Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Kultura departamentuak 3 kontzertu antolatu ditu Iparragirreren omenez, jaio zeneko 200. Urteurrenean

Kultura departamentuak 3 kontzertu antolatu ditu Iparragirreren omenez, jaio zeneko 200. Urteurrenean

Lehen kontzertua igandean izango da, hilak 22, 19:00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Bigarrena, Eibarren, azaroaren 25ean. Eta azkena Urretxun abenduaren 8an.

2020/11/19
  • Mari Jose Telleria Kultura Foru zuzendaria “Jose Maria Iparragirre garai baten sinboloa izan zen, eta haren musikak irudimen sortzaile eta herrikoia ahalbidetu zuen, gure herriaren sentimenduaren parte izan dena historian zehar transmititu den naturaltasunarekin”.

2020ko abuztuan Jose Maria Iparraguirre poeta eta musikariaren jaiotzaren 200. urteurrena izan da. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak hari omenaldia egitea planteatu du Aurkezten den proposamen eszenikoak Iparraguirreren nortasunaren, ibilbidearen eta garaiaren profila azalduko du bere abesti ikonikoenen artean 7 hautatuta: begirada poliedrikoa ikuspegi desberdinetatik, bere unibertso pertsonalean oinarritutako mintzaira sentsorial eta poetikoarekin, publiko guztientzat modukoa, eta glosa epikotik aldentzen den diskurtsoarekin.  Giza erretratu hori erakusten joango zaigu bere inspirazio-iturriak (lurra eta hizkuntza), bere karisma (bihotza), bere tresnak (gitarra), bere lan-eremua (plazara!), edo bere obra ezagunena (zuhaitza).

IPARRAGUIRRE 7 ikuskizunean zuzeneko musika, ikus-entzunezkoak, errezitatzeak eta dantza biltzen dira.

Ikus-entzunezkoek testuinguruan jartzen dituzte Iparraguirreren obrak Iraia Okinaren ilustrazio bizidunen bitartez, eta Olatz Beobide aktoresa haiek “kontatzen” joango da agertokia Amaia Elizaran dantzariarekin partekatzen duen bitartean.

Musikari dagokionez, abestien interpretazioak haietara hurbilduko gaituzte errespetu osoz, baina aurreiritzi eta loturarik gabe, kolore musikal desberdinen bahetik pasatuz. Labur esanda, libre, Iparraguirre bera bezala. Horretarako, Alberto Lizarralderen musika-zuzendaritza daukagu, eta soinu-paleta zabal batean mugitzen diren musikarien parte-hartzea, hain zuzen ere, musika tradizionala, rocka, jazza eta inprobisazioa, antzinako musika, gospela, musika garaikidea…

Hauek dira musikariak: Lide Hernando (ahotsa), Beñat Axiary (ahotsa), Sorkunde Idigoras (pianoa, zango-biola, loop-ak, ahotsa), Josetxo Silguero (saxo sopranoa eta baritonoa), Xabi Zeberio (nyckelharp, loop-ak, ahotsa), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina, efektuak, ahotsa).

50 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak sustatua.  Morgancrea-k diseinatu eta egindakoa, Carlos Rodríguez eta Asun Lasarteren zuzendaritzarekin.

  

1661