Japoniako ordezkaritza batek Explore San Sebastian Region marka turistikoa ezagutu nahi izan du
Japoniako ordezkaritza batek Explore San Sebastian Region marka turistikoa ezagutu nahi izan du
Hiroshima eta Kobeko ordezkaritza bat Aldundian izan da turismoko arduradunekin.
Setouichiko ordezkaritza bat Aldundian izan da, Turismo Departamentuko arduradunekin bildu eta Explore San Sebastian Region marka turistikoaren sortze eta ezarpen prozesuak aztertzeko.
Japoniako probintzia bat da Setouichi, zazpi eskualdez osatua; besteak beste, Kobe, Hiroshima, Yamaguchi, Kochi,... Irla txikiz josita dagoen "Inland Sea" itsasoaren inguruan daude eskualde horiek. Inguru ederra da benetan, nagusiki industriala eta tradizio gastronomiko garrantzitsua duena.
Duela gutxi, fusionatu egin dira SETOUICHI BRAND CORPORATION (40 enpresa pribatutik gora biltzen dituen elkartea) eta THE INLAND SEA-TOURISM AUTHORITY (inguru horretako agintaritza turistikoa), eta SETOUICHI DMO (Destination Managment Organization) sortu dute, sozietate publiko-pribatu bat, zeinaren helburua baita eremuko jarduera turistikoa areagotzea, “sektore turistikoa” egitea eta xede turistiko gisa sustatzea.
Setouichi DMOko ordezkaritza bat izan da Gipuzkoan: probintziako prefektura batzuetako ordezkari politikoak, sektore turistikoko profesionalak, unibertsitateko profesionalak, eta abar.
Gaur goizean Aldundian bildu dira Kultura eta Turismoko diputatu Denis Itxasorekin, eta interes handia erakutsi dute gure lurraldearen kudeaketa turistikoagatik eta administrazio publiko-pribatuagatik, nahiz turismo gastronomikoaren hainbat alderdirengatik. Bilera amaitu ostean, Explore San Sebastian Region bulegoan egon dira.
1746