Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Aldundiak 2,9 milioi euro banatuko ditu 40 lankidetza-proiekturen artean

Aldundiak 2,9 milioi euro banatuko ditu 40 lankidetza-proiekturen artean

%25 igo dira laguntza jasoko duten proiektuen kopurua.

  • Gipuzkoako Aldundiaren lankidetza-politika berriak % 25 gehitu ditu 2016an laguntzak jasoko dituzten proiektuak
  • Denis Itxaso: “Lankidetza gizarte gipuzkoarrera irekitzen ari gara eta partaidetza-baliabide berriak ezarriko ditugu herritarren elkartasuna bideratzeko”
  • Proiektu guztiek barnean hartzen dituzte genero-ikuspegia, giza eskubideak, kolektibo ahulenen defentsa, etab.

Aldundiaren Kultura eta Lankidetza Departamentuak 2,9 milioi euro banatuko ditu aurten nazioarteko 40 lankidetza-proiekturen artean. Horrela iragarri dute Kultura eta Lankidetza Departamentuko diputatu Denis Itxasok eta Lankidetzako zuzendari Fernando San Martinek. Zifra horrek % 25eko gehikuntza dakar berekin 2015ean laguntzak jaso zituzten 32en aldean.

Laguntza gehienak, 2.104.214 €, garapen-proiektuetara bideratuko dira hegoaldeko herrialde pobretuetan; bigarrenik, 500.000 €, Gipuzkoan garatzen diren eraldaketa sozialerako hezkuntza-proiektuak daude; jarraian, proiektu puntualak daude, 170.000 euroko zuzkidurarekin eta, azkenik, larrialdietako laguntzak, 140.000 eurorekin, ekitaldi honetan ardatz izan dutenak Ekuadorreko lurrikararen ondorioei eta Siriako gerraren ondorioei erantzutea.

Izenburua

Aurrekontuan sartua

Garapena

2.104.214

Eraldaketa sozialerako hezkuntza

500.000

Puntualak

170.000

Larrialdietakoak

140.000

Guztira

2.914.214

Latinoamerika eta Afrika

Kanpoko proiektuak, garapenekoak eta puntualak finantzatzera bideratutako laguntzen helmuga kontuan hartzen badugu, gehienak Latinoamerikan kontzentratzen dira, guztira 13 proiektu finantzatuta, eta Afrikan, guztira 6rekin. Gainerako hiru proiektuak, guztira 22tik, Palestinara (2) eta Indiara (1) bideratuko dira. Herrialdeen arabera, nabarmentzekoak dira El Salvador, 5 proiekturekin; Peru, hirurekin, eta Guatemala eta Mexiko, birekin.

Herrialdeen arabera onartutako garapen-proiektuen banaketa1

LATINOAMERIKA

AFRIKA

GAINERAKOA

Herrialdea

Garapena

Puntualak

guztizkoak

Herrialdea

G

P

g

Herrialdea

G

P

g

El Salvador

5

0

5

Etiopia

1

0

1

Palestina

2

0

2

Guatemala

2

0

2

 

 

 

 

India

1

0

1

Peru

3

0

3

Liberia

0

1

1

 

 

 

 

 

 

 

 

Mali

1

0

1

 

Brasil

1

0

1

Maroko

0

1

1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Mozambike

0

1

1

Mexiko

1

1

2

Kongoko E. Dem.

1

0

1

1 Ez daude barnean hartuta larrialdietako laguntzak

Siria eta Ekuador, larrialdietako laguntzen helburua

Larrialdietako laguntzak 2016an Ekuadorreko lurrikararen eta Siriako gerraren ondorioak arintzera bideratu dira. Bi hondamendi humanitarioek inpaktu handia izan dute eta daukate haien biztanlerietan eta lehentasunezkotzat jo dira. Zehazki, Ekuadorren bi proiektu finantzatu dira (UNICEF eta PROCLADE-YANAPAY Fundazioa), kaltetutako biztanleria artatzeko. Siriaren kasuan, Caritasen proiektu bat onartu da Damaskon osasun-laguntza hobetzeko; Nazioarteko Elkartasunaren ekintza bat, Libanon errefuxiatutako haur-biztanleriari hezkuntza-laguntza emateko, eta Zaporeak kolektiboaren ekimena, Chios uharteko errefuxiatuak artatzeko jantoki bat ezartzeko.

Larrialdietako laguntzak

Ekuadorreko lurrikara. PROCLADE–YANAPAY Fundazioa

30.000 €

Ekuadorreko lurrikara. UNICEF

30.000 €

Osasun-laguntza Damaskon, Siria. Caritas Gipuzkoa

50.000 €

Laguntza haur-biztanleria errefuxiatuari. Libano

Nazioarteko Elkartasuna

30.000 €

Chios uharteko jantokiak. Zaporeak*

30.000 €

DENETARA

150.000

*(Aurrekontuetan zegoen dirua agortu zenean, Zaporeari 30.000 euroko dirulaguntza nominatiboa eman zitzaion).

Bestalde, 19.638 euro soberan daude eta UNRWA elkarteari emango zaio Sirian errefuxiaturik dauden palestinoen elikagaia berma dezan.

Emakumeen eskubideak, giza eskubideak eta lankidetza tokiko erakundeekin, Gipuzkoako lankidetza-politiken ardatzak

Aldundiak hartutako esparru estrategikoan ikuspegi batzuk ezartzen dira, lehentasun moduan, proiektuak barematzeko irizpideetara eraman direnak, onartuak izango direnen multzoak modu adierazgarrian erantzun diezaion onartutako politikari. Hona ikuspegi edo lehentasun horiek: Emakumeen eskubideen defentsa; kolektibo ahulenen giza eskubideen defentsa: LGTBI, biztanleria jazarria edo errefuxiatua, ahultasun bereziko egoeran dauden adingabeak eta desgaitasuna duen biztanleria: Laguntza estrategiei, esku-hartze puntualen gainetik: Tokiko kulturen nortasuna balioestea; ingurumenaren defentsa; tokiko erakunde publikoak indartzea eta lankidetza-eragile ez-tradizionalen inplikazioa. Beraz, onartutako proiektu guztiek aurreikusten dituzte neurri handiagoan edo txikiagoan alderdi horiek.

Onartutako 40 lankidetza-proiektuetatik, ia % 50, guztira 16, zuzenean lotuta daude emakumeak ahalduntzera bideratutako ekintzekin, haien eskubideen babesarekin, genero-indarkeriaren prebentzioarekin edo hezkuntza eta bizitza publikoan parte hartzea eskuratzea hobetzearekin. Aipatutako guztizkotik, 11 garapenerako laguntza-proiektuak dira, hegoalde pobretuan gauzatuko direnak; 3 eraldaketa sozialerako hezkuntza-proiektuak dira, Gipuzkoan egingo direnak, eta gainerako biak proiektu puntualak dira (bat hegoaldean eta bestea Gipuzkoan).

Onartutako proiektuen beste ardatz bat bat dator giza eskubideekin; emakumeak ahalduntzeko proiektu gehienen barnean dago, baina nagusia da askotariko gaiak barnean hartzen dituzten beste 10 proiektutan, hala nola eskubide zibilak eskuratzea, haurren edo egoera ahulean dauden kolektiboen hezkuntza, LGTB kolektiboaren eskubideak ikusgai egitea eta babestea edo haurren eskubideak babestea. Hamar proiektu horietatik, 4 Latinoamerikan garatuko dira, 4 Gipuzkoan eta gainerako biak Palestinan eta Saharan.

Hirugarren blokea 8 proiektuk osatzen dute, tokiko botere edo erakundeekin lankidetzan aritzeko direnak, prozesu demokratikoak hobetzeko eta sakontzeko, ekonomia soziala eta iraunkortasuna sustatzeko eta gai horiekin lotutako alderdi guztietan sentsibilizatzeko. Ekimen horietatik, hiru Latinoamerikan (Guatemalan, Brasilen eta Mexikon) egingo dira, eta 5 Gipuzkoan.

Laugarren bloke tematikoa sei proiektuk osatzen dute. Bat puntuala da eta bost larrialdietakoak, eta horien funtsezko ardatza da laguntza medikoa eta humanitarioa eskaintzea, oinarrizko biziraupen-premiak estaltzea eta kolektibo ahulenak babestea. Proiektu horietatik, hiru Siriako gatazkaren ondorioak arintzeko dira, Damaskon, Libanon eta Chios uhartean egingo diren jarduketen bidez; bi Ekuadorreko lurrikararen eraginak arintzeko eta kaltetutako biztanleria artatzeko dira, eta proiektu puntuala Afrikan egingo da begi-osasuna hobetzeko.

Hitzarmenak eta bekak

Diru kopuru hori Departamentuak errefuxiatuen alde lan egiteko izenpetu dituen hitzarmenak gehitu behar zaie, 425.000 euro banatu direlarik. Horrez gain, 5 beka eman ditu, beka bakoitzak jaso dezakeena 10.000 euro delarik.

Lankidetza politika berria

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza-politika berriak aurkeztutako eta onartutako proiektu kopuruan azken urteotan izan den beheranzko joera lehengoratzea lortu du, urtero izaten den laguntza-deialdian.

Zehazki, deialdi honetan 40 proiektu onartu dira guztira. Zifra horrek % 25eko gehikuntza dakar berekin, 2015ean laguntzak izan zituzten 32en aldean. Gehikuntza hori adierazgarria da kontuan hartzen badugu 2012tik ez zela lortu emaitza horiek hobetzea, eta 30 eta 31 artean geldituta zeudela.

Onartutako proiektu kopurua

 

2012

2013

2014

2015

2016

Garapena

15

15

15

15

18

ESH

8

8

8

9

7

Puntualak

8

8

8

8

10

Larrialdietakoak

Daturik gabe

Daturik gabe

0

0

5

Guztira

31

31

31

32

40

 

Parte hartu duten erakundeak kontuan izanik, joera nabarmen berretsi da: 2016an 79 erakunde aurkeztu ziren guztira; 2015ean, berriz, 52. Kasu honetan ere, 2012tik izandako beheranzko joera etengabe bat apurtu da, urte horretan 121 erakunde aurkeztu baitziren. Zifra hori etenik gabe jaitsi da eta maila baxuena 2015ean lortu zuen, lehenago aipatutako 52 erakundeekin.

 

Aurkeztutako erakunde kopurua

 

2012

2013

2014

2015

2016

Garapena

59

55

39

30

38

ESH

33

28

22

12

19

Puntualak

29

18

17

10

14

Larrialdietakoak

Daturik gabe

Daturik gabe

0

0

8

Guztira

121

101

78

52

79

 

Kultura eta Lankidetzako diputatu Denis Itxasok azpimarratu duenez, joera-aldaketa horrek bere departamentuak Lankidetza Esparru Estrategiko (LEE) berriarekin abian jarritako lankidetza-politika berrian du jatorria. “Esparru berria lankidetza-politikak gizarte gipuzkoarrera irekitzea ari da lortzen, parte hartu duten erakundeen gehikuntzak eta deialdi honetan onartutako proiektu kopuru handiagoak berresten duten bezala”.

 

Itxasok adierazi du ahalegin bat egin dela laguntza-deialdira aurkezteko prozesuak sinplifikatzeko eta hurbiltzeko, eta joera hori indartu egingo dela azarotik aurrera gauzatuko den LEEari lotutako partaidetza-prozesuarekin. Prozesu horretan GKEek, udalek eta eragile sozial eta ekonomikoek hartuko dute parte. Helburua, diputatuaren hitzetan, lankidetza-mundua erakundeetara eta herritarrengana hurbiltzea da, beren kezka solidarioak bideratzeko, deialdietan parte hartzeko eta, azken batean, lankidetza-politiketan parte hartzeko aukera izan dezaten.

 

 

  

1643