Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Jose Ignacio Asensiok “Gipuzkoa Zaindu” aurkeztu du, Gipuzkoa berde eta solidarioa sustatu nahi duen kanpaina berria

Jose Ignacio Asensiok “Gipuzkoa Zaindu” aurkeztu du, Gipuzkoa berde eta solidarioa sustatu nahi duen kanpaina berria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren kanpaina berria da “Gipuzkoa Zaindu”.

2023/02/14
Sostener Gipuzkoa

Ingurumen Departamentuak herritarrekin eta lurraldeko gizarte-, ekonomia-, industria- eta ezagutza-eragileekin lankidetzan garatu dituen ildo estrategikoetan oinarritzen da kanpaina,  Gipuzkoaren garapen jasangarria bultzatzeko eta egungo eta etorkizuneko belaunaldietako gipuzkoarren ongizatea zaintzeko.

Jose Ignacio Asensio: “Gure helburua beti izan da eta izango da Gipuzkoa zaintzea, garapen jasangarria bermatzea eta guztiontzako Gipuzkoa jasangarri, solidario eta bidezkoa ziurtatzea. Azken finean, Gipuzkoa berde eta solidario baten alde egitea”.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako diputatu nagusiordea eta Ingurumen diputatuak ‘Gipuzkoa Zaindu’ kanpaina aurkeztu du gaur, gure lurraldearen etorkizunerako jasangarritasunaren balioa finkatzeko asmoz. “Gure helburua beti izan da eta izango da Gipuzkoa zaintzea, garapen jasangarria bermatzea eta guztiontzako Gipuzkoa jasangarri, solidario eta bidezkoa ziurtatzea. Azken finean, Gipuzkoa berde eta solidario baten alde egitea”, esan du Jose Ignacio Asensiok.

Bere departamentuko bi zuzendariekin batera, Monica Pedreira Ingurumeneko zuzendaria eta Enrique Ramos Obra Hidraulikoetako zuzendaria eta bere taldeko beste kide batzuk lagunduta, Asensiok honako hau adierazi du: “Kanpaina hau azken zortzi urteotan enpresekin, industriarekin, ezagutza-zentroekin, talentu berriarekin eta herritarrekin egin denaren oroigarria da. Urte hauetan, Gipuzkoak zuen hondakinen arazo handia konpondu behar izan dugu, erronketatik aukeretara igarotzeko politika erabakigarriak lideratu ditugu eta klima-aldaketaren aurkako borrokan eta garapen jasangarriko arloan  erreferente gisa kokatu gara: ekonomia zirkularra eta gure lurraldeko energia-trantsizioa sendo eta irmo bultzatuz”.

Gaurtik aurrera, Lurradebus sareko hainbat toki eta kokapenetan ikusi ahal izango da kanpaina hau, baita ere geralekuetako markesinetan eta sare sozialetan.  Kanpainak, Gipuzkoa zaintzeko,  denok, bakarka nahiz taldean, dugun zereginaren berri eman eta parte hartzea gonbidatu nahi ditu herritar guztiak. Horren erakusgarri da kanpainaren irudia: eskuen sinbolismoa, gure lurraldeko irudiak gainjarrita. Irudi horiek, hain zuzen, gizarte-, hezkuntza-, industria-, energia- eta natura-eremuetan egindako lana adierazten dute. “Kanpaina honen eskuek Gipuzkoaren konpromiso kolektiboa sinbolizatzen dute. Egunero elkartzen, laguntzen eta lantzen direnak Gipuzkoa zaintzeko. Gipuzkoa zaintzea amankomunean landu behar dugun borondatea izan behar du,  eta  hor, erakundeoi,   gizartearen ahalegin partekatua bateratzeko bidea izan behar dugu” adierazi du Asensio diputatuak.

  

4270