Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Ingurumeneko Departamentuak eta Surfrider España elkarteak boluntarioen nazioarteko eguna ospatu dute Gipuzkoako 90 boluntariorekin batera

Ingurumeneko Departamentuak eta Surfrider España elkarteak boluntarioen nazioarteko eguna ospatu dute Gipuzkoako 90 boluntariorekin batera

Ekitaldi honetan eskerrak emango zaizkie «Kostaldea eta zu» proiektuko boluntarioei, aurten egin duten lanagatik eta ahaleginagatik.

2022/12/02
Fiesta Voluntariado

Jardunaldian aurkeztu dira BHI Mutriku eta Zumaiena Ikastetxeko ikasleek egindako argazkiak eta Urumean Plastic Origins aplikazioarekin bildutako zaborraren inguruko pieza ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak finantzatu du proiektua. Jardunaldi hau izango da 2022ko lankidetza hitzarmenaren azken ekintza.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren eta Surfrider España Gobernuz Kanpoko Erakundearen zeharkako proiektu bat da «Kostaldea eta zu», eta helburu du itsas zaborren problematika ezagutaraztea eta konponbideak bilatzea Gipuzkoan. Proiektu hori zenbait ekimenez osatuta dago, zeintzuek zerikusia baitute hezkuntzarekin, herritarren zientziarekin, boluntariotzarekin, artearekin, eta ozeanoaren babesean inplikatutako lurralde erakundeen arteko konexioarekin.

Abenduaren 5a da Nazio Batuen Boluntarioen Nazioarteko eguna eta, horren harira, ekitaldia antolatzen duten erakundeek, urtero bezala, saritu nahi izan dute proiektuko kide diren eta zabor-bilketetan edo geletako saioetan (BHI Mutriku eta Zumaiena Ikastetxea) aritzen diren boluntarioen lana, bai eta bi bilketa irekietan parte hartu duten bolondresei ere. Bilketak egin ziren Txingudiko estuarioan, Txungudiko Ekoetxearen eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, eta, bestea, kanoan, Urumea ibaian, Arrauning taldearen lankidetzarekin.

Azken bilketa horrek balio izan zuen Plastic Origins aplikazioa probatzeko. Izan ere, berriki sortutako aplikazio horrek aukera ematen die herritarrei ibaietako hondakinak identifikatzeko eta horrela ibaien kutsadura mapeatzen laguntzeko, konponbideak aurkitzeko bidean.

Gaur goizean Donostiako Aquariumean antolatutako jardunaldian, Gipuzkoako hondartza eta naturaguneetako hondakinen ezaugarriak zehazteko erabilitako datuak eta metodologiak aurkeztu dira: Burumendi (Mutriku), Inpernupe (Zumaia), Murgita (Donostia), Jaitzubia (Hondarribia), Alcolea (Mutriku) eta Orrua (Getaria).

Idoia Fuertes Sufrider Españako proiektuen eta datuen analisiaren arduradunak komentatu duenez, «ibaiak eta estuarioak dira kosta inguruneetan gutxien izaten direnak kontuan. Txingudin eta Urumean aurkitu ditugun zaborren kopuruak eta tipologiak adierazten dute beharrezkoa dela ingurune horiek zaintzea eta mantentzea hondartzak bezain maiz».

Ondoren, Urumeako zabor bilketan ekoitzitako bideoa eman da; jarduera horretan parte-hartzaileak kanoa kanadiarretan ibili ziren hondakinak bildu eta kutsadura datuak jasotzen laguntzeko. Bideoa Luz Norte Filmsek egin du eta gaurtik ikusgai egongo da Surfrider Españaren Youtubeko kanalean.

Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, eskerrak eman ditu boluntarioek egiten duten lan garrantzitsuagatik. Halaber, Asensiok ohartarazi duenez «itsas ingurunean dagoen zaborra gehitzen ari da eta, hori arazo globala denez, egoera konpontzeko neurriak hartu behar dira». Era berean, hau adierazi du: «gure itsaso eta hareatzetan dauden hondakinen eta itsas plastikoen arazoa Gipuzkoak aurrez aurre duen ingurumen-arazo garrantzitsuenetako bat da».

Maria Ballesteros Surfrider Españako boluntariotzako eta hezkuntzako arduradunak adierazi duenez, «Surfrideren lana ezin izango litzateke burutu boluntariorik gabe, horiek baitira GKEaren oinarri. Urtetik urtera geroz eta pertsona gehiagok laguntzen digute ozeanoa babesten beren denbora eta esperientzia eskainita, eta Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna aukera paregabea da elkarrekin ospatzeko. Maria Ballesteros eta Monica Pedreira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko Ingurumeneko zuzendariak zurezko mahai-tresna iraunkorren sortak banatu dizkiete itsas zaborren jarraipena egiteko kanpainetan parte hartu duten ikastetxeetako ikasleei.

  

3112