Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro José Ignacio Asensio PLASNOR enpresa bisitatzera joan da etorkizunera begira dituzten erronkak ezagutzeko

José Ignacio Asensio PLASNOR enpresa bisitatzera joan da etorkizunera begira dituzten erronkak ezagutzeko

Etorkizunera begira enpresak dituen erronkak ezagutu dituzte eta Gipuzkoako plastikoaren industria gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

2021/04/27

Plasnor, estrusioan eta termokonformazioan liderrak dira, automoziorako, etxeko tresna  elektrikoetarako eta logistikarako gai plastiko amaiera duten artikuluetan espezializatuta dago. Foru diputatuak eta Ingurumeneko zuzendariak, Plasnoren zuzendaritzapean, hainbat pieza ekoizteko prozesua ezagutu ahal izan dute, baita etorkizuneko erronka nagusiak partekatu ere.

Plasnor-en teknologiak gero eta presentzia handiagoa du euskal industriako sektore nagusietan, hala nola, teknologia berriztagarrietan, ibilgailu elektrikoan, eta abar... I+G+B teknologiak sektore estrategikoetara eraman ditu. Estrusioaren eta termokonformazioaren teknologiak gaitasun handia ematen diote plastikoari; pisua murriztea, edo metalaren zein konpositeen ordezkoa izatea, esaterako.

45 urtetik gorako esperientziarekin, gaur egun Plasnor-ek salmenten % 70 baino gehiago esportatzen du bost kontinenteetara. Aspalditik ari da Plasnor merkatuak nazioartera zabaldu eta dibertsifikatzeko estrategiaren alde egiten, eta, horri esker, bere produktuak mundu osoan lehiakorrak dira.

Gainera, guzti honi beste faktore garrantzitsu bat gehitu behar zaio: jasangarria izatea, % 100 birziklagarria den materiala, eta ekoizpen-prozesuan % 0ko hondakina sortzea.

Bestalde, azpimarratu behar da Plasnor-ek COVID-19aren pandemiari aurre egiteko behar-beharrezkoak diren materialen  fabrikazioan parte hartu duen euskal enpresetako bat izan dela. Produkzio-baliabideak egokitu egin ditu Legazpiko enpresak manpara babesgarrietarako PMMA gardena,  edo ospitaleko altzarietarako piezak egiteko.

Foru diputatuak adierazi duenez, “Gipuzkoako industria egiten ari den ahalegina baloratu behar da. Plasnor-en kasuan esaterako, eta orokorrean plastikoaren industria osoaren kasuan bezala, estrategia jasangarrietara, ekonomia zirkularrera eta ingurumena errespetatzen duten irtenbideetara bideratzeko. Irizpide horiek eramango dituzte gure enpresak nazioartean lehiakorrak izatera”.

  

1961