Diputatuen kontseiluak 2017ko abenduaren 27ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2017ko abenduaren 27ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2017/12/27
DIPUTATU NAGUSIA
- Diru laguntza ematea zuzenean Ataungo Udalari: Juan Arin Dorronsororen idazlan bildumaren argitalpena finantzatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Together Euskal Herria A.I.E. enpresari: 2017. urtean "Together" dokumentalaren sustapena finantzatzeko.
- Diru laguntza ematea zuzenean Eriz Zapirain Albizu jaunari: "Euskal Herria zuten helburu" dokumental saila finantzatzeko.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru ekarpen osagarria egitea Kirolgi Fundazioari: Club Iraurgi SB taldeak LEB ORO Ligako lehiaketan duen parte hartzea finantzatzen laguntzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- 2018. urteko Araugintza Plana onartzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Gastu gehigarria baimentzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen 2017ko deialdiari aurre egiteko.
- Onartzea Etorlur Gipuzkoako Lurra, SArekin sinatutako kudeaketa mandatuaren hitzarmenaren eranskina: behi haragitarako arraza desberdinetako hazitarakoak testatzera bideratutako arraza anitzeko zentro bat lortzeko zuzendutako inbertsioak egiteko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduak aldatu eta ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentak bi zerga horietan kalkulatzearren 2018an aplikatuko diren eguneratze koefizienteak onartzen dituena.
- Foru Dekretua, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen erregelamendua aldatzen duena.
- Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko erreklamazioa ebaztea (10/2006 Foru Araua, PFEZ).
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- 7/2016 Foru Arauan aurreikusitako kanonaren ordainpeko N-I eta A-15 errepideetako zati batzuk Bidegi SAri atxikitzea eta zehaztea ordaintzeko betebeharraren hasiera data.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea mendekotasunaren prestazio ekonomikoen gehienezko zenbatekoak.
1651