", Gipuzkoako emakumeen artean bizikleta sustatzeko ekimenagatik; Errenteriako Gurutze Gorriaren Tokiko Batzarrari, "Mugikortasun seguruko eta osasungarriko ohiturak" ekimenagatik (2018), eta azkenik, Mugi txartelari eman zitzaion joan den urtean, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak bultzatutako garraio-tituluari, hain zuzen.

Aldez aurretik izena eman behar da, hemen.

Laugarren edizio honetan, banaketa ekitaldia streaming bidez emango da zuzenean, eta parte hartuko dute Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok eta ETS Arkitektura-UPMko irakasle eta Unesco Katedraren zuzendari Ines Sanchez Madariagak, zeinak "Mugikortasun inklusiborako begirada berrien" hitzaldia eskainiko duen. Jarraian, Purificación Alonso Martín duela hogeita bost urte Lurraldebusen sartu zen lehen emakume gidariak jasoko du saria, gaur egun Lurraldebuseko flotan dauden 107 emakumeen ordezkari gisa.

  

1724