Loteria eta apustutako sarietan salbuetsitako zenbatekoa aldatu du Gipuzkoako foru Ogasunak
Loteria eta apustutako sarietan salbuetsitako zenbatekoa aldatu du Gipuzkoako foru Ogasunak
10.000 euro arteko sariak salbuetsita egongo dira 2018an, eta hurrengo urteetan zenbatekoa igotzen joango da: 20.000 2019an eta 40.000 2020an
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) aldatzen duen Foru Dekretu-Araua onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak. Erabaki honen arabera, salbuetsita dagoen zenbatekoa aldatzen da loteria eta apustutan lortutako sarietan, orain arte 2.500 eurokoa zena. Honela, zergak ordaintzetik salbu geratuko dira 2018ko uztailak 5etik aurrera lortu diren eta 10.000 euro arteko zenbatekoa duten sariak, eta muga hau igotzen joango da datozen urtetan: salbuespena 20.000 euro artekoa izango da 2019an, eta 40.000 euro artekoa 2020an.
Karga bereziaren ezaugarria da haren sortzapena lortutako saria ordaintzen den unean gertatzen dela. %20ko zerga tasa finkoa du, salbuespen mugaren gainetik dauden zenbatekoei eragiten diona. Orobat, lortutako sariari atxikipena edo kontura sarrera aplikatzen dio ordaintzaileak, eta, horren ondorioz, zergadunak ez du zertan autolikidaziorik aurkeztu. Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren onespena jaso ostean, Foru Dekretu-Araua Batzar Nagusitara eramango da orain, eta bertan eztabaidatu eta bozkatuko da indarrean jarri ahal izateko.
3322