Foru ordezkaritza bat joango da aste honetan Líbanora siriar eta palestindar errefuxiatuen drama gertutik ezagutzera
Foru ordezkaritza bat joango da aste honetan Líbanora siriar eta palestindar errefuxiatuen drama gertutik ezagutzera
Foru ordezkaritza bat joango da aste honetan Líbanora siriar eta palestindar errefuxiatuen drama gertutik ezagutzera
Errefuxiatuen zelaiak bisitatuko dituzte
- Kultura eta Lankidetza Departementuak eta batzarkide taldeek errefuxiatuen zelaiak bisitatuko dituzte, eta bilerak egingo dituzte tokiko agintariekin eta GBEkin Beiruten
- Itxaso: "Europa estatuen porrota ikusita, arazoa dagoen lekura joan beharrean gaude, eta errefuxiatuen bizitza hobetuko duten programetan lanean jarraitu"
- "Ia bi urte joan dira Aylanen iruditik, eta ezin dugu eduki jardunaldi erdiko kontzientzia humanitario bat, errefuxiatuak ahaztuz"
Gipuzkoako ordezkaritza bat, Denis Itxaso Kultura eta Lankidetzako diputatua burua duela, Libanora joango da aste honetan errefuxiatuen drama gertutik ezagutzeko. Ordezkaritzan izango dira, orobat, Fernando San Martin Kooperazioko zuzendaria eta Maribel Vaquero Giza Eskubideen zuzendaria, eta Batzar Nagusietan errefuxiatuen arazoa ezagutzeko sortu zen batzordeko alderdien ordezkaritza bat. Bertan izango dira, horrela, Lander Ugartemendia (EAJ). Ernesto Merino (EH-Bildu), Arritxu Marañon (PSE-EE), Juan Luis Iturria (Ahal dugu) eta batzordeko lehendakari den Susana García Chueca.
Ordezkaritzak Maashouk-eko asentamendua eta Burj Shamali errefuxiatu zelaia bisitatuko ditu. Orobat hainbat familiarekin izango da, eta bilerak izango ditu Hezkuntza Ministeriorekin, bertan lan egiten duten GBEkin eta Palestinaren Askapenerako Antolakuntzako ordezkariekin Libanon, eta "Libano hegoaldean errefuxiaturik dauden haurrei hezkuntza eta laguntza psikosoziala emateko larrialdiko laguntza" proiektua bisitatuko dute. Proiektua Aldundiak finantzatzen du. Halaber, proiektuko zenbait familia bisitatuko dituzte.
"Europa larri dago, eta ezin izan dio erantzun erronka humanitario honi: milaka iheslari, gerratik eta izutik ihesi, itxaropen bila beren bizitzekin jarraitzeko. Estatu kideak gauza ez direnez erronka horiei erantzuteko, Gipuzkoa Foru Aldundian erabaki dugu Libanon Nazioarteko Elkartasunarekin batera garatzen ari garen proiektua bisitatzea. Bertan siriar eta palestinar umeei hezkuntza ematen zaie. Halaber erabaki dugu errefuxiatuen bizitza hobetzeko programekin lankidetzan jarraitzea", esan du Itxasok.
Itxasok gogorarazi du bi urte joan direla Aylan umearen irudi izugarri hori ikusi genuenetik, hondartza bazter batean itota. Irudi hark mundu oso kontzientziak eta sentimenduak jo zituen. "Moralki, ezin dugu izan jardunaldi erdiko kontzientzia humanitario bat. Ezin dugu ahaztu tragedia hau egunero gertatzen ari dela gure begien aurrean. Milaka iheslarik jarraitzen dute Europako ateetara iristen, eta Europak ez du erantzuten eta arazoa hor dago. Eta aurre egin behar diogu", esan du.
Diputatuak orobat gogorarazi du ume errefuxiatu askok, bizi duten egoeran, beste gauza askoren artean hezkuntza urteak galduko dituztela, eta hori tragedia handia izango dela, beraientzat, gizartearentzat eta jatorrizko herrialdeentzat. Horrela, hezkuntza proiektu horrek foru babesa du.
1917