Iparralde eta Gipuzkoako 250 ikaslek parte hartu dute Eurohiriaren eskola arteko trukaketetan

Elikadura jasangarriaren inguruan taldeka egin dituzten lanak aurkeztu dituzte
Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko Agentziak sustatzen dituen eskola arteko trukaketen amaierako jardunaldia ospatu da gaur Irunen. Aurtengo edizioan, 12 eta 15 urte bitarteko 250 ikasle inguruk parte hartu dute, Gipuzkoa eta Lapurdiko 16 ikastetxe ordezkatuz. Topaketa hauek urtero egiten dira 2005az geroztik, eta ingurugiroari lotutako gairen bat eduki ohi dute abiapuntu. Eurohiriak kultura, hizkuntza eta paisaia arloetan duen aberastasuna ezagutaraztea, Euskal Eurohiria herritarren artean ikusaraztea, eta ingurugiroarekiko sentsibilitatea areagotzea dira helburuak, talde lana bultzatzeaz eta ikasleak partaitdetza kulturan hezteaz batera.
Hauexek dira 2018an parte hartu duten hezkuntza zentroak: Chantaco (Donibane), Eguzkitza (Irun), Ste Anne (Angelu), Aldatze (Eibar), Jesuitinas (Donostia), Camus (Baiona), Koldo Mitxelena (Errenteria), Toki Alai (Irun), St. Thomas D’aquin (Donibane), Santa Teresa (Donostia), La Salle (Beasain), St. Joseph (Baiona), Niño Jesús de Praga(Donostia) eta Talaia (Hondarribia).
Aurtengo lanerako gaia elikadura jasangarria izan da. Ikastetxe horiek binaka edo hirunaka elkartu dira trukaketa jardunaldiak egiteko, azken hilabeteetan. Trukaketek bi egun irauten dute, eta horretarako gaua aterpetxe batean igaro ohi dute ikasleek. Jarduera horiek beste hainbat ekintzekin osatzen dira, hala nola bisita gidatuak (beste hizkuntza praktikatuz), non ikasleek, beste ikastetxeekoei beraien zentroa edo hiria erakusten dieten. Gainera, landu beharreko gaiarekin lotutako hainbat jarduera egin dituzte: kilometro zero produktuak eta produktu ekologikoak saltzen dituen kooperatiba batera bisita, bertako azoka tradizional bat bisitatu eta saltzaile eta ekoizeekin hitz egin, arrantza jasangarriaren mundua ezagutu…
Gaur Irunen egindako ekitaldi bereziarekin, amaiera eman zio aurtengo edizioari. Talde bakoitzak bere azterketa lanaren emaitzak aurkeztu ditu, Ficoba azoka gunean egindako ekitaldian. Bertan izan dira Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, eta Iker Goiria Kanpo Harremanetako zuzendaria. Ondoren, ikasleek bazkaria eduki dute, Bidasoako Interpretazio zentroa bisitatu dute, eta jolasekin eta dantzaldiarekin elkar agurtu dute, arratsaldean.
Lasak adierazi du proiektu honek interes handia pizten duela Gipuzkoako ikastetxeen artean, urtero oso modu positiboan baloratzen dutela ikasleek zein irakasleek, eta gazteen artean Euskal Hiriaren proiektua zabaltzeko asmoarekin oso ondo uztartzen dela. “Topaketa hauek aukera bikaina dira, mugaren bi aldeetako ikasleek elkar ezagutu dezaten aurrez aurre, lan egin dezaten ingurugiroa bezalako gai garrantzitsu baten inguruan, eta ikus dezaten asko dutela amankomunean. Eta gehiago dela batzen dituena, bereizten dituena baino. Hori da etorkizuna eraikitzeko eta Europa egiteko bidea: aurreiritziak, estereotipoak eta hesiak apurtzea; elkarrengandik ikastea, balioetan oinarrituta eta kulturak elkartrukatuz; lan taldean aritzea, informazioaren teknologa berrien potentziala aprobetxatuz; eta baita Eurohiriaren esparruko hiru hizkuntzen ikasketa bultzatzea, euskara, gaztelera eta frantsesa.
Halaber, nabarmendu duenez, guzti hori “oso modu naturalean” lortzen da, harreman pertsonalak baitira abiapuntu nagusia: “Hori da modurik onena elkar ezagutzeko, eta Eurohiria lanerako, bizitzeko eta interakziorako espazio komun gisa normalizatzeko, etorkizuneko belaunaldien artean”. Azkenik, aditzera eman du eskolarteko trukaketek ingurugiroarekiko sentsibilizazioa errazten dutela, ikasleak naturaren kontserbazioan inplikatuz: “Orain, gure eginbeharra da parte hartu duten 250 ikasleek elikadura jasangarriaren eta osasuntsuaren inguruan egindako lana balioan jartzea. Etorkizuneko erronka hori jorratzen ari gara dagoeneko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan”.Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko Agentziak sustatzen dituen eskola arteko trukaketen amaierako jardunaldia ospatu da gaur Irunen. Aurtengo edizioan, 12 eta 15 urte bitarteko 250 ikasle inguruk parte hartu dute, Gipuzkoa eta Lapurdiko 16 ikastetxe ordezkatuz. Topaketa hauek urtero egiten dira 2005az geroztik, eta ingurugiroari lotutako gairen bat eduki ohi dute abiapuntu. Eurohiriak kultura, hizkuntza eta paisaia arloetan duen aberastasuna ezagutaraztea, Euskal Eurohiria herritarren artean ikusaraztea, eta ingurugiroarekiko sentsibilitatea areagotzea dira helburuak, talde lana bultzatzeaz eta ikasleak partaitdetza kulturan hezteaz batera.
Hauexek dira 2018an parte hartu duten hezkuntza zentroak: Chantaco (Donibane), Eguzkitza (Irun), Ste Anne (Angelu), Aldatze (Eibar), Jesuitinas (Donostia), Camus (Baiona), Koldo Mitxelena (Errenteria), Toki Alai (Irun), St. Thomas D’aquin (Donibane), Santa Teresa (Donostia), La Salle (Beasain), St. Joseph (Baiona), Niño Jesús de Praga(Donostia) eta Talaia (Hondarribia).
Aurtengo lanerako gaia elikadura jasangarria izan da. Ikastetxe horiek binaka edo hirunaka elkartu dira trukaketa jardunaldiak egiteko, azken hilabeteetan. Trukaketek bi egun irauten dute, eta horretarako gaua aterpetxe batean igaro ohi dute ikasleek. Jarduera horiek beste hainbat ekintzekin osatzen dira, hala nola bisita gidatuak (beste hizkuntza praktikatuz), non ikasleek, beste ikastetxeekoei beraien zentroa edo hiria erakusten dieten. Gainera, landu beharreko gaiarekin lotutako hainbat jarduera egin dituzte: kilometro zero produktuak eta produktu ekologikoak saltzen dituen kooperatiba batera bisita, bertako azoka tradizional bat bisitatu eta saltzaile eta ekoizeekin hitz egin, arrantza jasangarriaren mundua ezagutu…
Gaur Irunen egindako ekitaldi bereziarekin, amaiera eman zio aurtengo edizioari. Talde bakoitzak bere azterketa lanaren emaitzak aurkeztu ditu, Ficoba azoka gunean egindako ekitaldian. Bertan izan dira Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, eta Iker Goiria Kanpo Harremanetako zuzendaria. Ondoren, ikasleek bazkaria eduki dute, Bidasoako Interpretazio zentroa bisitatu dute, eta jolasekin eta dantzaldiarekin elkar agurtu dute, arratsaldean.
Lasak adierazi du proiektu honek interes handia pizten duela Gipuzkoako ikastetxeen artean, urtero oso modu positiboan baloratzen dutela ikasleek zein irakasleek, eta gazteen artean Euskal Hiriaren proiektua zabaltzeko asmoarekin oso ondo uztartzen dela. “Topaketa hauek aukera bikaina dira, mugaren bi aldeetako ikasleek elkar ezagutu dezaten aurrez aurre, lan egin dezaten ingurugiroa bezalako gai garrantzitsu baten inguruan, eta ikus dezaten asko dutela amankomunean. Eta gehiago dela batzen dituena, bereizten dituena baino. Hori da etorkizuna eraikitzeko eta Europa egiteko bidea: aurreiritziak, estereotipoak eta hesiak apurtzea; elkarrengandik ikastea, balioetan oinarrituta eta kulturak elkartrukatuz; lan taldean aritzea, informazioaren teknologa berrien potentziala aprobetxatuz; eta baita Eurohiriaren esparruko hiru hizkuntzen ikasketa bultzatzea, euskara, gaztelera eta frantsesa.
Halaber, nabarmendu duenez, guzti hori “oso modu naturalean” lortzen da, harreman pertsonalak baitira abiapuntu nagusia: “Hori da modurik onena elkar ezagutzeko, eta Eurohiria lanerako, bizitzeko eta interakziorako espazio komun gisa normalizatzeko, etorkizuneko belaunaldien artean”. Azkenik, aditzera eman du eskolarteko trukaketek ingurugiroarekiko sentsibilizazioa errazten dutela, ikasleak naturaren kontserbazioan inplikatuz: “Orain, gure eginbeharra da parte hartu duten 250 ikasleek elikadura jasangarriaren eta osasuntsuaren inguruan egindako lana balioan jartzea. Etorkizuneko erronka hori jorratzen ari gara dagoeneko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan”.1657