Hirugarren sektoreko 30 entitatek baino gehiagok parte hartu dute Elkar-EKIN planari buruzko lehen saioan
Hirugarren sektoreko 30 entitatek baino gehiagok parte hartu dute Elkar-EKIN planari buruzko lehen saioan
Hirugarren sektoreko 30 entitatek baino gehiagok parte hartu dute Elkar-EKIN planari buruzko lehen saioan
Deustuko Unibertsitatean, Gipuzkoako bazterkeria eta gizarteratzearen egoeraz eztabaidatzeko
Hirugarren sektoreko 30 entitatek baino gehiagok parte hartu dute gaur Deustuko Unibertsitatean egindako eztabaida saioan, Elkar-EKIN 2016-2020 Gipuzkoako Gizarteratze Planari buruzkoan. Gaurko saioan (beste bi egingo dira ekainaren 15 eta 29an), partaideek eztabaida foroa egin dute Gipuzkoako bazterkeria eta gizarteratzaren egoeraz aritzeko. “Sinergia batzeko espazioak sor ditzagun, desberdinen artean eraikitzen eta, horrela, partaidetzaren bidez, lanean eraginkorrago izatea lor dezagun”, nabarmendu du Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, ondoan izan dituela Jose Antonio Rodriguez Ranz Deustuko Unibertsitateko Donostiako kanpuseko errektoreordea, eta Belen Larrion, Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko zuzendari nagusia.
Ildo horretatik, Gizarte Politikako Departamentua eta Deustoko Unibertsitatea, elkar hartuta, “Elkar-EKIN Gipuzkoako Gizarteratze Plana garatzen ari dira. Hala, Deustuko Unibertsitateak dinamizatuko du prozesu hori eta ondoren ebaluaketa egingo du, lurraldeko eragileekin elkarlanean arituta. Maite Peñak esan duenez, proiektu horren lehen fasean, lurraldeko udalekin “lankidetza saio” batzuk egiten ari gara dagoeneko, eta saio horietan aztertzen ari gara Gizarte Bazterkeriako Arreta Sistemako “esku-hartzeen ibilbideei” lotutako alderdiak, sistemako “arreta irizpideak eta ardurak”, eta lehen eta bigarren mailako elkarlana.
Gaur hasitako bigarren fase honekin, zeinaren bidez beste lan eta lankidetza esparru bat abiarazi nahi den, hirugarren sektoreko honako entitateek parte hartu dute: Agifes, Agipad, Akasgi, Arrats, Arraztalo, Atzegi, Cáritas, Cruz Roja, DYA, Donostia Lagunkoia, Elkartu, Emaus, Erroak Sartu, Fundación Goienetxe, Gehitu, Gureak, Hurkoa, Izan Norbera, Kale Dor Kayiko, Kalexka, Kolore Guztiak, Loiolaetxea, Nagusilan, Ortzadar, Proyecto Hombre, Rais Euskadi, Romi Bidean, Sarea Fundazioa, Secretariado Gitano, Sutargi eta Zabaltzen.
Bestalde, diputatuak oroitarazi du Elkar-EKIN Planaren barruan, bazterketa egoeran dauden pertsonen artetik, 242 pertsonak (141 emakume eta 94 gizon) lana aurkitu dutela azken urtean, Gizarte Politikako Departamentuaren gizarteratzeko eta lanbideratzeko programetan parte hartu eta gero. Hala ere, argitu du enplegagarritasun “zaila” duen kolektibo bat dela, “laguntza eta tutoretza bereziak behar dituena”.
Amaitzeko, Peñak azpimarratu du Gipuzkoan “osagai guztiak” ditugula Elkar-EKIN Planarekin jarritako erronkei aurre eigteko. “Lehenik eta behin –zehaztu du-, gizarte politiketan inbertitzen erakundeak ditugu; bigarrenik, hirugarren sektore sendoa eta bizia dugu, Elkar-EKINen lankide estrategiko modura parte hartzen ari dena; eta hirugarrenik, gizarte solidarioa eta kohesionatua dugu, protagonismoa ere izan behar duena, zeren gizarte solidario, inklusibo eta desberdintasun gutxiagoko bat lortzea bada Aldundiaren erronka, baina baita Gipuzkoako gizartearena ere”.
Sinergia batzeko espazioak sor ditzagun, desberdinen artean eraikitzen eta, horrela, partaidetzaren bidez, lanean eraginkorrago izatea lor dezagun
1491