Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro LIFE LEMA proiektuak Bizkaiko Golkoko uretan dauden itsasoko zaborren erronkari egingo dio aurre

LIFE LEMA proiektuak Bizkaiko Golkoko uretan dauden itsasoko zaborren erronkari egingo dio aurre

Proiektu europar hau irailean jarri zen abian eta datozen hiru urteotan zehar gauzatuko da

2016/12/21

Uretan dauden itsasoko zaborren kudeaketa eraginkorra sustatuko du, hondakin horietako 100 tona bilduz Gipuzkoan eta Pirinio Atlantikoetako eskualdean.

LIFE LEMA Europako Ingurumenaren eta Klimaren Aldeko Ekintza Programan sartuta dago eta 2,1 milioi euroko inbertsioa suposatuko du, guztira, zeinaren 1,2 milioi euro Europar Batasunak ordainduko dituen. LIFE LEMAk metodologia-gida bat eta erreminta adimentsuak jarriko ditu tokiko aginteen esku uretan dauden itsasoko zaborrak eraginkorki kudea ditzaten, mugaz gaindiko izaerako politika europarren hobekuntza sustatuz. Proiektua nazioarteko lan-talde batez osatuta dago eta sei bazkide ditu, Gipuzkoako Foru Aldundia horien buru delarik. Ondokoak dira beste kideak: AZTI eta Rivages Pro Tech ikerketa zentroak, Syndicat mixte Kosta Garbia eta Biarritzeko Udala erakunde publikoak eta Surfrider Foundation Europe GKE

Aurkezpenean Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak baieztatu du proiektua erronka handia dela eta azaldu du gutxienez 100 tona itsas zabor ezabatuko direla proiektuak iraungo duen 3 urtetan zehar. Behin proiektua amaitu eta gero, Frantzian 55 tona/urtean eta Espainian 35 tona/urtean jaso izana espero da. Lanabes informatikoa eta proiektuan garatutako kudeaketa egitasmoa tokiko autoritateek ezartzea aurreikusten da. “Itsasoan eta hondartzetan dagoen zaborra biltzeak eta tratatzeak eragiten duen gastua %5 gutxitu nahi dugu eta gida metodologiko bat sortu nahi dugu ere, ur gaineko itsas zaborraren kudeaketa jasangarriaren kudeaketari buruz”, adierazi du Asensiok.

Proiektua, fase hauetan garatuko da:

  • Ur gaineko itsas zaborra  non pilatzen den aldez aurretik jakiteko, eredu meteorologiko ozeanikoak egingo dira, bilketa errazteko.
     
  • Ur gaineko itsas zaborra antzemateko teknologia berritzaileak erabiliko dira, radar, kamera termiko eta droneak barne.
  • Itsas zaborraren pilaketarako Deba ibaiaren bokalean ur gaineko barrera bat ezarriko da, eta zaborraren iritsiera monitorizatzeko Adour eta Oria ibaien bokaletan bideokamerak jarrito dira.
  • Ur gaineko zaborraren detekzio eta iragarpen ereduak integratzeko tresneri informatikoa garatuko da, jasotako zaborrek eragindako ingurumen inpaktuak zein kudeaketa jasangarriak eragindako kostua estimatzeko.
  • Tresna horiek informazio zehatza emango dute, tokiko erakundeek erabakiak har ditzaten.
  • Horri esker, egoera eta urtearen sasoia ezagutu eta kudeaketa eredu hoberenak ezartzea posible izango da.
  • Itsasoan bilketa egiteko bi arrantza-ontzi eta hiru garbiketa-ontzi erabiliko dira, hiru lanpostu gutxienez sortuko dituen jarduera.

Europako Ingurumen Agentziaren (EEA) arabera, 10 milioi tona zabor isurtzen dira, urtero, munduko itsaso eta ozeanoetara. Itsasoko zaborrak itsasoko zein lurreko jatorria duen arazo bat da. Itsasoan dauden zaborren % 80 inguruk lurrean gauzaturiko jarduketetan du jatorria. Itsasoko zaborrek ingurumenaren, ekonomiaren zein osasunaren arloko arazoak sortzen dituzte. Eragin zuzena dute itsasoko animalietan eta kostaldeko komunitateen arlo sozioekonomikoari eragiten diote ere, itsasoko zaborren arazoa duen kostalde batek bere erakargarritasuna gutxitu eta turista gutxiago erakarriko baititu. 350 milioi euro gastatzen dira, urtean, Europako hondartzak garbitzeko. LIFE LEMAk Europako kostaldetako aginteentzat esfortzu handia suposatzen duen kostu hori gutxitu nahi du.

PELAGIS/CRMM proiektuak 2011-2012 epean zehar egin zituen ikerketen arabera, Bizkaiko Golkoko uretan dagoen itsasoko zaborraren dentsitatea, hektarea bakoitzeko (0 eta 100 m-ko sakoneren artean), Europako beste herrialde batzuetan aurki daitekeena baino handiagoa da: 2,03 hondakin hektareako. Horietako % 2-3a arrantza arloari lotuta dago. LIFE LEMAk, horrenbestez, funtsezko eragiletzat hartu du aipatu arrantza arloa  ingurumen arazo hau prebenitu ahal izateko.

LIFE LEMAren nahia da konponbide komunak aurkitzea hondakinen fluxua egokiro kudeatu eta, honela, itsasoko zaborren eragina gutxitu ahal izateko. Itsasoko zaborra biztanleriaren hazkundeari eta horren ohitura kontsumistei lotuta dagoen arazo global bat da. Nazioarteko, nazio, eskualde eta tokiko mailen arteko lankidetza funtsezkoa izango da kontsumoari eta zaborrak sortzeari dagokienean aldaketak sustatu eta, honela, horien prebentzio eta kontrolari aurre egin ahal izateko. Nazioarteko lankidetza, eta mugaz gaindikoa bereziki, behar-beharrezkoa izango da gure itsasoen kalitate ona bermatzeko zehaztu diren helburuak eta emaitzak lortu ahal izateko.

LIFE LEMAk, hain zuzen ere, Itsasoko Estrategiarako Neurrien Programaren baitan estatu kide bakoitzak 2016an zehar onartu dituen nazio mailako neurrien gauzatzen lagunduko du. Itsasoko zaborrak jasotzeko prozedurak aztertu, arrantza-ontziak itsasoko zaborrak jasotzeko egokitu, hondakinak arrantzatzeko ontzi bereziak erabili eta ur gaineko hesiak jarriko dira estuarioen blokeoa aztertzeko. Energia aurrezteko sistemak aplikatuko dira hondakinak arrantzatzeko egokitutako ontzietan. Hotspot delako gunetako zabor-metaketa aztertzeko ikerketetan Aturri (Akitania) eta Oria (Gipuzkoa) ibaietako estuarioetan dauden bideokamerak erabiliko dira. Hauek, droneez gain, hondakinen iritsiera detektatzeko aukera emango dute. Beste ekintzen artean, LIFE LEMAren xedea da aditu-taldeak sortzea Europako zuzentarauak, Europako Itsasoko Estrategia eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren politikak berrikusi eta hobetzeko, konponbide komunak bilatuz mugaz gaindiko uren kudeaketari dagokionean.  

  

1625