Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Ingurumeneko Departamentuak Argitu programa indartuko du energiaren prezioei eta Gipuzkoako pobrezia energetikoari aurre egiteko

Ingurumeneko Departamentuak Argitu programa indartuko du energiaren prezioei eta Gipuzkoako pobrezia energetikoari aurre egiteko

Gipuzkoa osan tailerrak egingo dira, kontsumitzaileei informazioa emanez eta beraien fakturan aurrezteko beharrezko baliabideak dituen gida eskainiz

2018/04/27

José Ignacio Asensio: “Argituri esker, herritarrei informazioa emango diegu eta bere eskubideak exijitzeko zein faktura ahalik eta gehien murrizteko lanabesak emango dizkiegu”. “Bonu sozialaren inguruan informazioa egoki ematen ez badute, konpainiek pobrezia energetikoaren materian hutsegitean erortzen ari dira”.

 

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak iragarri du bere Departamentuak Argitu programa indartuko duela energiaren prezioen igoerari aurre egiteko; izan ere, azken urtean kontsumoko prezioen indizearen gainetik ipini da eta honek bereziki zaurgarrien diren kolektiboengan eragina du. 2018rako aurreikusitako ekintza nagusiak dira: herritarrei eta enpresa txikiei zuzendutako 40 tailer egingo dira eta kontsumoaren eta eraginkortasun energetikoaren hobekuntzarako gida bat argitaratuko da. Baliabide hauen erabilerak aurrezpena eragingo dute, %6koa izan daitekeena argindarraren fakturan.

 

2018rako Argitu Planaren ekintzen iragarpena, Eguia-Careaga fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko Departamentuarentzako egindako Pobrezia Energetikoaren inkestaren aurkezpenean egin da. Datu adierazgarrienen artean nabarmentzekoa da gipuzkoar etxebizitzen energia batez besteko gastua, 1.292 eurokoa urtean; 1.122 euroko EAEko batez bestekoa gaindituz; %13,2ak gehiegizko gastua egiten dutela zenbatetsi da; Gipuzkoako etxebizitzen %9ak adierazi du hilabete hotzetan zehar ezin duela beraien etxebizitza tenperatura egokian mantendu eta %3,8ak ekonomia arrazoiak direla eta, azken urtean ordainagiriak ordaintzeko berandutu egin direla. 2012tik bere diru-sarreren %8,5 baino gehiago energiaren gastuetatik eratorritako pertsonen zenbatekoa mantendu egin da. Oszilazio honen faktore garrantzitsuena izan da energiaren prezioa, zeinek azken bi urtetan gorakada nabarmena izan duen, kontsumo prezioen indizearen gainetik eta herritarren errentaren gehikuntzaren gainetik.

 

Asensiok hitzeman du herritarrak informatzeko baliabide guztiak eskura jarriko dituela eta aurrezte energetikoa sustatzeko tresnak emango dituela. “Pertsonen ehuneko handi batek ez du ezagutzen bere energia kontratuaren oinarrizko alderdiak zeintzuk diren, eta gehiago ordaintzen du, bere ongizatean duen eragina zein den jakin gabe”. Argitu programak herritarrentzako informazioa indartuko du kontsumitzaileak heziko dituzten tailerren bitartez non ezagutzera emango diren bere kontsumoaren, potentziaren eta tarifaren inguruko datuak. Tailerrak Gipuzkoa osoan egingo dira eta kontsumo zein eraginkortasun energetiko praktikak hobetzeko eta aurrezpena sustatzeko gida guztion eskura jarriko da.

 

Asensiok ez du baztertu neurri gehiago ezartzea enpresa elektrikoek tarifak igotzen jarraitzen badute eta zerbitzu honetara bidezko baldintza ekonomikoetan sarbidea lortzen ez duten etxebizitzen ehunekoa gutxitzen ez bada. Gogora ekarri du ere enpresa elektrikoek bere erabiltzaileei bonu sozialaren eta kontsumorako baldintza onuragarrien inguruan informazioa emateko obligazioa dutela. “Egiten ez badute giza eta ingurumen erantzukizunean erortzen dira, kontsumo gehiegikeria gertatzen delako eta isurietan zein klima aldaketan eragiten dute”.   

  

1528