Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Lau hilabetean, gipuzkoako ia 2.000 entrenatzailek eta begiralek prestakuntza jaso dute haurren eta gazteen kirol arloko indarkeriari aurre egiteko

Lau hilabetean, gipuzkoako ia 2.000 entrenatzailek eta begiralek prestakuntza jaso dute haurren eta gazteen kirol arloko indarkeriari aurre egiteko

Gipuzkoako Kirol erakundeetan adingabeekin lan egiten duten 1.840 entrenatzailek eta begiralek parte hartu dute Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Lege Organikoa, estatu mailakoa, aplikatzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako 25 online ikastaroetan, 2023ko urtarriletik maiatzera bitartean. Gainera, 59 pertsonak parte hartu dute Kirol Zerbitzuak, legearen berri eman eta abian nola jarri azaltzeko, Donostian, Eibarren, Irunen, Zarautzen, Tolosan eta Ordizian antolatutako aurrez aurreko tailerretan.

2023/09/04
Goizane Álvarez Kirola

Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatua


  • Goizane Álvarez: "Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Lege Organikoa aplikatuz, adingabeekin lan egiten duten kirol erakundeek gure haur eta gazteentzako leku seguruak izango diren guneak eraiki ditzaten lortu nahi dugu, babes ordezkariaren figura sortuz".

  • Kirol Zerbitzuak informazio hitzaldiak antolatu ditu Gipuzkoako sei udalerritan, eta kirol erakundeei, ikastetxeei, udal teknikariei eta federazioei laguntza eman die Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Lege Organikoa aplikatzeko.

Gipuzkoako Kirol erakundeetan adingabeekin lan egiten duten 1.840 entrenatzailek eta begiralek parte hartu dute Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Lege Organikoa, estatu mailakoa, aplikatzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako 25 online ikastaroetan, 2023ko urtarriletik maiatzera bitartean. Gainera, 59 pertsonak parte hartu dute Kirol Zerbitzuak, legearen berri eman eta abian nola jarri azaltzeko, Donostian, Eibarren, Irunen, Zarautzen, Tolosan eta Ordizian antolatutako aurrez aurreko tailerretan.

Zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak kudeatutako saioak, besteak beste, kirol klubei, ikastetxeei, kirol prestakuntzako zentroei, kirol federazioei, udaletako kirol teknikariei eta kirol ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeei zuzendu zaizkie.  Parte hartzaileek hainbat kirol diziplinatakoak izan dira: gimnastika erritmikoa, boleibola, triatloia, atletismoa, euskal pilota, txirrindularitza, halterofilia, saskibaloia, xakea, padela, waterpoloa, mahai-tenisa, igeriketa, surfa eta futbola, bai eta Kirol Egokituen Gipuzkoako Federazioa ere.

Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatu Goizane Álvarezen ustez, lege organiko hori "aurrerapauso bat" da, "ondo" bideratuta baitago prebentzioa ekintzaren erdigunean jartzen duelako,  eta hori "oso garrantzitsua" da haurren eta nerabeen babesari dagokionez.

 "Adingabeekin lan egiten duten kirol erakundeak, baina baita aisialdikoak ere, leku seguruak izan daitezen nahi dugu" eta, horretarako, erakunde horiek babes ordezkari bat izendatu behar dute irailaren 1etik aurrera. Álvarezek jakinarazi duenez, figura hori "gakoa" da haurrentzat eta nerabeentzat, beren kezkak "askatasunez eta konfiantzaz" adieraz ditzaten "erreferentziako pertsona"  izango delako.

Babes ordezkariak oinarrizko protokoloa aplikatuko du. Protokolo horren arabera, ordezkariaren eginkizuna izango da, besteak beste, kirol erakundean adingaberen baten aurkako indarkeria egoeraren bat hautematen bada dagozkion komunikazioak abiaraztea, hala nola zigor arloko salaketa aurkeztea eta biktimari "berehalako" laguntza eta babesa ematea, informazioa emanez eta agintariekin lankidetzan arituz.

Álvarezek adierazi du erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundia kasu, "lehen urratsak" ematen ari direla, eta, zalantzarik gabe, neurriak eta ekintzak aplikatzeko Eusko Jaurlaritzak protokolo baten bidez garatu duen prestakuntza "funtsezkoa" dela. Protokolo hori lantalde baten laguntzarekin prestatu da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartu du bertan.

Beraz, adingabeekin zuzenean lan egiten duten guztiei, hala nola entrenatzaileei eta begiraleei, babes ordezkariari eta boluntarioei prestakuntza eskatuko zaie, eta, gainera, sexu delituen aurrekaririk ez dutela egiaztatzeko eskatuko zaie. Lehen nahitaezkoa zen hori aurkeztea.

Prestakuntzaren arloan, Kirol Zerbitzuak "funtsezko rola" izango du, eta, ildo horretan, talde teknikoari eskerrak eman nahi izan dizkio lege organikoari buruzko informazioa jakinarazteko egiten ari diren lanagatik, bai hartu beharreko protokolo eta neurriei dagokienez, bai hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako ikastaroei dagokienez;  ikastaroak online izango dira, doakoak, eta 2-3 ordu inguruko iraupena izango dute. Bi ikastaro dira: sentsibilizazio ikastaro bat eta protokoloa erabiltzeko beste ikastaro bat. Babes ordezkari izendatu diren pertsonek bi prestakuntzak izan beharko dituzte. Izena emateko, hemen: https://bit.ly/3KZOTV4

Azkenik, erakunde bakoitzak protokoloa deskargatu behar du (euskarazko bertsioa: https://bit.ly/45PF8ke, eta gaztelaniazko bertsioa: https://bit.ly/3sruIc9). Bertan, dagozkion eremuak bete eta honako jarduera hauek egin behar dituzte: protokoloan jasotzen diren prebentzio ekintzak abian jarri, indarkeria egoeretan aritu protokolo horrek ezartzen dituen jarraibideei jarraituz, eta protokoloa erakundeko eragileen artean zabaldu, hala nola zuzendaritzako langileen, entrenatzaileen, jokalarien eta familien artean, sare sozialen bidez, webgunean eta/edo erakundearen iragarki taulan jarrita.

  

1733