Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Entrenatzaileek eta adingabeko kirolariek teknologia digitalak modu egokian erabiltzeko gida

Entrenatzaileek eta adingabeko kirolariek teknologia digitalak modu egokian erabiltzeko gida

‘Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko Gida’.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako eta Bizkaiko Aldundiekin batera landu du ‘Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko Gida’.

 

Proiektu horren helburua hauxe da, kirol erakundeetako –klubak edo ikastetxeak– entrenatzaileei eta arduradunei tresna bat eskaintzea, entrenatzen dituzten edo erakundeko kide diren haurrekin eta nerabeekin mugikorren edo sare sozialen bidez nola komunikatu behar duten jakiteko aukera emango diena.

 

Kirol munduak ere zerikusia du gizartearen errealitatearekin, kontuan izanik, gaur egun, Whastapp, Instagram, Facebook edo Snapchat bezalako tresna digitalak gero eta gehiago erabiltzen dituztela kirol eremuko pertsonek eta taldeek ere. Beste onura batzuen artean, entrenatzaileei beren kirolariekiko komunikazioa eta koordinazioa errazten dieten sare sozialak dira. Dena den, baliabide edo sare sozial horiek arduraz erabiltzen ez badira arriskuak edo ondorio negatiboak ekar ditzakete, are gehiago adingabeak tartean daudenean. Hala, tresna horien erabileran ondokoak gerta daitezke: kideekiko, aurkariekiko edota arbitroekiko errespetu falta edo mehatxuak, kideekiko erasoa (ciberbullyinga), berdintasunezkoak ez diren jarrerak (sexistak, arrazistak, xenofoboak etab.), irudi konprometituen hedapena, eta baita sexu-jokabide desegokiak ere, helduok zuzendu edo saihestu behar ditugunak.

 

Gida hau aitzindaria da kirol eremuan eta bere asmoa da baliabide bat izatea teknologia digital berrien ardurazko erabilera ezagutzera emateko eta errazteko, baita helburu horretan kirol erakundeak sentsibilizatu eta inplikatzeko ere. Erakundeek, errealitate berri honen aurrean izan behar dugun jardunbideari buruzko informaziorik ezaren aurrean, esparru etiko bat eskaintzen diete adingabeekin diharduten kirol erakundeei, eta jardun egoki batzuk proposatzen dituzte, kirol eremuan teknologia digitalen erabilera zuzena bultzatzearren.

 

Gainera, entrenatzaileek beren kirolariekin itun digital bat sinatu dezaten proposatzen du gidak. Irtenbidea, erabilera debekatu baino gehiago, behar bezala bideratzean datza". “Adingabeek eskubidea dute informazio egokia bilatzeko, jasotzeko eta erabiltzeko beren garapenerako, eta arreta berezia jarri beharra dago teknologia digitaletako eta hedabideetako alfabetatzean. Etapa ebolutibo bakoitzak jarraipena eta monitoretza eskatzen ditu adingabeei segurtasunez eta erantzukizunez jardutea ahalbidetzeko", adierazten da gidan.

 

Gidaren esteka:  https://goo.gl/CSD2Pi​ 

  

1652