Lurraldebusek autobus gehiago jarriko ditu udan Donostia eta Loiu artean
Lurraldebusek autobus gehiago jarriko ditu udan Donostia eta Loiu artean
Maiztasunak handitu egingo dira udan, Donostia eta Bizkaiko aireportua ordu erdiz behin lotuko dituzten autobusen bidez, ekainaren 23tik irailaren 3ra bitartean.
Aurreko urteetan bezala, Lurraldebusek Donostia eta Bilboko aireportua (Loiu) lotzeko autobus gehiago jarriko ditu ekainaren 23aren eta irailaren 3aren artean, udan izan ohi den eskari igoerari erantzuteko.
Hala, DO50B linearen erabiltzaileek hogeita hamar minututik behin izango dituzte autobusak bi noranzkoetan, egunaren zati handi batean:
- Donostiako autobus geltokitik ordu erdian behin aterako dira autobusak, 4:30etik 21:30era bitarteko tartean.
- Bilboko aireportutik, berriz, 7:15etik 23:15era bitartean aterako dira maiztasun berarekin. Horiez gain, autobus bat aterako da aireportutik 06:15ean, eta azkena, 00:00etan.
Urte guztian bezala, autobus guztiak Zarautzen geldituko dira, baldin eta herri horretarako txartelak atera badira.
Lurraldebusek gomendioei jarraituz, komeni da, ahal dela, autobus txartelak aurrez eskuratzea, geltokian bertan zein internet bidez, www.lurraldebus.eus webgunea edo LURTICKET aplikazioa erabilita, txartela edozein unetan eskuratzeko eta gero, erabili behar denean, aktibatzeko aukera ematen baitu. Aplikazioa hemendik jaitsi daiteke.
Ordutegi horiei eta Lurraldebus zerbitzuarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko kontsultak egin nahi izanez gero, Lurraldebusek doako telefono bat dauka, astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara bitartean martxan dagoena: 900 300 340.
23776