Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Hondakinen bitartez zein produktu sor daitezkeen ezagutzeko erakusketa

Hondakinen bitartez zein produktu sor daitezkeen ezagutzeko erakusketa

Asensio: «Gipuzkoak aurrerapauso handia eman du gaikako zabor bilketarekin; orain hondakinak aberastasun eta enplegu iturri bihurtzeko garaia da».

2018/11/16

Hondakinen Prebentzioaren Europar astea dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak herritarren kontzientziaziorako kanpaina bat egiten ari da erakusteko etxean birziklatzeak duen garrantzia eta nola ahalegin horrek gure lurraldean industria eta enplegua sortzen dituen.

“Hondakina ala lehengaia?” kanpaina Alderdi Ederrean kokatuko da azaroaren 16tik 21era bitartean eta bertan Gipuzkoako birziklatze eta berrerabiltze klusterreko 9 eragile presente egongo dira zeintzuk hondakinak lehengai gisa tratatzen dituzten eta hondakinekin produktuak nola ekoizten dituzten erakutsiko duten. 11:00etatik 17:00etara izango dira bertan, interesa dutenei beren lana erakusteko.

Hauek dira parte hartzen duten 9 eragileak eta erakutsiko dutena: Sindesperdicio (hondakin desberdinak produktu berri bilakatzea, berrerabiliz eta birziklatuz), Emaús Gizarte Fundazioa, Koopera (ehunak berreskuratzea, berrerabiltzea eta birziklatzea), Ekotrade (eraikitze eta eraiste hondakinak agregakin birziklatu bihurtzen ditu), Asmatu (ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren printzipioak proiektuaren fasean bertan txertatzea), EHUko Ingeniaritza Eskola, Eko-REC (edukiontzi horietako hondakinen eraldaketa: ehun hariak, plastiko birziklatua, ontziak, autorako moketak, etab.), Gipuzkoako Konposta (biohondakinak konpost bihurtzea), Tecnum (abian dituzten proiektuen inguruko dibulgaziozko materiala, ekonomia zirkularra publiko orokorrari hurbiltzeko baliagarria) eta Emaús Traperos.

Foru diputatuak aditzera eman du urteotan lan eskerga egin dela gaikako zabor bilketan eta hondakinen birziklatzean, 2000 urtea baino lehen %20tik beherako portzentajeak zeudelarik gaur egun %50ean baikaude. Duela urte batzuk zabortegietan lurperatzen genuen hainbat hondakin mota birziklatu egiten dira orain, materia organikoa konpostatu egiten da eta, laster, energia berreskuratuko dugu. Hori dena aurrerapen handia da aldaketa klimatikoari aurre egiteko, baina, Ingurumen diputatuaren iritziz, beharrezkoa da beste urrats bat ematea. «Gipuzkoak aurrerapauso handia eman du gaikako zabor bilketarekin; orain hondakinak aberastasun eta enplegu iturri bihurtzeko garaia da» Asensiok, azkenik, dei bat egin die Gipuzkoako gizarteari eta sektoreko enpresei «indarrak batzeko eta, denen artean, hondakinak eta aldaketa klimatikoa aberastasuna eta enplegua sortzeko aukera bihurtzearren, Gipuzkoa jasangarriago batean».

  

1476