KMko SOLASAK
KMko SOLASAK
Ostiral honetan Aforismoaz eta sare sozialetaz hitz egingo dute Juan Manuel Uria poetak – eta Manuel Neilak poeta eta literatur-kritikoak.
KMk antolatu duen ziklo honetan, bi errealitate agerian jarriko dira kontzeptu beraren eduki eta mugen inguruan. Helburua ez da bi aldeek lotutako akordioa lortzea izango, kontrakoa baizik: eztabaida sustatzea, distantzia handitzea eta, galderari galdera, erantzunari erantzuna, arrazoimenari arrazoimena josten, ideien arteko desadostasuna elkarrekin bizitzea. Ostegun honetan Aforismoaz eta sare sozialetaz hitz egingo dute Juan Manuel Uria – Manuel Neilak
Elkarrizketarik gabe maitasuna ezinezkoa da, jakina da elkarrizketarik gabe hizkuntza hil egiten dela, ito egiten gara, irtenbiderik ez dago, kultura garatzerik ez dago, ideiak lantzerik ez dago elkarrizketarik ez bada, ez da sormenezko testuingururik izaten, ezta elkarrekin hausnartzeko tresnarik ere, elkarrizketarik gabe ez dago etorkizunik! Gizon eta emakume, gizaki egiten gaituen ezaugarririk sendoenetakoa elkarrizketarako dugun gaitasuna da. Funtsezkoa da elkarrizketak iritzi ezberdinen arteko elkarlanean jokatzen duen papera, ikuspuntu ezberdinen errespetuzko kultura sustatzen du, eta batez ere bizitzarako balio du, norekin hitz egin izateak gure bizitzari zentzua eman ahal diola.
Elkarrekin hitz eginez, solaskideek ideia bat nola eszenaratzen duten ikusten dugu. Horregatik, KMk antolatu duen ziklo honetan, bi errealitate agerian jarriko dira kontzeptu beraren eduki eta mugen inguruan.
Beraz, helburua ez da bi aldeek lotutako akordioa lortzea izango, kontrakoa baizik: eztabaida sustatzea, distantzia handitzea eta, galderari galdera, erantzunari erantzuna, arrazoimenari arrazoimena josten, ideien arteko desadostasuna elkarrekin bizitzea.
Pentsamenduaren txanda da orain, eta nola ari den garatzen ulertu, sentitu eta biziko dugu.
Koordinatzaileak
Jon Obeso eta Jose Luis Padrón
KOLDO MITXELENA KULTURUNEKO ARETO NAGUSIAN
Ekainak 2
19:00etan
Aforismo, máxima, ocurrencia y red social
(El @forismo en la era like)
Juan Manuel Uria – Manuel Neila
Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha
Aforismoa ona bada, orduan esaldia zoragarria da, tonu ironikoa duen egia, filosofia erabat gauzatua ikustea, bete-betean asmatzen duen gezia da, adimenaren muinean du jopuntua, irtenbide bila doa bertara eta topatuko du, umore fina da, txikikeria handia, laburduraren xarma, etika sotila, gramatikaren arintasuna da, gorengo zinismoa, neurtitz gezurtaezina da, pasarte txiki bikaina, sintaxi-dotorezia, aldi berean da esateko modu arkaikoa zein modernoa, liburukote baten guztiz kontrakoa, iseka gailena, ipuin sintetikoa da, asmamen zientifikoa, zorroztasun gogoangarria da, hitz-joko adierazgarria, paradoxa asaldagarria da, lerro bakarreko autobiografia, ezin ahaztuzko definizioa da, jakituria hotz eta motza, bat-bateko poztasuna da, ikuskizun subertsiboa da, latinmina da, aforismoa on bat inteligentziaren erotismoa da.
Juan Manuel Uria (Orereta, 1976). Honako poema bilduma hauek kaleratu ditu: Puerta de coral, ¿Quién es Werther?, Transformaciones, Manzana de vaho, Las huellas del límite, Hablar porque la muerte, Lilith eta Dos por la mañana aforismo liburua. Prosa poetikoa da nagusi bere azken lanean: Harria. Irakurraldiak egin ditu Nikaraguan, Guatemalan, Mexikon, Argentinan edota Uruguain, besteak beste. Estatuko zein nazioarte mailako aldizkarietan kolaborazioak egiten ditu. El Gallo de Oro argitaletxeko zuzendari-kidea da.
Manuel Neila (Hervas, Caceres, 1950). Poeta, literatura kritikaria eta itzultzailea. El camino original lanak biltzen du haren obra poetikoa. El silencio roto, Pensamientos de intemperie, Pensamientos desmandados aforismo liburuak idatzi ditu. La levedad y la gracia argitaratu berri du, espresiobide laburrei buruzko ikerlana hain zuzen. "A la mínima" aforismo bildumako zuzendaria da, Editorial Renacimiento argitaletxean.
1553