José Ignacio Asensiok klima aldaketaren aurkako zeregin zientifikoaren garrantzia azpimarratu du Espainiako Epidemiologia Elkartearen 40. urteko Bileraren inaugurazio-ekitaldian

José Ignacio Asensio ingurumen eta obra hidraulikoetako diputatua izan da protagonistetako bat Espainiako Epidemiologia Elkartearen urteko 40. bileraren inaugurazio-ekitaldian. Bilera Gipuzkoako hiriburuan burutu da, eta arlo horretan mundu osoan ospe handiena duten profesionaletako batzuk bertaratu dira. Edizio hau “XXI. mendeko erronkak: ingurumena, klima aldaketa eta gizarte-desberdintasunak” lemapean egingo da, eta hiru egunez, klima aldaketak osasunean duen eraginari buruzko alderdi interesgarriak eta garrantzitsuak jorratuko dira.
José Ignacio Asensio: “Estrategikoa da, bai agenda politikoan bai zientifikoan, klima aldaketa eta gure osasunean duen eragina diziplina anitzeko ikuspuntutik eztabaidatzea eta hausnartzea, kongresu honek egiten duen bezala. Gipuzkoar guztion ongizatea zaintzearen aldeko apustu irmoan, trantsizio ekologikoaren bultzada indartuko dugu, politika jasangarri, inklusibo, berdintasunezko eta bidezkoen bidez, inor ez dadin atzean gelditu eta ez dadin gehiago kaltetu”.
Topaketa une erabakigarrian iritsi da; izan ere, uda honetan Naturklima Aldaketa Klimatikoaren Fundazioaren azken txostena ezagutu da, eta haren azterketek erakusten dute gaur egun estioak duela 50 urte baino 10 egun gehiago irauten duela. Denboraldi horretan, udako batez besteko tenperatura ere gradu bat igo da. Testuinguru honetan, bilera epidemiologikoak giltzarriak, eztabaida eta ondorio erabilgarriak eskainiko ditu, energia-trantsizioan eta mende honetako jasangarritasun-helburuetarako bidean erabakiak hartzeko prozesuari begira.
José Ignacio Asensioren hitzetan, “badakigu berotze globalak etorkizunean izango dituen ondorioak orain hartzen ditugun neurri eraldatzaileen mende daudela gero eta gehiago. Emisioak murrizteko eta tenperatura-atalase arriskutsuak eta itzulezinak ez lortzeko neurriak”.
2358