Kulturak datorren urtean %66-a igoko du arkeolokiako indusketari zuzendutako dirutza
Kulturak datorren urtean %66-a igoko du arkeolokiako indusketari zuzendutako dirutza
2016ko indusketa arkeologikoetatik aurkikuntza garrantzitsuak atera dira, hala nola haitzulotako gizakiaren presentziarik antzinakoena Gipuzkoan.
Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak 2016an Gipuzkoan izandako indusketei eta aurkikuntzei buruzkoa balantzea egin du. Itxarekin batera prentsaurrekoan izan dira Álvaro Arrizabalaga, Iosu Etxezarraga, Xabier Peñalver eta Mertxe Urteaga arkeologoak eta Iñaki Amundarain Amezketako alkatea,
Diputatuak azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak mantendu ohi ditu indusketak krisiaren urte okerrenetan ere. Proiektu asko eskatzen dira urtero eta lurralde osoan zabalduta agertzen dira. Instituzio eta Elkarte ezberdinak eskatzen dituzte, gainera (EHU-k, Burgoseko CENIEH-k –Centro internacional para el Estudio de la Evolución humana) Aranzadik, Arkeolanek, Burdina Taldeak, Antxieta Taldeak, Munibe Taldeak, Burdiñola Elkarteak. Azpimarratzekoa da bereziki azken bolondres talde hauen lana.
Aurten Arkeologia ikerketarako eta zabalkunderako diru-laguntza eskatuz 42 proiektu aurkeztu dira. Diru-laguntza jaso dutenen artean 13 proiektu urtetan zehar zabaltzen diren indusketa arkeologikoak dira. Handienak, Lezetxiki, Munoaundi, Basagain eta Atxorrotxekoa dira. Beste 18 proiektu miaketa, zundaketak eta arte ikerketak osatzen dituzte. Geratzen diren diru-laguntzak materialen ikerketei dagozkie. Guztira 101.500 € banatu dira, 131.500 Praileaitzeko indusketa eransten badiogu. Proiketu askok badute udalen bideko beste finantziazio iturri bat. Eskertzeko da, hortaz, Azpeitia, Azkoitia, Arrasate, Amezketa, Errenteria eta Eskoriatzako udalen inplikazioa.
Proiektu berriak dira aurten San Juan Artiako elizaren indusketa (Oñati), Arrasateko eta Legazpiko zepadien ikerketak, burdinaren aintzinako metalurgiarekin zuzenean loturikoak, Gizaburua tumuluaren indusketa, Geoarkeologiarekin loturiko proiektua Burgoseko CENIEH-k burutu nahi duen Amaldari buruzko ikerketa eta Aralarren Arritzagan egin den indusketa arkeologikoa.
Datorren urteari begira, igoera oso garrantzitsua emango da aurrekontuak dauden bezala onartzen badira, eta diru kopurua 198.000 eurotakoa izango da, %66ko igoerarekin. “Urtetik urtera geroz eta proiektu gehiago aurkezten dira. Proiektu horietako askok interes zientifiko handia dute, ikerketa arkeologikoaren hutsuneei erantzuna ematen baitiete. Gainera, inpaktu nabarmena dute gizartean, boluntario asko mugiarazten baitituzte –horietako asko unibertsitateko ikasleak, proiektu horiek beren praktikak egiteko baliatzen dituztenak", azaldu du Itxasok.
Orain arte egin diren indusketen artean azpimarra daitezkeen emaitzak Anoetako Basagaingo herri gotortuan, Bidania-Goiazko Sanpedroburun, Amezketako Arritzagako Brontze Aroko meagintzan eta Arrasateko Lezetxikiko koban eman dira. 2016ko indusketa arkeologikoetatik aurkikuntza garrantzitsuak atera dira, hala nola haitzulotako gizakiaren presentziarik antzinakoena Gipuzkoan, meatzaritza Brontze Aroan, aro aldaketa edo Goi Erdi Aroa.
Alvaro Arrizabalaga Doktoreak (E.H.U-ko irakasle titularra)k Lezetxikiko indusketei buruz hitz egin du. Lezetxikiko indusketak azken 21 urte hauetan emaitza oso onak eman ditu. Gizakiaren presentzia ziurtatu da azken 200.000 urtetarako. Aurten haitzuloaren sarrera berri bat aurkitu da.
Iosu Etxezarraga Arkeologoak (Goi ertaroan aditua) Bidania-Goaitzeko Iromendiko Sanperdoburuko aztarnategian egindako indusketei buruz hitz egingo du. (Haur baten enterramenduan aurkituriko koilare bitxi bat erakutsi du). Oso aztarnategi garrantzitsua da Gipuzkoaren historiaren “gara iluna” argitzeko. Hiribilduak sortu aurretik “aldea” edo herrixkak zeuden sakabanatuta Gipuzkoan zehar eliz baten inguruan. Kristautasunaren lehenengo zantzuak ikus daitezke.
Xabier Peñalver Doktoreak (Burdin Aroan aditua eta Aranzadi Zientzioa Elkartekoa) Basagaingo indusketen berri eman du. Aurten berrikuntza handiak daude. (Fibula zoragarri bat azaldu da) Basagaingo Burdin Aroko defensa sistema argitzen ari da eta aurten aurkitu diren pieza bereziak (fibula tarte), kronologia aldaketa batzuk proposatzen ditu.
Amezketako Alkatea eta Mertxe Urteaga arkieologoak Arritzagako Brontze Aroko meagintzari buruz egiten ari diren indusketen emaitzen berri eman dute. (Orein adar bat meagintzan erabilitakoa ekarri dute). Ez da batere ohikoa Brontze Aroan egindako meagintza lanen testigantza edukitzea Arritzagan dugun bezala. Kobrezko lingote txiki bat ere badugu ziurtatzen duena hor bertan urtzen zela Brontzea orain dela 3.500 urte.
1631