Ingurumen Departamentuak 400.000 euro bideratu ditu Gipuzkoako 14 energia komunitate sustatzera
Ingurumen Departamentuak 400.000 euro bideratu ditu Gipuzkoako 14 energia komunitate sustatzera
Horrez gain, departamentuak 2,4 milioi bideratu zituen maiatzean 5.000 biztanletik beherako Gipuzkoako 21 udalerritan 47 instalazio fotovoltaiko jartzera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 2022an 4.200 familia eta enpresari trantsizio energetikoan laguntzeko duen helburua gero eta hurbilago dago. José Ignacio Asensio buru duen departamentua energia trantsizioko eredu da Europan, eta, aurten, 2021. urtean halako bost haziko dira bere burua energiaz hornitzeko gai diren komunitateak.
José Ignacio Asensio: «Eratzen den energia komunitate berri bakoitza beste aurrerapauso bat da jasangarritasunaren bidean eta klima aldaketaren aurkako borrokan, isurketen maila eta erregai fosilekiko dugun mendekotasuna murrizten ditugulako aldi berean. Pobrezia energetikoari aurre egiten laguntzeaz gain, herritarrek % 40raino murriztu dezakete argindarraren faktura, eta gure helburua da Gipuzkoan energia komunitateen eredua erabat finkatuta egotea hamarkada bat baino lehen».
Erkidegoen eta kooperatiben trantsizio energetikora bideratutako laguntza funtsek Gipuzkoa jasangarriagoa eta energetikoki eraginkorragoa lortzen laguntzen dute, autohornikuntza maila gero eta handiagoa baita. Horrek eragin zuzena du herritarren poltsikoetan, batez beste, 500 euro aurreztuko baitira familia bakoitzeko eta 2.500 euro denda bakoitzeko.
Azken bi urteotan, Ingurumen Departamentuak ingurumen onurak sustatzeko kudeaketa indartu du, mendekotasun energetikoa murriztera, energia berriztagarrien erabilera sustatzera eta autokontsumoa bultzatzera bideratutako neurriak bitarteko direla. Departamentuaren laguntza poltsaren bidez, etengabeko trantsizio prozesu horretan 400.000 euro inguru esleitu berri zaizkie Gipuzkoako 14 energia komunitateri.
José Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, «Eratzen den energia komunitate berri bakoitza beste aurrerapauso bat da jasangarritasunaren bidean eta klima aldaketaren aurkako borrokan, isurketen maila eta erregai fosilekiko dugun mendekotasuna murrizten ditugulako aldi berean. Pobrezia energetikoari aurre egiten laguntzeaz gain, herritarrek % 40raino murriztu dezakete argindarraren faktura, eta gure helburua da Gipuzkoan energia komunitateen eredua erabat finkatuta egotea hamarkada bat baino lehen».
Ingurumen Departamentuak, gutxi gorabehera, 400.000 euro bideratu ditu Gipuzkoako energia komunitateak bultzatzera. Dirulaguntzen erdia komunitate berriak eratzera bideratuta dago Berrobin, Urnietan, Lasarte-Orian, Andoainen, Getarian, Itsasondon, Errenterian, Eibarren eta Donostian. Bestalde, Foru Aldundiaren kutxa berdeetatik ateratzen den laguntzaren gainerakoa Hernani, Azpeitia, Orexa eta Leintz Bailarara iritsiko dira.
Beste 2.400.000 euro, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan energia komunitateak bultzatzeko
Orain ematen diren laguntza horiei, 5.000 biztanletik beherako 21 udalerritan duela gutxi eguzki energiako 47 instalaziori eman zaizkien laguntzak gehitu behar zaizkie, eta instalazio horiei esker, 2.000 etxe baino gehiago hornituko dira. Ildo horretan, Departamentuak 2,4 milioi euro inbertitu ditu, eta inbertsioa Next Generation funtsen bidez Europatik heldu den milioi bat eurorekin osatu da.
Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok honako hau adierazi du: «Ingurumen Departamentuak sustatutako eta Next Generation Europako funtsetara aurkeztutako Tokiko Energia Komunitateen proiektuari esker, Gipuzkoako hogeita bat udalerrik energia berriztagarrien aroan sartu eta trantsizio energetikoa landu ahal izango dute. Mugarri handia da Gipuzkoan trantsizio energetikoa sustatzeko.
Gipuzkoa, erreferentzia Europan
Gipuzkoan energia berriztagarrien erabilera handitzea funtsezkoa da energiaren erabilera deszentralizatu eta demokratikoko sistema batera iristeko, eta berriztagarrien bolumena 2021ean % 18 izatetik 2030ean % 30 izatera pasatzeko, horrela, 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko. Joan den ekainaren erdialdean, Europako Batzordeak José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua gonbidatu zuen Bruselara, hain zuzen ere, Gipuzkoako energia komunitateen eta trantsizioaren ereduaren berri emateko, kontinente mailako erreferentzia baita.
2423