Lurraldebusen autobusek bat egin dute Emakunderen Emakumeen Egunerako kanpainarekin
Lurraldebusen autobusek bat egin dute Emakunderen Emakumeen Egunerako kanpainarekin
Ostiral honetatik, martxoaren 8tik, "Zuetaz harro" kanpainaren bideoak zabalduko dira Lurraldebuseko autobusetan.
Emakumearen Nazioarteko Eguna ostiral honetan, martxoak 8, ospatuko da. Hori dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bat egin du Emakundek abiarazitako "Zuetaz harro" kanpainarekin, azaroaren 25ean Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean egin zuen bezala.
Ostiral honetatik aurrera, Lurraldebuseko autobusek kanpaina honetako bideoak zabalduko dituzte. Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da lelopean, emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.
1394