Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mamadou Dia Senegaleko aktibistak “A las 15:00” izeneko liburua aurkeztuko du

Mamadou Dia Senegaleko aktibistak “A las 15:00” izeneko liburua aurkeztuko du

Ostiral honetan, 19tan KM-n Bestea naiz erakusketaren baitan

Bestea naiz. Migrazio politiko eta poetikoak erakusketaren ekintza paraleloen barruan ostiral honetan Mamadou Diaren “A las 15:00” izeneko liburua aurkeztuko da Koldo Mitxelenako ekitaldi aretoan arraltsaldeko 7tan. Bertan egilea izango delarik.

Mamadou Dia (Gandiol, Senegal, 1983) bere burua migrantetzat eta mundu hobeago bat eraikitzearen aldeko aktibistatzat du. 2006an txalupa batean Espainiara bidaiatu ondoren, Dia-k bizitzeko eta garatzeko abenturari ekin zion ongietorririk eman ez zion herrialde batean. Hesiak gorabehera, bere herrira itzultzeko beharrezkotzat jotzen zituen ezagutzak bildu zituen, eta, sei urte geroago, esperientzia hori liburu batean kontatu zituen: «3052.Persiguiendo un sueño», gaztelaniaz idatzi zuena eta harrera bikaina izan zuena kritikaren eta irakurleen artean. Egun, gaztelaniaz idatzitako literatura migrantearen mugarri bat da.

Obra hori argitaratu zenetik (bederatzi edizio ditu jada), Mamadou Dia-k sentsibilizazio lan bati ekin zion, Espainiako entzule mota desberdinen artean, Afrikako migrazioaren fenomenoaren konplexutasunari buruz (unibertsitateak, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeak, erakunde publiko eta pribatuak, elkarteak, sindikatuak eta abar), eta afrikar talde migrantearen ahots garrantzitsua bihurtu zen herrialdean.

2015ean bere bigarren liburua aurkeztu zuen, "A las 15.00". Bertan hausnarketa egiten du, bere esperientziatik abiatuta, atzerritarrek Espainian bizi duten erakunde arrazismoari buruz eta gizarte anitz baten indarrari buruz. Senegalera itzulita, Dia-k Hahatay, sourires de Gandiol elkartea sortu zuen. Xede nagusia du bertako gazte askoren immigrazio klandestinoa sortzen duten kausa errotuen aurka borrokatzea.  Lan hori hiru eremutan garatzen da nagusiki: eragin politikoa nazioarteko migrazioaren gaietan, Gandioleko bizi baldintzak hobetzea, eta topagune bat sustatzea kontzientzia soziala eta herrien arteko elkartasuna sustatzeko. Elkarte zereginak ez ezik, Dia-k nekazaritza eta abeltzaintza proiektu berritzaileak garatzen ditu, hartara gazteak inguruan dituzten aukerez jabetu daitezen, beren buruan sinetsi dezaten eta porrot egiteari beldurrik izan ez diezaioten.

Mamadou Dia Espainia eta Senegal artean bizi da, ereduarekin irakatsi nahirik asko garela eraiki nahi dugunak, elkarren ondoan, mundu hobeago bat, non iritzi eta bizitzeko modu desberdinak kabitzen baitira.

https://www.youtube.com/watch?v=uXjo2a-yXiA&t=24s

https://www.youtube.com/watch?v=RE3wua6GULo&t=508s
https://www.youtube.com/watch?v=7_XGQoLS-Wc&t=23s

 

  

2126