Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Urtezahar gaueko ospakizunetan tentu osoz jokatzea eskatu du Aldundiak

Urtezahar gaueko ospakizunetan tentu osoz jokatzea eskatu du Aldundiak

Pertsonentzat eta ondasunentzat material piroteknikoa erabiltzeak dakarren arriskua gogorarazi du

2016/12/30

Prebentziorako, Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Aldundiaren Zerbitzutik, gogorarazten dute, egunotan, zuhurtziaz jokatzea beti, batez ere suteak sor ditzaketeen elementuak erabili aurretik. Imanol Lasak, Zerbitzuko arduradun politikoak, herritarrei eskatu die “arreta osoz” eta “sen onarekin” jardutea Urtezahar gaueko ospakizunetan zehar. Izan ere, ohikoa da material piroteknikoaren erabilera dela-eta, ezbehar eta istripu kopuruak gora egitea.

Suziriak, bengalak, eta bestelako piroteknia artikuluak erabiltzeak dakarren arriskua azpimarratu du Lasak, bai pertsonentzat, eta baita ondasunentzat ere. “Material piroteknikoaren manipulazioak arrisku handia dakar, ez bakarrik petardoak edo suziriak jaurtitzen dituztenen, baita hirugarren pertsonen segurtasunarentzat ere, gailu hauek nora joko duten ezin baita aurreikusi”.

Udal ordenantzak betearazterakoan zorrotzak izateko eta prebentzio neurriak indartzeko eskatu die udal ordezkariei, baina, batez ere, “norberaren erantzukizunari” heldu dio. Araudia udalerri bakoitzaren en menpe badago ere, foru zerbitzuak suteak eta horien hedapena saihesteko egiten duen prebentzio lanaren barruan, gomendio hauek errespetatzeak duen garrantzia nabarmendu du:

•          Ez jaurti piroteknia gailurik suteak sor daitezkeen elementuei: ibilgailuak, edukiontziak….

•          Su artifizialak erabiliz gero, ez jaurti espazio itxietan, edo eraikinak dauden inguruetatik gertu, leihoetatik edo balkoietatik sartu, edo irisgarriak ez diren estalki eremuetan geldi daitezkeelako. 

•          Halako materialak erabiliz gero, espazio irekietan erabili, su har dezaketen materialik gabekoetan (zaborra, zuhaiztiak, begetazio hondaren akumulazioa duten eremuak…).

•          Ez erabili bengalarik, su eragileak diren materialik, eta ezta sua har dezaketen materialik ere (gasolinak, disolbatzaileak, spray-ak…).

•          Haizearen menpe gelditzen diren eta kontrolagarriak ez diren su-materialik ez erabili, bereziki faroltxo hegalariak.

•          Suak itzaltzeko bitartekoak lokalizatuak eta eskura eduki (su-itzalgailuak edo ur ontziak).

•          Su txikirik edo sute-hasierarik gertatuz gero, berehala deitu 112 larrialdien telefono zenbakira.

•          Sen ona eta zibikoa erabili, beste herritarrek festaz bakean gozatzeko duten eskubidea errespetatuz. 

 

  

1480