Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Lurraldebusek bere zerbitzu eta maiztasunen %100 eskaintzen ditu, eta edukiera %80era murriztu du, jende-pilaketak saihesteko

Lurraldebusek bere zerbitzu eta maiztasunen %100 eskaintzen ditu, eta edukiera %80era murriztu du, jende-pilaketak saihesteko

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako gomendioak direla eta, adierazi beharra dago Lurraldebusek aurreratu egin zituela neurri horiek; izan ere, ekainaz geroztik, zerbitzuaren % 100 eskaintzen du, autobusen edukiera % 80ra murriztu du jende-pilaketak saihesteko, eta ez du gaueko zerbitzurik egiten

2020/11/02

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Eusko Jaurlaritzak argitaratutako gomendioen inguruan adierazi duenez, joan den ekainaz geroztik bere zerbitzu eta maiztasunen % 100 ekaintzen ditu, lurraldeko herritarrei garraio publiko seguru eta eraginkor bat bermatzeko. Gainera, ospitaleetarako zerbitzuak ere indartu zituen ekainean.

Deskonfinamenduaren garaian, Lurraldebusek aplikatu zituen jada orain gomendatzen ari diren neurriak, eta hilabeteak daramatza zerbitzuen % 100 eskaintzen. Gainera, segurtasun handiagoa izateko, edukiera % 80ra mugatu du bere zerbitzu guztietan.

Rafaela Romerok gogorarazi duenez, “Lurraldebus duela hilabete batzuez geroztik aplikatu ditu neurri horiek, eta, gainera, Lurraldebuseko ibilgailuen okupazioa denbora errealean erregistratzen duen kontrol-zentro bat dugu. Horrek erreakzionatzeko aukera ematen digu, eta errefortzuak eskain diezazkiekegu baimentzen ari garen edukiera-muga gainditzen duten lineei”.

Egungo eskaria, bestalde, 2019koaren % 75 inguru da, hainbat ordu tartetan banatutako profil batekin.

Nolanahi ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Euskadiko garraio-operadore publikoetako koordinazio-organoetan, hots, Euskadiko Garraio Agintaritzan (EGA) ezartzen diren neurriak hartuko ditu eta neurri horietan parte hartuko du. Dakigunez, EGA datorren ostegunean bilduko da.
  

1961