Haur minbiziadunen alde, kontzientziazioa eta sensibilizazioa
Haur minbiziadunen alde, kontzientziazioa eta sensibilizazioa
Aspanogik, Foru aldundiarekin batera, haur minbiziadunen gurasoentzako erabilgarri izango den eskuliburua kaleratuko du laster
Haur minbiziadunen nazioarteko egunerako astebeteren faltan, Maite Peña gizarte politikako diputatuak, Aspanogi Gipuzkoako haur onkologikoen elkartearekin batera, gaitzak Gipuzkoan duen errealitatea erakutsi nahi izan du. “ Urtean, Gipuzkoan, 22 kasu berri inguru diagnostikatzen dira”, azaldu du diputatuak baina azpimarratu du asko direla, %85, sendatzen direnak.
Gizarte politikako diputatuak prebentzioa eta diagnostiko goiztiarraren garrantzia azpimarratu du. “ Badakigu, arazoari lehen bait lehen aurre eginda, eraginkorrago izango garela”, azaldu du Peñak eta zentzu horretan, erakundeen garrantzia azpimarratu du “gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatzen lagundu behar dugu, Aspanogi bezalako elkarteen lana ezagutzera emanda jende gehiagorengana iritsiko garelako”, aipatu du.
Peña diputatuak igandean, otsailak 14ean, Donostian egingo duten martxa nordikoan parte hartzeko gonbitea luzatu du. “ Aspanogi martxan… piraten alde” lemapean, martxa nordikoa antolatu du elkarteak minbizia duten edo izan duten haurren egoera ezagutzera emateko.
Aspanogiko Conchi Guereño berak ere, deialdi bera egin du martxan parte hartzeko. Guereñok azaldu du 6 km pasatxoko martxa ekintza solidarioa dela, ez lasterketa bat eta “egoera honetan dauden edo egon diren haurrei babesa eskeintzea beste helbururik ez duela”.
Aspanogiko gizarte langileak, Nekane Lekuonak, azpimarratu du tratamentua jaso behar duten haurren ongizaterako oso garrantzitsua dela “ospitaletan inguru adeitsu bat izatea”, eta zentzu horretan txalotu egin du Donostia ospitalean haurrek jasotzen duten arreta. Baina azpimarratu du hori bezain beharrezkoa dela, gaitzaren prozesu osoan arreta psikologiko egokia jasotzea; azaldu du Aspanogi saiatzen dela lan horretan baina eurek egiten dutenarekin bakarrik ez dela nahikoa eta laguntza eskatu du horretan sakontzeko.
Amaitzeko, Maite Peña gizarte politikako diputatuak aurreratu du laster aurkeztuko dela Aspanogik, Foru Aldundiaren laguntzarekin, haur minbiziadunen gurasoentzako prestatu duen eskuliburua eta azpimarratu du, “ gaitzaren prozesuan laguntzeko , erabilgarria izatea espero duela”.
2495