Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Iraunkortasun Energetikoaren Estrategia Urola Garaian

Iraunkortasun Energetikoaren Estrategia Urola Garaian

Efizientzia energetikoa sustatu, instalazio berriztagarriak baliabidetu eta pobrezia energetikoa murriztea helburu

2020/02/11

José Ignacio Asensio: “Beharrezkoa da energiaren gizarte ikuspegi bat, non lehentasunak diren, batetik, klima, eta bestetik, pobreziaren nahiz zaurgarritasun energetikoaren murrizketa”.

Dagoeneko zortzi garapen agentziek, Gipuzkoako 89 udalerritik 81 ordezkatzen dituztenak, pobrezia energetikoari aurre egiteko, eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarrien erabileran aurrera egiteko plangintzak eta ekintzak garatzen ari dira.

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatuak, Urola Garaian 2019. urtean egin diren lanak eta aurrerapenak aurkeztu ditu Mikel Serrano, Zumarragako alkatearekin; Koldobike Olabide, Legazpiko alkatearekin; Tomas Etxaniz, Ezkioko alkatearekin; Jon Luqui, Urretxuko alkatearekin eta Itziar Salaberria, UGGASAko zuzendariarekin batera. Urrats horiek eskualdeko erakundeek, udalek, lanbide eskolak eta ikastetxeek burutu dituzte, UGGASA garapen ekonomikoko agentziak koordinatuta. Pauso horiei esker hobetzen ari dira eraikin eta instalazioen efizientzia energetikoa, eta komunitatearen kultura energetikoa. Dagoeneko zortzi garapen agentziek, Gipuzkoako 89 udalerritik 81 ordezkatzen dituztenak, pobrezia energetikoari aurre egiteko, eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarrien erabileran aurrera egiteko plangintzak eta ekintzak garatzen ari dira.

Ingurumeneko Departamentuak sei urte baino gehiago daramatza “Komunitate energetikoki eraginkorrak izeneko programa bultzatzen Gipuzkoan, lankidetza-hitzarmenak eginez garapen ekonomikoko eskualde agentziekin, helburutzat hartuta dagokien eragile guztien eta herritarren beren bitartez bultzatzea energiako eskualde planak, energiako eskualde mahaiak, eta energiako toki eta eskualde ekintza.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi du beharrezkoa dela “energiaren gizarte ikuspegi bat, non lehentasunak diren, batetik, klima, eta bestetik, pobreziaren nahiz zaurgarritasun energetikoaren murrizketa”. Asensiok gaineratu ezinbestekoa dela “erantzutea Europak toki erakundeei egindako deiari, jo dezaten energiaren europar batasun baterantz, efizientzia energetikorantz, eta energia berriztagarriko iturrien garapen eta hedapen handiago baterantz, baita tokiko sorkuntza-sareetarantz ere”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentua idazten ari da Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia 2050, aurki argitaratuko dena eta balioko duena norabide berean bat egin dezaten, alde batetik, toki eta eskualde planoko ekintza guztiak, eta beste aldetik, Gipuzkoako lurralde planoak. Ingurumeneko Zuzendaritzak Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaia sortu du ere, zeinaren partaide baitira energiako eskualde ekintza koordinatzen duten zortzi garapen agentziak.

  

2459