Ingurumeneko Departamentua eta TECNUM buru-belarri ari dira sinbiosi industrialean
Ingurumeneko Departamentua eta TECNUM buru-belarri ari dira sinbiosi industrialean
Ekonomia zirkularrerako trantsizioa azkartu eta neurtzeko asmoz.
Enpresen baliabideen zikloak itxi ahal izateko, epe laburrean Gipuzkoan ekonomia zirkularraren ezarpena bizkortu ahal izateko tresna bat izango da.
José Ignacio Asensio: “Ekonomia zirkularrak baliabideak aurrezten ditu, emisioak murrizten ditu eta Gipuzkoak ekonomia berdearen garapenean aurrera egiteko aukera bat da, 2030 baino lehen 10.000 lanpostu lor ditzakeena”.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Raúl Antón TECNUM Ikerketa Zentroko zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute sinbiosi industriala ezartzeko, ekonomia zirkularreko eredu baterako trantsizioa azkartu eta neurtzeko.
Ekintza horiek esparru estrategikoan sartuko dira, aurreko Sarea proiektuan garatuta. Hala, Gipuzkoan ekonomia zirkularraren inpantazioa epe laburrean azkartzeko tresna bat izango da, enpresetako baliabideen zikloak itxi ahal izateko. Azterlana Tecnum-ek zuzenduko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak finantzatuko du, 20.000 euro emango dituela.
Tecnum Ikerketa Zentroak, enpresak eredu ekonomiko linealetik eredu zirkular batera igarotzen laguntzeagatik, Gipuzkoako enpresetan sinbiosi industrialeko ekintzak ezartzearen ondorioak aztertzen ari da. Ekintza horiek aurreko Sarea proiektuan garatutako esparru estrategikoan sartuko dira, Gipuzkoan epe laburrean ekonomia zirkularraren ezarpena bizkortzeko tresna bat izan dadin, enpresetan baliabideen zikloak itxi ahal izateko. Era berean, Circular Market plataformaren 2.0 bertsioa sortzea aurreikusi du. Horren bidez, Gipuzkoan kokapen onena duten enpresei sinergiak sustatzen eta sinbiosi industrialeko prozesuak sortzen erakutsiko zaie, trantsizioa bizkortzek
Sinatutako hitzarmenak ezartzen duenez, ikerketaren esparruan, lan hauek egingo dira: lurraldean sortu diren sinbiosi-ekimenak identifikatzea eta karakterizatzea, ‘GK Recycling’ berrerabiltze- eta birziklatze-klusterreko kideak oinarri hartuta, Bilbin eta Sinnplerekin lankidetzan; sortutako ekimenak mapatzea eta parte hartu duten eragileen karakterizazioa; ekintza horiek elkarrekin sustatzeko sinergiak sortzea; trantsizioa ebaluatzeko adierazleen definizioa eta egokitzapena; enpresek sinbiosi industrialean egiten dituzten ekintzei buruzko informazioa Zirkular Market 2.0 webgunean; eta emaitzen txostena eta zabalkundea egitea.
Asensiok azaldu duenez, funtsezko hiru alderdi izango dituen ekonomia zirkularreko eredu baterantz egin behar da aurrera: ingurumenaren, jasangarritasunaren eta planetarekiko errespetuaren ardatz bat, berotegi-efektuko gas gutxiago isuriko dituen eta hurbileko ekoizpen eta fabrikazio iraunkorrak izango dituen eredu bat; gizarte-ardatz bat, ekonomia zirkularra bultzatzeko modu estrategikoan kokatzen diren herrialde, lurralde eta hiriek enplegu-eragile izan daitezen; eta, azkenik, ekonomia zirkularrean oinarritutako ekonomia-ardatz bat.
Ekonomia zirkularra eredu berri bat da, garapen ekonomikoa ingurumenerako modu iraunkorrean bilatzen duena. Eredu horrek baliabideen ziklo biologiko eta teknikoen erabileran eta berreskurapenean oinarritutako ekonomia proposatzen du erauzketa-, transformazio-, banaketa- eta kontsumo-faseetan. Hala, material-fluxuen erabilera eraginkorragoa lortzen da, hondakinak minimizatzea eta sinbiosia sustatzen da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak aurrera egin du ingurumena hobetzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko, hainbat ekintzaren bidez, hala nola GK Recycling birziklatze-klusterra edo GK Green Fashion moda jasangarriaren klusterra. Bestalde, TECNUM zentro teknologikoa aspalditik ari da lanean enpresei eredu ekonomiko linealetik zirkularrera igarotzeko prozesuaren berri emateko eta horren alde egiteko, eta, alde horretatik, enpresa txiki eta ertainak ekonomia zirkularrean integratzeko lanean ari da.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azpimarratu duenez, “ekonomia zirkularrak baliabideak aurrezten ditu, emisioak murrizten ditu eta Gipuzkoak ekonomia berdearen garapenean aurrera egiteko aukera bat da, 2030 baino lehen 10.000 lanpostu lor ditzakeena”.
1754