Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Hondartzen Lurralde Mahaia eratu da kalitate handiagoko kudeaketa sistema ezartzeko

Hondartzen Lurralde Mahaia eratu da kalitate handiagoko kudeaketa sistema ezartzeko

Lehendabiziko jarduketako bat izango da irisgarritasun analisia egitea hondartzen erabilerraztasuna burutzeko.

2017/05/05

Asensiok Mahaiaren sorreraren garrantzia azpimarratu du, izan ere, lehendabiziko aldia da Gipuzkoan honelako ezaugarriak dituen organoa eratzen dela.

“Denbora gutxi barru gure hondartzetan ematen den zerbitzua hobetzeko urratsak emango ditugu. Gure herritarrei eta kanpotik datozen bisitariei zerbitzu hoberena emateko”, adierazi du Ingurumeneko Diputatuak.

Lehen bilera honetan bildu dira José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatua, Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Alkatea eta Oier Korta, Zumaiako Alkatea; partehartzaile hauetaz gain, Zarautz, Orio, Hondarribia, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuko zinegotzi eta teknikariak ere izan dira bertan.

Hondartzen Lurralde Mahaia eratu da gaur goizean bere lehen bileraren bitartez Lurraldeko hondartzen kudeaketa integralerantz urratsa emateko. Mahaian zerikusia duten erakundeek parte hartu dute: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta kostako Udalek, hain zuzen. Bere helburua da natur inguruneari errespetua izango dion kudeaketa sistema bat ezartzea, erabiltzaile guztiek hondartzen kalitateaz gozatzeko aukera izan dezaten. Asensiok iragarri du denbora gutxi barru gure hondartzetan ematen den zerbitzua hobetzeko urratsak emango direla: “Gure herritarrei eta kanpotik datozen bisitariei zerbitzu hoberena emateko”.

Mahaia kontsultarako eta aholkurako organoa da, eta Gipuzkoako kostako udalen parte-hartze aktiboa izango du. Bilera honetan, hondartzetako garbiketa eta mantenu zerbitzuaren 2017ko kanpainaren aurkezpena egin da, Gipuzkoako hondartzetako kudeaketa eta kalitate esparru-akordio zirriborroa aurkeztu da, Udalek baliabide eta beharrak azaldu dituzte eta azkenik, gogoeta bateratua egin da. Lehendabiziko jarduketako bat izango da irisgarritasun analisia egitea hondartzen erabilerraztasuna burutzeko.

Asensioren aburuz, lehentasunezko da hondartzen kudeaketa integralerako politikak garatzea, uraren, hondarraren eta hareatzetan ematen diren zerbitzuen kudeaketa egokia barneratzeko. Horrela, lurraldearenganako pertzepzioa hobetzen delako eta erabiltzaileen gogobetetzea handitzen laguntzen duelako. Gure hondartzen ekosistemekin bat datorren jarduketa politika sustatzen ari gara, hondartzak babestu eta mantentzeko”, nabarmendu du Ingurumeneko Diputatuak.

Foru Diputatuak azaldu du Ingurumeneko Departamentua, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuko hondartzak garbitzeaz arduratzen dela.

Gipuzkoako Hondartzen Kudeaketa eta Kalitateari buruzko Esparru Akordioa

Hondartzen Lurralde Mahaiaren eraketaren lehen bilera honetan, Gipuzkoako Hondartzen Kudeaketa eta Kalitateari buruzko eta bere Eragin Eremuei buruzko Akordio Esparrua sinatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak garbitzen dituen hondartzen Udalekin batera: Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku. Helburua parte hartzen duten organismo eta erakundeen baliabide tekniko, ekonomiko eta gizartekoak optimizatzea da, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko eta erabiltzaileek aktibitatea garatzen duten natura habitata hobeto zaintzeko.

Hondartzen Lurralde Mahaiaren funtzioak

Hauek izango dira Mahaiaren funtzioak besteak beste:

  1. Lurraldeko hondartzen kudeaketarekin lotutako politikak aztertzeko plataforma izatea, eta politika horiek hobetzeko egoki ikusten diren neurriak proposatu eta ebaluatzea.
  2. Bere jarduketa esparruan eragina duten askotariko proiektuen inguruko proposamenak egitea.
  3. Hondartzen eta inguruaren egoera eta kudeaketa hobetzeko neurri egokiak proposatzea.
  4. Hondartzen eta hondartza inguruen ingurumen balioak eta haiek dituzten arazoak zabaltzeko eta komunikatzeko eta horien inguruan orientatzeko eta sentsibilizatzeko helburua duten neurriak proposatzea.
  5. Hondartzen kudeaketarekin eta kontserbazioarekin lotutako azterketak proposatzea.
  6. Herritarren parte-hartzea sustatzea, eta erantzukizun partekatuaren printzipioa eraginkorra izaten laguntzea, gizarte osoaren inplikazioa bilatuz hondartzen kudeaketari eta kontserbazioari dagokienez.
  7. Bere eskumen esparruari buruz, egoki iritzitako gomendioak egitea.

Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako hondartzak lurraldearen ekonomia eragiletzat, osagaia bereizgarritzat eta erreferente turistikotzat hartzen ditu, eta ingurumen balio nagusietariko bat bezala. Alegia, Hondartzen Kudeaketarako Sistema Integratua. Etengabeko hobekuntza printzipioetan oinarritutako sistema, hainbat ziurtagirik bermatzen dutena: UNE-EN ISO 9001:2008 eta UNE-EN ISO 140001:2004, Kalitatearen Q eta EMAS. Bandera urdinen aurrean, etengabe hobetu eta berrikusi beharreko den sistema ikuskatu eta ziurtatua delako, hau da, etorkizunean ere jarduketa jasangarriak eta kalitatezkoak ezartzen joatea ere bermatuko duena.

  

1534