Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Kontziliazio erantzunkidea sustatzeko lanean, enpresen papera aztergai

Kontziliazio erantzunkidea sustatzeko lanean, enpresen papera aztergai

Gipuzkoako Erantzunkide Sareak lan eta formazio jardunaldia antolatu du gaur goizean Igartzako jauregian

Igartzako jardunaldia

Kontziliazio erantzunkidean sakontzeko konpromiso irmoa hartu duten 35 enpresek osatzen dute Gipuzkoako Erantzunkide Sarea, epe luzeko politikak garatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren testuinguruan. Gaur goizean Beasaingo Igartza jauregian lan eta ikasketa-tailer  jardunaldia egin dute gaur sare honetako kideek, tokiko hainbat enpresen parte hartzearekin.

Erakundeen eraldatzean eta genero ikuspegian aditu Silvia Murielek hitzaldia eskaini die Igartzan elkartu diren 30 lagun ingururi, kontziliazio erantzunkidea sustatzeak herritarrei, ekonomia ehunari eta gizarteari oro har ekar diezazkiokeen onuren inguruan. Jardunaldian, baita ere, sareko enpresek alor honetan duten egoeraren erradiografia azaldu dute eta, amaitzeko, enpresek beren gogoetak partekatu eta aurkeztu dituzte jendaurrean.

2018ko irailetik martxan dago Erantzunkide Sarea, lurraldeko enpresa eta erakundeetan kontziliazio erantzunkidea sustatu eta emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzea helburu. Bere ibilbidea hasi zuenetik dagoeneko 35 enpresa eta erakunde inplikatu dira berdintasuna ala kontziliazioan sakontzeko bultzada emateko ekimenean. Guztira, sareak dituen 35 enpresak kontuan hartuta, garatutako ekimen ezberdinak dagoeneko 6.592 langilerengana iritsi dira Gipuzkoa osoan –%57  gizonezkoak eta %43 emakumezkoak–.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendariak, Miren Elgarrestak, gogorarazi du lan mundua dela hain justu “gizarte eraldaketan eragiteko palanka nagusietako bat” eta enpresak animatu ditu kontziliazio erantzunkidea sustatzeko neurriak bultzatzen jarraitzera.

Gaurko jardunaldia Beasainen egin da, hain zuzen ere, Goierriko herria kontziliazio erantzunkidearen esperimentazio-probaleku delako HerriLab proiektuaren bitartez. Beasaingo alkateak, Aitor Aldasorok, egitasmo honen oinarriak azaldu ditu. Herriko eragileak eta biztanleak inplikatuz, elkarlanean, emakumeen eta gizonen berdintasuna era esanguratsu eta iraunkorrean sustatzeko ekintzak diseinatu, probatu eta ezartzen ari dira azken hilabeteotan. Egitasmo honetan ere enpresen alorrak protagonismo berezi du. Esperientzia aitzindari honetatik eratorritako ezagutzak berdintasun eta kontziliazio politiketarako baliatuko dira, eta aldi berean, eredu bezala balioko dute lurraldeko beste udalerri eta eskualdeetan antzerako esperientziak egiteko.

 

  

1912