Ikastetxeentzako Kultura Eskolaren katalogoko jarduerak eskatzeko lehen deialdia aurkezten da
Ikastetxeentzako Kultura Eskolaren katalogoko jarduerak eskatzeko lehen deialdia aurkezten da
Lehenengo deialdia jarri da abian, ikastetxeek 2021/22 ikasturtean egingo dituzten katalogoko jarduerak eska ditzaten. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 15etik 22ra bitartekoa izango da; horretarako, Interneten prestatu den formularioa bete besterik ez da egin behar.
- Kultura Departamentuak arteekin eta kulturarekin lotutako jardueren katalogo bat egin du, Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeen eskura jartzeko eta, ondoren, hautatutako ekimenak esparru akordioaren formularen bidez kontratatzeko.
- Harkaitz Millan Kulturako diputatuaren arabera, "Kultura Eskolak kulturarako sarbide unibertsala bilatzen du 12 eta 16 urte bitarteko gipuzkoar gazteentzat. Izan ere, ezinbestekoa da gazteak kulturarekin eta artearekin konektatzea balioetan oinarritutako gizarte kritiko bat lortu nahi badugu".
Etorkizuna Eraikiz programaren barruko proiektu esperimentaletako bat da Kultura Eskola. Kultura Eskola Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren ekimen bat da, eta helburu hauek ditu: kulturarako sarbide unibertsala sustatzea, Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak (12-16 urte) egiten dituzten gazteen sormen-interesa garatzea, kulturari lotutako ohiturak sortzea eta Gipuzkoako kultura sarea sendotzea.
Duela urtebete aurkeztu zen lehen aldiz ekimen hori, eta ordutik hona prestaketa lanak egin dira; hainbat inguruabar direla eta, pandemia batez ere, ekimena atzeratu egin da, baina une honetan hasteko moduan gaude.
Ikastetxeetara egokitutako eskaintza artistiko eta kulturalez betetako katalogoa prestatu da. Harkaitz Millan Kulturako diputatuaren arabera, "ekimen honen bidez, proiektua guztion onerako izatea lortu nahi da, lehenik eta behin, ikastetxeen onerako, zuen eguneroko lanaren osagarri duina izango delako; bigarrenik, ikasleentzat, kulturaren inguruko ezagutza eta zaletasuna zabaltzeko balioko duelako; eta, azkenik, kultura eragileentzat, baliagarri izango delako haien lan aukerak gehitzeko".
Lehenengo deialdia jarri da abian, ikastetxeek 2021/22 ikasturtean egingo dituzten katalogoko jarduerak eska ditzaten. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 15etik 22ra bitartekoa izango da; horretarako, Interneten prestatu den formularioa bete besterik ez da egin behar.
Web orriko helbide honetan kontsultatu ahal izango dituzue egin den katalogoko proposamenak: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kultura-eskola
«Kultura Eskolaren Katalogoa» kultura proposamenen zerrenda ireki bat izango da, eta proposamen berriak ere onartuko ditu, kultura sormenaren bilakaeraren eta joera eta abangoardia berrien arabera. Foru Administrazioak berak kontratatuko ditu jarduerak, ikastetxeek aurkeztutako eskaeretatik abiatuta.
Kultura Eskola katalogoa : https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kultura/programas/kultura-eskola/catalogo-de-propuestas
Ikastetxeek katalogoko proposamenen artean hautatu ahal izango dute
Ikastetxeei zuzendutako deialdi batek ezarriko ditu jarduerak egiteko baldintzak. Baldintza horiei esker, jardueren banaketa ekitatiboa egin ahal izango da irizpide kuantitatiboen arabera, zentro bakoitzean egin beharreko jardueren kopurua mugatuz, lurralde-oreka zainduz, eta kultura esparru eta diziplina artistiko guztiak ordezkatuta egotea lehenetsiz. Halaber, muga bat ezarriko da katalogoko jarduera bakoitzerako, horietakoren batean kontzentraziorik egon ez dadin.
Ikastetxeei jarduerak adjudikatu ondoren, Kultura Zuzendaritzak kontratatuko ditu, katalogoan ezarritako prezioan eta egin beharreko jarduera kopuruan oinarrituta, hautatutako jardueren agente sustatzaileak, eta jarduera horiek egin ahala ordainduko ditu dagozkien zenbatekoak.
Jarduerak ikasturtean zehar egingo dira, eskola-ordutegiaren barruan, ikasgelaren barruan zein kanpoan, jarduera motaren arabera, eta betiere ikastetxearen komenigarritasunaren eta jarduera bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Garrantzitsua izango da irakasleen eta kultura eragileen arteko lankidetza, jarduerak ikasleen premia eta ezaugarrietara egokituta egin daitezen. Jarduerak egin ondoren, ikasleen, irakasleen eta eragileen balorazioa jasoko da. Horrela, bitartekaritza lanak bi norabideetan funtzionatuko du eta programa egokitu eta doitu ahal izango da, hurrengo ekitaldietan hobekuntza kualitatiboa lortze aldera.
Gora teloia! antzerki-gida - Aizpea Goenaga
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura Eskola programaren barruan, Aizpea Goenagak idatzitako Gora teloia! antzerki-gida argitaratu du. Tresna erabilgarria da ikastetxeentzat, irakasleei eskolan antzerkia nola landu irakasten diena. Liburua Gipuzkoako ikastetxe eta liburutegietan banatuko da, eta bertsio digitala ere eskura daiteke webgune honetan.
https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kultura/-/antzerki-gida
1379