Larunbatean ongizate emozionalari buruzko tailerrak izango dira Donostian, jolas inklusiboak eta bazkari solidario bat barne direla

Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.
Marta Pastor, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria; Blanca Aranguren, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko lehendakaria; Imanol Apalategi, Etiopia Utopiako lehendakaria eta Estibaliz Iruretagoyena, Pausokako koordinatzailea
Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.
Gaur goizean egin den prentsaurrekoan parte hartu dute Kutxa Fundazioko Leire Olanok, zeinak KLIK tailerrak kokatuta dauden Hitzetatik Ekintzetara proiektua aurkeztu baitu; Blanca Aranguren Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko lehendakariak; Imanol Apalategi Etiopia Utopiako lehendakariak; Estibaliz Iruretagoyena Pausokako koordinatzaileak, eta Marta Pastor Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak, zeinak azaldu duenez, ikaskuntza, dibertsio eta hazkunde jardunaldi inklusibo eta solidario bat izango da, bertaratzen diren pertsona guztiek parte hartzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera izan dezaten. Adierazi duenez, gipuzkoarren osasun mentala zaintzea "lehentasuna" da Kirol Departamentuarentzat, ongizate emozionala funtsezkoa delako. Jolasa ongizate hori lortzeko “ahalmen handiko” tresna bat da.
Bestalde, Leire Olanok, Kutxa Fundazioaren izenean, azaldu du Hitzetatik Ekintzetara programaren helburua dela 2030 Agenda gizartera hurbiltzea eta pertsona guztien eskura jartzea gizartean eragin positiboa sortzeko modu erraz eta erakargarri bat. Helburu horrekin bat egiteko modu bat da, hirugarren sektore ekosozialeko eragileekin lankidetzan garatzen den askotariko jarduera programa bati esker, KLIK programari esker, hain zuzen. Egitasmoarekin inplikatzeko, horrelako proposamen ugariren batean parte hartu besterik ez da egin behar. Aurten, 16 jarduera egingo dira guztira programaren barruan, eta lurraldeko hainbat udalerritara eramango dira maiatza eta ekaina bitartean. Hitzetatik Ekintzetara programaren edizio bakoitzak garapen jasangarrirako helburu bat du ardatz. Iaz, proiektua 2. helburuan (Goserik ez) oinarritu zen, eta, aurten, 11.ean (Hiri eta Komunitate Jasangarriak) jarri du arreta.
Era berean, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko lehendakari Blanca Arangurenek adierazi du jardunaldia "0 eta 100 urte bitarteko" pertsona guztiei zuzenduta dagoela eta "erabat inklusiboa” dela; aldez aurretik eman beharko da izena eta hiru ordutegi izango ditu: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. 5-8 pertsonako taldeak egingo da, haurren, gazteen eta helduen artean.
Imanol Apalategi Etiopia Utopia fundazioko lehendakariak hiri eta komunitate jasangarriak sortzearen garrantzia azpimarratu du, hiriak eta giza egonlekuak inklusibo, seguru, erresiliente eta jasangarriak izan daitezen. "Lan hori guztion artean egin behar dugu".
Azkenik, Estibaliz Iruretagoyena Pausoka Elkarteko koordinatzaileak azaldu duenez, joko inklusiboen jardunaldian 10 tailer izango dira, giza garapenaren eta ongizate emozionalaren zenbait arlo barne hartzen dituztenak; horrela, pertsona bakoitzak parte hartzeko moduko jarduera aberasgarriak eta dibertigarriak aurkitu ahal izango ditu. Tailerretan gai hauek jorratuko dira: logika-matematika; hizkuntzalaritza; pertsona barnekoa-existentziala; pertsona artekoa; espaziala-bisuala; musika; sormena; kirola; natura eta Afrikako jokoak. Tailer guztiak aldi berean egingo dira, eta jardunaldia Etiopia Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidario osasungarri batekin amaituko da. "Laburbilduz, goizeko jardunaldi inklusibo eta kulturarteko bat izango da, eta pertsona guztiei inklusiorako eta dibertsiorako espazio bat eskaintzea izango du helburu", amaitu du.
1733