Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Komunitate islamikoarekin lankidetzan aritzeko batzordearen lehen bilera

Komunitate islamikoarekin lankidetzan aritzeko batzordearen lehen bilera

ADOS Aholku Batzordeak Euskadi mailan egingo du lan, bizikidetza sustatzeko

Komunitate islamikoarekin lankidetzan aritzeko batzordearen lehen bilera

 

 

Bizikidetzako eta Giza Eskubideetako zuzendari Maribel Vaquerok hartu du parte ADOS Aholku Batzordearen lehen bileran, beste 15 eragilerekin batera. Helburua da bizikidetza sustatu eta arrazismoaren, xenofobiaren eta erlijioagatiko nazioarteko terrorismoaren aurka egitea.

Lehen batzarrean hartutako erabakien artean, zehaztu da euskal gizartean dauden komunitate islamiarren egungo errealitate eta perspektibei buruzko txostenen enkargua eta lantaldea eratuko dela proposamen eta neurriak aztertzeko. Era berean, elkarlanerako komunikazio kanalak ere ezarri dira.

ADOS batzordeak osatzen dute Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, EUDELek eta Euskadiko komunitate islamikoetako hainbat ordezkarik.

  

1309