Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Irekita Deskargako autobide berria

Irekita Deskargako autobide berria

A-636 da errepide berriaren izendapena.

2019/03/26

Gaur goizean ireki da Deskargako autobide berria: 10:30ak aldera zabaldu da Beasaingo noranzkoan eta, bi ordu geroago, Bergarako norabidean. Errepide berria, beraz, erabilgarri dago jada edozein ibilgailurentzat. 25 hilabete eta 43 milioi euroko inbertsioa beharrezkoak izan dira autobide berri hau gauzatzeko. Lehen egun hauetan, eta errepidea berria denez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak arretaz gidatzeko eskatzen die gidariei, batez ere sarrera eta irteeretan.   

Gaur ireki den zatiak 5 kilometroko luzera du, eta honekin amaitzen da Beasain eta Bergara arteko korridorearen eraikuntza. A-636 izango da errepide berriaren izendapena eta, guztira, 23 kilometro izango ditu, aipatutako bi herrien arteko bidaia 11 minutu eskasetara murriztuz. Gainera, Deskargako zatiarekin osatzen da baita ere Gipuzkoako Biribilgunea delakoa, edukiera handiko errepideen sarea. Azpiegitura honek, guztira, 234,759 kilometro ditu eta, berari esker, lurraldeko herri guztiek izango dute autobidea 15 kilometro baino gutxiagora.

         Aurreikuspenen arabera, 9.000 ibilgailu baino gehiago igaroko dira egunero azpiegitura berritik, eta nabarmen hobetuko dira bai lurralde barruko zein kanpoko loturak. Horrela, Deba, Urola Garaia eta Goierriko bailarak beraien artean gerturatuko ditu, eta Gipuzkoako inguruko lurraldeekin dituen konexioak arinagoak izango dira: Deba bailara Nafarroarekin lotuko da Deskargako autobidetik Etzegaraterantz eginez; Goierri eta Urola Garaia, bere aldetik, Bizkaiarekin lotuko dira Deskargatik AP-1 eta AP-8ra igaroz, eta Arabarekin Deskargatik AP-1era pasaz.

         Punta-puntako teknikak eta konponbide teknologikoak eskatu dituzte obrek. 11 inausketa, 9 ezponda eta 5 biaduktu egin dira, 63, 21 eta 51 metroko gehienezko garaierakoak, hurrenez hurren. Baita diametro handiko piloteak eta urak drainatu ahal izateko 16 meatze-putzu ere, 22 metroko sakonera dutenak, lur azpiko zazpi solairuko eraikin baten adinakoa. Argiztapenak LED teknologia erabiliko du, eta etorkizunean teknologia adimentsua ezartzeko prestaturik egongo da errepidea, zuntz optikoari esker. Inausketei eusteko erabilitako altzairuzko kableen luzera 196 kilometrotakoa da.

         Gainera, oso garrantzitsuak izan dira aurretiaz eginiko konponketarako lanak eta azterketa geotekniko sakona. Era berean, etengabe auskultatu dira hartutako sostengatze neurriak, konponbideen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko. Ezponden jarraipena erabilitako materialaren artean, honakoak erabili dira: 19 inklinometro, 9 piezometro, 37 zama-zelula eta 50 mugarri topografiko. Horietako batzuk bertan mantenduko dira, kontrolarekin jarraitzeko. Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie obra honetan lanean ibili diren langile zein enpresei, eta baita proiektuan parte hartu duten Aldundiko eta Bidegiko teknikariei ere.

Azkenik, nabarmentzekoa da baita ere paisaiaren berreskuratzea izango dela proiektuaren beste arlo nagusietako bat, datozen hilabeteetan ikusgai egongo dena. 167.000 metro karratu hidroereingo dira (33 futbol zelairen parekoa), eta lur begetaleko 18.500 metro kubiko  zabaldu. Gainera, hainbat espezietako 15.000 ale landatuko dira, eta 16.000 ale landare igokarienak, inpaktu bisuala belarrarekin eta florarekin zainduz. Azpimarratzekoa da, berritasun gisa, hainbat tona konpost erabiliko direla, gipuzkoarrek birziklatzeko egindako ahaleginari esker.

  

1789