Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Lurraldebusen historiako urterik onena izan dugu: 26,4 milioi bidai izan ditugu 2023an

Lurraldebusen historiako urterik onena izan dugu: 26,4 milioi bidai izan ditugu 2023an

% 15,04ko igoera izan da 2022arekin alderatuta, orduan 22.958.468 bidaia zenbatu baitziren, eta % 4,41eko hazkundea, berriz, 25,3 milioiko bidaia-errekorra ekarri zuen 2019 urtearekin alderatuta.

2024/02/16
Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebus datuen aurkezpenean.

Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebus datuen aurkezpenean.


Azahara Domínguez: «Gipuzkoarrek garraio publikoari ematen dioten babesa departamentu honek egindako apustuaren emaitza da; izan ere, Lurraldebus zerbitzu eroso, seguru eta kalitatezko bat da, herritarren beharretara egokitzen dena. Horri esker, Gipuzkoa lurralde jasangarriagoa ez ezik demokratikoagoa ere izango da, tarifa-sistema honek erabilera saritzen baitu eta kolektibo ahulenak kontuan hartzen baititu hobariak aplikatzeko orduan, kasu batzuetan zerbitzua doakoa izatera ere iritsiz, inor atzean gera ez dadin».

Lurraldebusentzat historiako urterik onena izan da 2023a, 26,4 milioi bidaia izatera iritsi baita, marka guztiak hautsiz. % 15,04ko igoera izan da aurreko urtearekin alderatuta, orduan 22,9 milioi bidaia egin baitziren, eta % 4,41eko hazkundea, berriz, 25,3 milioiko bidaia-errekorra ekarri zuen 2019arekin alderatuta.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek datu horien berri eman du ostiral honetan Donostian egindako prentsaurreko batean. Gipuzkoako Garraio Agintaritzako zuzendari nagusi Eluska Renedok ere parte hartu du bertan. 

Domínguezek azpimarratu duenez, «Gipuzkoarrek garraio publikoari ematen dioten babesa departamentu honek egindako apustuaren emaitza da; izan ere, Lurraldebus zerbitzu eroso, seguru eta kalitatezko bat da, herritarren beharretara egokitzen dena. Horri esker, Gipuzkoa lurralde jasangarriagoa ez ezik demokratikoagoa ere izango da, tarifa-sistema honek erabilera saritzen baitu eta kolektibo behartsuenak kontuan hartzen baititu hobariak aplikatzeko orduan, kasu batzuetan zerbitzua doakoa izatera ere iritsiz, inor atzean gera ez dadin». 

Datu horiek erakusten dutenez, garraio publikoaren erabilerak pandemiaren aurreko zifrak berreskuratu ditu, eta nabarmen hobetu. Hainbat faktorek erraztu dute herritarrek garraio publikoaren erabileraren aldeko apustua egitea: ordutegiak handitzeak, puntako orduetan zerbitzuak indartzeak, asteburuetan edota udako denboraldian zerbitzua hobetzeak, bai eta martxan jarri diren errefortzu ugariek ere. Horri Pedro Sánchezen Gobernuak bultzatu duen hobari politika gehitu behar zaio. Tokiko administrazio publiko eskudun guztiek osatu dituzte hobari horiek, eta horrek bultzada handia eman dio garraio publikoaren erabilerari Gipuzkoan. «Zerbitzua hobetzen eta demokratizatzen jarraitzeko lanean jarraitu behar dugu, Gipuzkoako herritar guztiek garraio publiko jasangarriko zerbitzu bat izan dezaten eta haren aldeko aukera errazago egin dezaten, ibilgailu pribatuaren kaltetan», nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak. 

Hazkundea eskualde guztietan
Garraio publikoaren erabileraren hazkundea orokorra izan da lurralde osoan, eta emakidadun guztien erabilera-datuetan islatu da, bidaia kopuruak gora egin baitu. Avanza enpresak eskainitako zerbitzuak % 20,36 bidaiari gehiago izan ditu; Euskotrenek % 15,56, Tolosa Buruntzaldea hiriartekoak % 15,45, La Guipuzcoana autobusak % 15,18, Tolosaldea Busek % 14,02, Bilmanek % 13,44 eta Ekialdebusek % 11,98 gehiago.

Ibilbide luzeko lineei dagokienez, Donostia eta Bilboren arteko lotura % 21,55 hazi da, eta lehen aldiz milioi bat bidaia baino gehiago egin dira (1.069.018). Loiuko aireportuarekiko konexioa, berriz, % 18,35 hazi da, eta 350.000 bidaia ingurura ailegatu. Azkenik, hazkunde handiena izan duen linea Donostia eta Gasteiz lotzen dituena da, % 26 hazi baita, ia 450.000 bidaiarekin.

Hiri barneko autobusen erabilera handitzea
Lurraldebusen erabilerari buruzko datu bikainen osagarri, igo egin da hiri barneko autobusen erabilera ere; hala, batzuen eta besteen artean, Gipuzkoak 59,2 milioi autobus bidaia erregistratu zituen 2023an, aurreko urteko 51,2 milioien aldean (+%15,7). Ildo horretan, hazkunde handiena izan duten hiri barneko zerbitzuak Hernanikoa, 39.162 bidaiekin (% 28,75); Eibarkoa 39.874 bidaiekin (% 24,61), eta Errenteriakoa 776.536 bidaiekin (% 19,74) izan dira. Donostiak duela aste batzuk azaldu zuen moduan, Dbus zerbitzua % 16,05 igo zen 2023an eta 29,6 miloi bidaia egin zituen.

«Datu horiek argi erakusten dute departamentu honek inor atzean ez uzteko egiten duen apustua. Egunez egun lanean ari gara Lurraldebus zerbitzu eroso, seguru eta kalitatezko bat izan dadin, herritarren beharretara egokitzen dena. Horri esker, Gipuzkoa lurralde jasangarriagoa ez ezik demokratikoagoa ere izango da, tarifa-sistema honek erabilera saritzen baitu eta kolektibo ahulenak kontuan hartzen baititu hobariak aplikatzeko orduan, kasu batzuetan zerbitzua doakoa izatera ere iritsiz».

  

1582