Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro KL-Oñati lantegi berria eskualdean eredu izango da eta lan aukera berriak ahalbidetuko ditu

KL-Oñati lantegi berria eskualdean eredu izango da eta lan aukera berriak ahalbidetuko ditu

Peña diputatuak gizarteratzearen garrantzia azpimarratu du; ekonomia lehiakorrago bat lortzeko giltza dela dio

Oñatiko KL Katealegaiako lantegiaren irekieran proiektuaren garrantzia azpimarratu dute bertaratutakoek: Debagoiena eskualdean, desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan aukera ezinhobea dakar proiektuak eta gainera, etorkizunerako ere, lan aukera berriak sor ditzake. Gizarte Politikako Diputatua,  Maite Peña, Oñatiko alkatea, Mikel Bian, Once-Gipuzkoako zuzendaria Encina Rey, Lanbiden Lan Aktibaziorako zuzendaria, Gotzone Sagardui,  eta KLko presidentea, Pablo Núñez izan dira eguerdian egin den irekiera ekitaldian. Guztiak bat etorri dira, esatean, horrelako baliabideak oso garrantzitsuak direla desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko.

 

Maite Peña, Gizarte Politikako diputatuak gizarteratzearen aldeko apustua argia egin du: “ Zailtasun gehien dituzten pertsonen gizarteratzeak, laboralki zein sozialki, garrantzia handia dauka: ongizatea dakar gizartean eta are gehiago, lehiakortasuna ere sendotzen du. Gipuzkoa mundu  mailan eredu da gizarte parekatu bati dagokionean eta maila horretan segi nahi dugu”, azaldu du Peña diputatuak.

 

 

 
4.100 m2  industria proiektu berri batentzat

 

 

KL Oñati lantegiak 4.100 m2  ditu, horietatik erdia, 2.000 m2 , ekoizpen industrialera bideratuta. Desgaitasunen bat duten 50 lagun baino gehiagok egiten duten bertan lana. KL-ko arduradunek azaldu dute, “lantegiak lan-aukera handiak eskeintzen dizkiela desgaitasunen bat duten pertsonei eta  gizarteratzean laguntzeko,  urrats garrantzitsua izan daitekeela lantegi hau”.

 

 

Ulma, Polmetasa edo Tasa, bailarako enpresa garrantzitsuenetarikoentzat lan egiten du Oñatiko KL-k eta bertako langileek, lan oso ezberdinak egiten dituzte: automoziorako piezen kalitatea neurtzea, taladratu eta mekanizatuak, sarrailagintza edo muntaia elektromekanikoak besteak beste. Eta etorkizunerako, negozio aukera berriak eskeini ditzake, Katealegaiak Gipuzkoan barna dituen beste bezero batzuen lanak Oñatiko plantara eramanda.    

 

 

 

KL katealegaia, GIpuzkoan disgaitasuna duten pertsonentzako enpleguan eredu

 

 

KL katealegaia irabazi asmorik gabeko sozietatea da, eta desgaitasunagatik bazterkeria arriskuan egon daitezkeen pertsonentzako lanpostuak sortzea eta mantentzea du helburu. Egun, KL-k  12 lantegi ditu Gipuzkoan eta zuzenean, 800 pertsonei ematen die lana; horietatik herenak, desgaitasun larria du. KateaLegaiak  gizarteratze sozio-laborala lortzeko prozesu osoa egiten du,  orientatzetik hasi eta  lanpostuan laguntza eskeintzera arte.

 

Enpresa eredu partehartzailea defendatzen dute, langileak eurak izan daitezela sozietatearen zati baten jabe; Katealegaiaren %70,  600 langile ingururen eskutan dago, gainontzekoa Gipuzkoan alor honetan erreferente diren erakunde eta elkarteen esku (Gipuzkoako Foru Aldundia, Ilunion eta Gureak).

 

KL katealegaia-k  ekoizpen industrialeko proiektuak egiten ditu, inguruko enpresa garrantzitsuenekin lan eginez. Lan oso ezberdinak egiten dira Katealegaian: automozioko piezen kalitatea bermatzen duten kontrol probak, galdaragintza, muntaia elektronikoak, kableatzea, bobinak egitea, muntaia elektromagnetikoak, logistika zerbitzuak…  prozesu osoak lantegietan bertan egiteko gai izanda.

 

 

 

 

 

 

 

  

1869